lunes, 8 de septiembre de 2025

⛰️FORCAU DEL CUERNU 974 mt. Juan Robre mendigunea .

 JUAN ROBRE mendigunea, Pikos de Europa eta Cuera mendilerroaren artean kokatzen da. Pikos-etatik Cares ibaiak bereizten du, eta Cuera-rekin Peñamellera Alta-ko herri gehienak kokatzen diren harana. Bere tontor garaiena Forcau del Cuernu da, eta goiko aldea nahiko zaila da ibiltzeko, sastraka eta lapiatz ugari baitago.

Cabrales aldean hainbat aldiz ibili izan gara, eta beti harritzen zigun mendigune horren itxurak. Batez ere, Panes-etik Arenas-era doan errepidearen gainean ikusita. Eta ezagutzeko gogoa aspalditik izan dugu.

 2025-07-31 LAS ARENAS DE CABRALES. Goizeko 8etan atera gara herriko aparkalekutik. Juan Robre-ren tontorrak etxeen gainean ikusten dira.

 Zuloan, Cares ibaia eta Panes-era doan errepidea. Eskuinean, Tajadura aldeko mendiak.
 Urriello ere agertu da, baina ha berehala izkutatuko da.
 Igotzen ari garen kanala. Belar eta landaretza luzea eta bidea ea ez da ikusten. Gogorra!
 FORCAU DEL CUERNU (974m). Kostata baina heldu gara. Ibilbide zirkularra egiteko asmoz geunden, baina kolpearen ondorioz ez gara ausartuko eremu ezezagunetan sartzera (badakigu goikaldea ez dala ibiltzeko erraza), eta igoerako bide ezagunetik jeistea erabaki dugu.
Detalle gehago hemen:
/2025/08/forcau-del-cuernu-974-mt-juan-robre

No hay comentarios:

Publicar un comentario