martes, 23 de junio de 2020

BI ANAI

BI ANAI


Gaurkoan amets batekin natorkizue, Bilboko anaia bik, lagun bik, Peruko mendilerro artean  amestutakoarekin hain zuzen ere. Mendi eta eskalatzaile komunitatean beharbada ez dira oso ezagunak izango, baina ametsen munduan, nik dakidala, behintzat, ez dago ranking edo sailkapenik; hau da, bada, Franko anaien ametsa.


Aurreko udaran Ekuador eta Peru herrialdeetako bazter zoragarriak “road-trip” baten bidez ezagutzea erabaki zuten Xabik eta Aitorrek. Quito hiriburuan hasi eta herrialde horrek eskaintzen dituen paisaia basatietan barneratu ziren "Panita"rekin batera, Aitorrek Parisen egindako Ekuadorreko laguna , eta eskalatzaile ezin hobea. Horrela, Chimborazo sumendiaren hegalean dagoen El Acantilado de San Juan ibarrean egun batzuk kirol-eskalada egin ostean, hegoalderantz jarraitu zuten 3 lagunek. Hurrengo geldialdian, Cojitambo izeneko mendian luzeak eskalatzeko aukera ez zuten alperrik galdu aklimatazio gisa, izan ere, bidaiaren helburu nagusia erabat argi zeukaten Bilbotarrek; La Esfinge hormaren ekialdeko aurpegian ireki zen lehen bidea librean eta egunean eskalatzea. 


Cerro Parón (5.325 m), La Esfinge izenaz ere ezaguna, Peruko Mendikate Zurian kokatua dago. Bilbotarrek aukeratutako bideak "85eko Bidea" du izena, 750m ditu eta ED mailako kategoria dauka. Antonio Gómez Bohórquez "Sevi"k eta Onofre P. Garciak ireki zuten 1985eko uztailaren 8an, zeinek 9 vivac behar izan zituzten paretan ibilbidea osatzeko. 


La Esfinge


Mendikate Beltzaren hegalean, Hatun Matchay izeneko harrizko basoan, altuerako giroan eskalatzera moldatu ostean, aspaldiko sutxakurraren bilaketari ekin zion hirukoteak. Pozik zeuden, baina urduri aldi berean –hori barrundatzen zen telefonoaren beste aldean–, orain gutxira arte kimera hutsa baitzen eurentzat eskalada hura. Zorionez, nahiz eta nerbioak dantzari izan, Xabik tartea hartu zuen hurrengo orduetan bizi izandakoa bere eskaladen bitakora koadernoan xehetasunez jasotzeko, eta, bide batez, lagunei zein eskalatzaile komunitateari opari ezin hobea egiteko. Horra, bada, bere lekukotasuna euskarara ekarria[1]:


“Esfingea, bere handitasunagatik ezartzen duen tonu gorrixkako granitozko sugarra da. Begiratzen diozunean liluratzen zaitu. Indarrez altxatzen da Paron sakan basatiaren erdian, elurtutako muino ikaragarriz inguratuta, Huandoy, Artesonraju, Garcilasoren piramidea, Chararaju kasu, eta hainbesteko energia askatzen du, non begiratze hutsarekin eskuak izerditan hasten zaizkidan. 


Panita eta Aitor; Huandoy mendia atzean


 Bi ordu eta erdiko hurbilbidea egin ondoren, aurrez-aurre aurkitzen dugu zutik gure altxorra. Gora begiratzean korapilo bat sentitzen dut sabelean, baina hemen egoteaz pozarren nago, alpinismoak eskaintzen digun momentu magiko hau nire lagunekin elkarbanatuz. Soilik hemen egoteak merezi du.

Azkenean, bada, eguna heldu da. Iratzargailuak goizeko 4etan jo du eta begirik ez dudala batu iruditzen zait; izan ere betazalak astun sumatzen ditut, berunezko pertsianak bailiran. Uste dut altueran lo egitea eta nerbioak nire pertzepzioaren errudunak direla. Zakuaren barruan gosaldu ondoren, gauez gure dendetatik irten eta troka zeharkatu dugu, horma azpiko vivac batean bezperan utzitako materiala jasotzeko.


Bidean, sokak prestatu eta katuak jantzi bitartean, halako argitasun bat antzematen hasten da. Sebas -"Panita"-, konfiantzaz horniturik, lehen luzea erraz eskalatzen hasten da eta horrek konfiantza ematen digu. Lehenengo bost luzeak azkar eskalatu ditugu, berotan sartu gara berehala eta akats lelorik ez egiten saiatu gara, irristada soil batek gure hiruko kordada batera erortzea ekarriko bailuke.


Xabi zeharkaldian


Goizeko hamar eta erdiak dira, eta hamargarren luzeko diedro berde preziatuaren azpian kokatu gara. Oso motibatuta gaude eta hori nabari da giroan. Oso erritmo onean eskalatu dugu eta atseden hartzeko, eszenatokiaz gozatzeko eta gailurreraino igotzen jarraitzeko indarrak hartzeko garaia da.


Xabi arrakalarekin borrokatzen


Estrategiaren arabera, Aitorrek diedro ikusgarria igotzen jarraitzen du eguzki distiratsuaren azpian; izan ere, Peruko eguzkia konplize bihurtu dugu eta epeltasun horrek sentsazio oso onak ematen dizkigu. Hurrengo luzeetan erreleboa  neuk hartu dut, -pozik gainera- eta tontorreraino jarraitzeko dauden ibilbide ugarietatik nabigatzera behartuta nago, arroka itsaso honetan marinel galdua izango banintz bezala.

Aitor "diedro berdean"

Abenturazko zenbait luzeren ondoren, lagunak segurtatzen ditudan bitartean, tontorretik bi tiradetara dauden hirugarren graduko terraza errazak ikus ditzaket. Helburutik oso gertu gaude eta euforiko nago. Zoratu beharrean.

Azken bilerako irteera gainditu ondoren, hasperen eta putz artean, gailurretik metro gutxira nago. Amets bat bizitzeaz pozik. Izan ere, adorea izan behar da amets egiteko eta zure ametsak bizitzeko arriskua izateko.

Gailurrera iristerakoan, elkar besarkatu eta Mendikate Zuriak eskaintzen dizkigun ikuspegiez gozatu dugu. Eguzkiak dir-dir egiten du oraindik, eta itzelezko ilunabarra oparitzen digu. Garrasi ozen batek isiltasuna urratu du. Lortu dugu. Hamar ordu eta erdiko eskaladaren ondoren, sentsazio eta emozio ikaragarriak bizi ondoren, Esfingearen gailurrean gaudela esan dezakegu. 


Tontorrean


Hala ere, mendizale bakar batek ere ez du gailurra ospatzen zorura iritsi arte. Azken argi-orduetan jaitsiera-errapelen bila goaz, gailurra ipar-mendebalderantz zeharkatuz, eremu lauago batera iritsi arte. Kuartzitazko harkaitzezko mugarri batzuek lehen jaitsiera adierazten digute. Azkenean, izarrak eta ilargia lagun, kanpalekura heldu gara, txikituta, baina poz-pozik; izan ere, hasiera batean izar-iheskorra zirudien ametsari gogotik heldu diogu eta, istant batez, alpinismoaren zerura ukitzera eraman gaitu.

Esku artean geneukan helburua biribildu ostean, gutxi balitz bezala, gure bidaiaren azkenengo gailurra igotzeko gogoa agertu zaigu. Ekuadorrera bueltan, munduan dagoen sumendi aktibo garaienetako bat eskalatu dugu anaia eta biok, Cotopaxi sumendia (5.897m) hain zuzen. Honetan ere, zorionekoak izan gara. Eguraldia lagun izan dugu beti, altuera hauetan proiektuak aurrera eramateko ezinbesteko baldintza.

 

Aitor Cotopaxin


Ezer gutxi gehi diezaioket Xabik –blogaren bidez– gurekin partekatutako kontakizunari. Baliteke etorkizunean Franko anaien abentura hau haizeak eramatea, edota abentura berriak ekartzea. Kontua da, gaurkoan ipar haizeak, Euskal Herrian hainbeste maite duguna, gure belarrietara eta begietara ekarri duela euren ametsa; bada, eskerrik asko bikote gu ere ameslari bihurtzeagatik.


