miércoles, 13 de julio de 2016

Erraldoi txuriak

2013 urteko apirilean Erraldoi txuriak izeneko mendi-eskiko lasterketa bat antolatu zuten Benasquen. Aneto, Posets eta Perdiguero tiroian egitea zan plana. Ibilbidea balizatu edo markatu gabe egongo zan, eta hornidurak aterpetxietan izango ziran.

Erraldoi txurien nondik norakoa

All Radical Mountain Benasqueko denda/gida taldeak antolatu zuan Erraldoi txuriak lasterketa. Hemen informazioa: http://www.hostalparquenatural.com/gigantes-blancos-benasque/

Neri gustatzen zaizkidan lasterketen teoriarekin bete betean ematen du filosofia honek: Ibilbide oso luzea, markarik gabe, autosufizientzia maila handi batekin, eta mendi-mendian, piriniotako tontor garaienak egiten.

Lasterketan parte hartzeko prestatzen ibili ginen, baina eguraldi txarragatik bertan behera gelditu zen.

2014 urtean berriz ere saiatu ziren antolatzen, baina azkenean ez zen egin.

Egia esan, ez da antolatzeko erraxa den lasterketa bat; aldez aurretik data bat jarri behar izaten da egun horretan tokatuko diren baldintzak jakin gabe, eta neguan eta 3.000mtik gorako tontorretatik igaro behar dela ikusita, arriskatsua izan daiteke.

Lasterketa ez dela egingo ikusirik, ordutik erne gabiltza ea baldintza aproposak noiz tokatuko, gure kasa martxa hori egiteko.

Aurtengo aste santuak itxura ona zekarren, baina azkenean ez zen esperota bezain ona etorri. Edozein kasutan, bi egunetan egiteko planarekin joan ginen. Lehenengo egunean esperotakoa egin ahal izan genuen, baina bigarren egunean aurrikusitakoaren erdian geratu ginen.

Elurra eskiekin ahalik eta hobekien probesteko, aurrikusitakoaren kontrako noranzkoa egokiagoa zela pentsatu genuen. Pirkueriak blogean bi egun hauetako bizipenak eta lehenengo eguneko mapa ikusi ditzakezue
Anetori itzulia
Perdiguero

Beraz, oraindik bigarren eguneko tracka egiteko dago. Inork egiten badu, eskertuko nuke informazioa pasako balit!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario