jueves, 26 de enero de 2017

Sierra Nevadan 4 egun ahaztezin

Sierra Nevadara iritsi gabe nengoen orain arte.
9 ordutako bidaia da Granadara, 10 ordu Alpeetara, eta Alpeetan mendian ibiltzeko aukerak ugariagoak dira. Horregatik, orain arte iparreruntz jo izan dugu.
Baina urte batzutan gertatzen da neguko denboraldi haseran ez piriniotan, eta ezta alpeetan ere ez dagoela elurrik, eta aldiz Sierra Nevada eta Atlasa txuri. Aurten ere horixe bera gertatu da gabonetan, eta horregatik, hegoruntz apuntatu genuen, neretzat estrainekoz.


Veletatik Mediterraneoan eguzkia ezkutatzen


Internetaren aroa izan arren, era klasikoan antolatzen hasi ginen irteera; Morkaikoko eta etxeko artxiboetan bila ibili, eta Pyrenaica, Desnibel eta beste liburu batzutatik hasi ginen erreferentziak ateratzen.

Gutxi gora beherako aurrikuspen bat egin genuen. Poqueirako aterpetxea estrategikoki leku onean dago. Horregatik, bi edo hiru egun aterpetxean pasatzea pentsatu genuen. Zalantza Alpujarretatik igo, edo Sierra Nevadako eski estaziotik. Azkenean Sierra Nevadatik ateratzea erabaki genuen.
Gabonetako oporrak aprobetxatu arren, egun hauetan egoten diren betebeharrengatik ez geneuzkan egun asko. Hilaren 25ean arratsaldean atera, eta hilaren 30 iluntzean etxean egon nahi genuen, gabon zahar azokatik buelta bat emateko. Beraz, 5 egun geneuzkan eskiatzeko

Lehenengo egunean, bidaiaren nekeak kentzeko, Sierra Nevada ingurutik ibiltzea aurrikusi genuen. Ondoren, bizpa hiru egun Poqueirako aterpetxean, eta azken egunean berriz Sierra Nevada ingurutik mendikatean mendebaldean dauden Lantarongo tontorrak egin.
Baina bizitzaren kontuak, bigarren egunean Lasku, bidaiaren konplize nagusia gaixotu zen, eta planak pixka bat aldatu behar izan genituen, Granada ezagutu eta bertatik poteatzeko.

Azkenean lau egun ahaztezin izan dira Afrikaren iparraldean, altueran eskiatu dugu, eguraldi zoragarriarekin, eta batez ere, lagun berriak egin ditugu.

Hemen egunez egun egindakoaren kronika (Trackak dauzka)

1. eguna: Sierra Nevadatik Elorrieta-Veleta
2. eguna: Sierra Nevadatik Elorrieta-Caballo-Tajo de los machos-Veleta
3. eguna: Sierra Nevadatik Veleta zeharkatzen Poqueirako aterpetxera
4. eguna: Poqueirako aterpetxetik Mulhacen-Alcazaba-Puntal siete lagunas-Mulhacen-Puntal loma pelada-Veleta

Erreferentzietan gehien harritu gintuena, elurraren aipamena egiten zutenean, udaberriko elurretan eskiatzen zela izan zen. Gure konklusioa zera izan da, batetik kostatik oso gertu egoteagatik, hezetasun gehiagoko elurra egiten duela, eta bestetik, hegorago egotean, klima ere epelagoa dela. Horregatik, ez elur hautsa, baina ezta elurjausiak ere ez dira ohikoak Sierra Nevadan.
Halere, badaude elurjausiz hildakoak, eta elurjausi arrisku printzipala hego aurpegietako fusiozko elurjausiak dira, malda osoak erortzen omen dira. Beraz, ez da erlaxatu behar!
Baina elurjausiez gain, neguan elurraren eraldatzearekin, izotzetan erortzeko arriskua handiagoa izaten da. Elurraren hezetasunak, gainera, izotz urdina uzten duela aipatu ziguten bertakoek, oso oso arriskutsu eginaz kranpoi eta pioletekin ere.

Edozein kasutan, beharrezko arreta mantentzen, mendian ibiltzeko leku zoragarria da. Bertakoen esanetan, mendian eskiatzeko garairik onena elur asko egiten duen urtean udaberrian izaten da.
Ea hurrengoan udaberria ezagutzen dugun Sierra Nevadan!!

Lantarongo bailara


No hay comentarios:

Publicar un comentario