Karlos Aretxabaleta “Txapel”

Bedian, 2020ko ekainaren 22an.



Eranskina

Iturria: Topos Peru[2]



[1] Ez da itzulpen zehatza, estiloari dagokionez lizentziak hartu baititu itzultzaileak.

domingo, 14 de junio de 2020

Totem morado



Abenduan egon nintzen azkenekoz hemen, Atxarten. Aitarekin izan zen, Gabon-jai betean. Eguraldiak ez zuen laguntzen, baina, egun seinalatuak ziren. Atxartera joan ginen, Alluitzera igotzeko asmoz. Bidean ekibokatu, eta, Aitz-txiki eta Alluitz arteko lepora iritsi ordez, eskalada gunera iritsi ginen. Aita harri eta zur zegoen eskalatzaileei begira. Mendiak horrela igotzea ere! Ni neure baitara nengoen. Neure ni-ari galdezka, inoiz ni neu ere izango ote nintzen horma horietan gora.



-Nora goaz, azkenean?
-Atxartera. Via batzuk.
-Dakort.
-Zer moduz atzo Eginon?
-Izugarri ondo. Ezagutzen ez nuen lagun batekin eta lankide batekin.
-Eta karakolen ertza?
-Oso polita. Erraza, azken harri zapalera arte.
-Eta lagun berriak?
-Araba zoragarria da, ezberdina bezain zoragarria. Karakol bat ikusi genuen via amaieran.




-Zer egingo dugu gaur, zehazki?
-Pare bat espoloi, eta Aitz Txikiraino eskalatu.
-Sounds great!
-Hori da espoloia.
-Hori? Dent du Geant gogoratzen dit.
-Euskal Dent du Geant!
-Amazing.



Izugarri gustatzen zait burdinen hotsa. Haitza busti xamar dago, eta hosto eta belarrek ere laban egiten laguntzen dute. Karakolen bidea askoz etzanagoa zen. Hemen ez dago atzoko bromarik:
-Eta zer moduz con aquel tan majo?
-Bah nada. En mi moño y en mi coño mando yo.
-Pos molt be. Gora Enbeita.
-Zergatik ez zara joaten lanera sudaderarekin?
-Gustatzen zait formaltasunaren eta informaltasunaren artean galtzea.
-Eta zu? Que tal con aquel que no conoces pero del que estas enamorada?
-Soy piscis con ascendente de cancer.
-What?
-Norbaitek irribarre egin, eta oigo campanas de boda.
-Kar, kar, kar. Zelako ondo gauden, gauden bezala.
-Si te sientes solo cuando estas solo, estas en mala compañia. Jean Paul Sastre.

Egino, Leze


-Ainho, jaitsi zure lainotik, bai? Begira, lehenengo largoa da arraroena, baina ez dauka zailtasun handirik.
-Vale.

Burdinak, soka, grilloa, horma, katu putak oinak mintzen, gose puntua eta gazte hauek hemen, ikusle. "Lasai, lagunduko diogu", esan diote nire gidariari. Ni ez naiz eskalatzailea, ez dakit katxibatxe hauek erabiltzen, eta ez naiz gai katu putek oinetan sortzen didaten mina ahaztu, soka eman, gidariaren pausoei jarraitu, eta gazte eskalatzaile jator batzuekin hitz egiteko. Dena batera, MAL.

Lehenengo largoa arin pasatu det, bigarrena ere bai. Nork jarriko zuen haitz hau hemen, ni gaur gainean esertzeko? Urresteiko ertza atzean. Zelako oroitzapenak. Hiru urte jada. Makilajea a pie de via kendu eta eskalatzen hasi ginen, ilunabarrean. Katu putek min egiten zidaten orduan ere. Eta handitasun sentsazio batek hartu nau. Bisaurineko sentsazio hark. Ahizpak esaten duen bezala, "negarrez ari naiz barrutik". Eta barrutik negar egitea, kanpotik negar egitea baino gehiago da gurean. Handitasun ezin azalduzko batek hartzen zaituenean gertatzen da. Oinak zilintzik horman, sai zuriak inguruan eta hormatzar bat parean. Gizakiak oso gutxi behar du berez, zoriontsu izateko.



Gehienetan bezala, kosta egin zait korapiloak askatzea. Grilloa kendu, soka guztia eman, mosketoiak askatu eta banoa. Soka ez dago tenkatuta, baina gidariak dio hasteko igotzen. Argazki bat ateratzen egongo da? Arraroa. Su puta madre, hasi gara. Hormak sabel bat dauka, ezkerrera atera behar naiz, eta Urkiolari ipurdia atera. Indarra hartzearekin batera pisuak atzera egin dit, desorekatu eta banoa beharaka. Segundo bat. Lasai. Gelditu egingo naiz. Bihotz-taupadak, 200 inguru. Nire lehenengo bueloa, nire akats baten ondorioz: korapilo bat askatu gabe utzi, eta, mosketoian ez atzera eta ez aurrera geratu da. Yo me lo guiso, yo me lo como.

Hurrengo hiru largoetan pozik noa, baina sustoa burutik kendu ezinik. Puto patio! Aitz Txikin izan gara gaur, Anbotorainoko lerroan tontorrik txikienean. "Txiki handia zinen zu", esaten zuen abesti batek. Tontorrera iristerakoan, sentsazioa daukat eskaladak neure lekuan jarri nauela.




-Behin enbajada batean, hauxe esan nion soka-lagun bati: bajamos, o nos bajan.
-Nik gaur ikusi det neure burua helikopteroan, Atxarteko Dent du Geant-etik ateratzen.
-Pasapalabra. Como vamos de eso?
-Bisaurinen esan zenidan kuleroak eramateko, beldurrak jota pixa eginez gero ere, aldatzeko. Gaur ez ditut ekarri.
-Eta motxilan zeneuzkan gorriak?
-Kasualitatez iritsi dira Atxartera. Garbigailutik prakak atera, eta, haiei itsatsita nonbait.
-Maravillosa vida de mierda.
-Zuk ez dezu ulertzen nik zer sentitzen dedan gaurkoa bezalako egunetan.
-Baietz Ainho, baietz. Urte asko dira ezagutzen garela, eta ez alperrik.
-Ni ez naiz edonoerekin joaten mendira.
-Badakit hori ere.
-Ez daukat hitzik eskerrak emateko.
-Ez eman eskerrak, eta atera pare bat arno.
-Las ventajas de ser antipatico.
-Ederra liburua.


***

-Batzuetan lagunek galdetzen didate zer egiten dudan haiek seme-alabekin dauden denboran. Nor bere zoroak bizi du.
-Eta bizi gaitzala.
-Badaukat lagun bat orojakilea dena, hain da azkarra, fisikoan ez zaio inteligentzia sartzen.
-Mozkortuta zaude arno batekin.
-Atxarteko espoloiekin.
-Izena jarri beharko diogu, ala?
-Lost in translation? Korapiloak? Dent du Geant?
-Zer azpimarratuko zenuke gaurkotik?
-Dena izan da gaur azpimarragarri, baina zalantzarik gabe, tronpatzea. Asko ikasi det.
-Cuando estes acojonado, mete el totem morado.
-Bingo!


Yo no he picado vivacs. Eta ez det hamaka batean horman lo egin. Ez det eskalatu izotzean eta oraindik ez dakit ocho puta ondo egiten. Ez naiz pasatu 5. gradutik haitzean eta pasatu dudan 6bko largo bakarra egin egin zidaten. Me escalaron un 6b, eta harro nago.

Ezin ordainduzko momentuak: elkargune batera iritsi, neure pentsamenduetan korapilatuta, eta zu zigarroa ahoan, zain. Lasai arraio. Nahi gabe baina nahita konbinatutako zahar-itxurako arropa zainduekin. Behin esan zidan amak, "hark bezala begiratzen zaituenarekin geratu". Eta mendian behera goazela, suizidioaz hitz egitea. Eta garapen emozional azkarra duten haurrez. Numerologiaz. Los hombres son de Marte, y las mujeres de Venus. Gran libro. Mendian korrika ibili izan garen egunez barre egitea, orain eta hemen, erlojurik gabe. Eta sexu kontuak, eta jana, eta hurrengo plana, eta hurrengo mendia. Eta mendiak eman dizuna konpartituz, barrua hustea.




Eta sentitzea bat-batean, ez dezula behar besterik, unea bizitzea, ez besterik. Haurrak bezala, orain eta hemen. Asteon irakurri diot norbaiti, gu ere izan ginela haur, bidean galdu ginen arte. Atzo karakolak Eginon, gaur margarita mordoa Atxarten.

sábado, 13 de junio de 2020

Ni llave ni extraterrestre... Alen desde Artzentales

En el extremo noroeste de Bizkaia, donde las montañas miran al Cantábrico, una sucesión de modestos y redondeados cordales marcan la muga natural con Cantabria. Territorio de explotaciones mineras antaño, y estratégicos desde siempre, como lo evidencian los restos de trincheras de la guerra civil y los numerosos restos megalíticos que lo pueblan...
https://zieft.blogspot.com/2020/06/alen-ni-la-llave-ni-el-extraterrestre.html

domingo, 7 de junio de 2020

IHURBAIN desde UHARTE, subida por la grieta y vuelta por la Faja AKERREI. 30-5-20









 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Vamos terminando el confinamiento y según vamos superando fases, ya podemos desplazarnos para realizar nuestra actividad preferida, y ganas tenemos muchas, así que planeamos algo potente y que nos deje un buen recuerdo, y recordar que es disfrutar de una buena jornada montañera.
Quedo con el amigo Natxo, y nos vamos hasta las piscinas de Uharte Arakil(486 m.), donde comenzaremos a caminar, siguiendo la GR 282 (Camino Natural del Pastoreo) en dirección a Unanua, caminamos primero por pista que se va convirtiendo en camino para pasar a senda, ya por el bosque. Llegamos al collado Ondatz (791 m.), punto en el que abandonamos la GR 282 y giramos hacia la izquierda, en busca de una senda que está al otro lado de una alambrada. Esta senda nos llevará a través del bosque, y siguiendo los hitos, hasta el inicio de la pedrera (1010 m.)que nos lleva hasta la base de la pared norte, la cual recorreremos en dirección oeste hasta situarnos justo a la entrada de la grieta de Ihurbain (1200 m.).
En este punto hacemos un pequeño descanso, y aprovechamos para comer algo, y ponernos el casco. La grieta de Ihurbain no tiene excesivas dificultades, sólo posee dos resaltes dificultosos que están provistos de excelentes agarres (nivel II/III), por lo que se puede ascender sin cuerda, aunque encontraremos clavijas y spits en el ascenso. No obstante, requiere cierta experiencia y habilidad en trepadas. Eso sí, el ambiente de alta montaña es impresionante, y también hay que tener mucho cuidado si el terreno está húmedo o mojado, la dificultad aumenta. Superamos la grieta de Ihurbain y recorremos los pocos metros que nos separan de la cima del pico Ihurbain (1429 m.) . Contemplamos unos instantes las fenomenales vistas que tenemos ante nosotros, y comenzamos la bajada en busca de la senda que baja del monte Beriaín a  Unanua. Tenemos que estar atentos al gps, y sobre la cota 1240 m., abandonamos la senda y nos vamos en busca de la faja sur de San Donato o senda de Akerrei, en dirección Este...…..
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
El reportaje completo en :
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

domingo, 31 de mayo de 2020

EUSKAL KORRIKALARIAK KONFINAMENDUAN


Martxoaren 15ean alerta egoera ezarri zenetik, lasterketa guztiak bertan behera gelditu edo atzeratu egin dira. Nahiz eta batzuek irailera/urrira atzeratzea erabaki badute ere, gehienak 2020. urtean ez egin eta 2021era arte eten dituzte.

Hori dela eta, korrikalariei hitza ematea erabaki dugu. Tipologia eta maila oso ezberdinetako korrikalariekin jarri gara harremanetan; eta horrek aberasgarritasun handiko emaitza eman digu. Gainera erantzuna itzela izan da!

Hemen dituzue beraien erantzunekin lagundu duten 53 korrikalariak.

Mila esker guztioi zuen ekarpenengatik!
Desde que el 15 de marzo se decretara el estado de alerta, todas las carreras han sido suspendidas o aplazadas. Aunque algunas han optado por posponerlas a septiembre/octubre, la gran mayoría han sido suspendidas hasta el 2021.

Por ese motivo, hemos decidido dar la palabra a los y las korrikalaris. Hemos contactado con un amplio abanico, dónde podemos encontrar korrikalaris de todas las tipologías y niveles, eso lo hace más enriquecedor.

Aquí teneis los y las 53 korrikalaris que colaboraron con sus respuestas.

¡Muchas gracias por vuestras aportaciones!

domingo, 26 de abril de 2020

Covid-19


Urresteiko ertza, 2017


-Joxerra, esaldi hau zuzena al da?
-Jesus, neska. Ez da horren inportantea.
-Badakit ezetz. Baina jakin nahi det zuzen idatzi dudan.
-NOR forma nahiz NORK, ergatiboduna, biak dira zuzenak. Ez kezkatu.
-Esaldiak baino gehiago, beste kontu batek kezkatzen nau. Senak. Euskararen senak. Lehen zalantza gutxiago neukan halakoen inguruan, eta euskararen sena galtzen ari oten naizen, hori da nere kezka.
-Munduan beste asko bezala, bazen behin, belar izpiek hizketan zekiten garaian, Ainhoa izeneko neska gibel-estu eta ipurterre bat, bere buruari sekula ezer barkatzen ez ziona. Bere ustez, Ainhoa zena hobea zen oraingo Ainhoa baino. Besteak beste, Ainhoa zenak sena zuelako, oraingo Ainhoak galdua omen zuena. Meditazioa ere egiten zuen Ainhoak: Zen. Baina berak ezin etsi Zen hutsarekin. Zen ez ezik Sen ere behar zuen, eta halaxe zigortzen zuen bere burua: "zer nintzen eta zer naizen, sen nintzen eta zen naiz, sen gabe zer naiz ba, nahiz zen naizen... (Joxerra Garzia)


sábado, 4 de abril de 2020

ADI desde SOROGAIN. 23-02-20





Otro día que toca compartir salida con las motañeras de la Asociación de Mujeres Aldapa de Mutilva, esta es una cima clásica como es el Adi y con una subida hasta la cima no tan habitual.
Comenzamos a caminar desde el albergue de Sorogain (820 m.), siguiendo las marcas de la  GR-11, hasta llegar al punto donde la GR cruza la regata Sorogain, justo en ese punto nos juntamos con una pista que viene de la carretera y cruza la regata y sube por toda la ladera de la izquierda del barranco Odiako . Poco a poco vamos subiendo por la pista, hasta que llegamos un collado (1133 m.), donde giramos a la derecha, ya por medio del bosque y siguiendo una senda que nos lleva a bordear a media ladera, por su vertiente oeste las cimas de Errekandiko y Kixarramun o Pilotasoro. Hasta que salimos a la pista que sube desde Zilbeti pasando por el collado de Lizartzu, a la altura de los prados de Lasturko (1225 m.). Continuamos recorriendo la pista que nos llevará a situarnos en la base de la cima del Adi. Ya por terreno despejado de arbolado comenzamos a subir esta última y empinada pala, hasta alcanzar la cima de Adi (1456 m.). En esta última subida y en la cima tenemos unas vistas maravillosas con gran numero de cimas y valles ante nosotros, lo cual nos hace disfrutar de lo lindo.
Comenzamos el descenso siguiendo la alambrada de la derecha, que por empinada cuesta nos lleva hasta el collado de Aratungo (1212 m.), donde conectamos con la GR-11. Desde el collado de Aratungo cruzamos la alambrada y nos internamos en el hayedo de Odia  y siguiendo las marcas de la GR-11, bajamos por el barranco de la regata Odia. Cruzamos un puente en un entorno mágico y continuamos por la GR, hasta que nos toca cruzar de nuevo la regata, que ya se ha hecho mayor y es la regata Sorogain, y paso este último escollo, ya sólo nos queda recorrer las campas y salir a la carretera  hasta el albergue de Sorogain.

El reportaje completo en :
http://covaloria.blogspot.com/2020/03/adi-desde-sorogain-23-02-20.html