Ibilbide
honetan, Karmenen ustezko jaiotetxerako bidea egiten da. Ibilbidean zehar 6 argibide-taula
daude jarrita, Kultur Etxeko ataritik bere etxeraino, Errotxen bordaraino, eta
horietan, Karmenen garaiko zenbait gairi buruz informazioa ematen da. Ibilbidea
osatzeko, Azkua mendiaren magala zeharkatzen duen ubidearen trazadura
jarraituko dugu.
 |
| Jasokundeko Andra Mariaren eliza |
 |
| Hilarria |
 |
| Hilarria |
Ibilbide
tematikoari dagokion bide zatia guztiz balizatuta dago. Alde batetik marra zuri
eta berdeak (SL.NA 298) ditugu, eta, bestetik, arrosa koloreko flamenko
dantzari baten irudiek lagunduko digute bide zuzena aukeratzen. Kultur Etxearen
ondoan dagoen 1. argibide-taularen ondoan emango diogu hasiera ibilaldiari.
Etxe ederren artean, Zugarramurdira zuzentzen errepidean barna aurrera eginez,
laster helduko gara Tximista errekaren ondoan dagoen Gainko errotaren aurrien
ondora. Zubia igaro, maldan gora jarri eta berehala, errepidea utzi eta
eskuinetik ateratzen den hormigoizko pista hartuko dugu.
 |
| Arbiko ur-jauiza |
 |
| Sarrikuko borda eta argibide-taula |
Bide
erosoan zehar azkar iritsiko gara Arbiko zubi eta ur-jauziaren ondora. Bide
bazterrean jarrita dagoen 2. argibide-taulan, paraje hauei buruzko zenbait datu
ematen ditu, horian artean Baztango bide zaharri buruzkoak. Hormigoizko bidetik
aitzina eginez, berehala hau utzi, eta, ezkerretik marrazten den xendan barrena
maldan gora abiatuko gara. Ibilbideko zatirik politena dugu hau, gutxi
gorabehera kilometro batekoa, lurrezko pista eta bidezidorretatik egiten da,
baso eremuetatik. Hemen, "Baztango bide" zaharretik ibiltzen da,
Sarrikuko zubi zaharra bezalako leku ederretatik, Tximista errekaren eta
Sarriku bordaren ondotik. Bordaren ondoan dagoen 3. argibide-taulan kontatzen
dena irakurri eta gero, zubi-zaharraren ondoan dagoen 4. argibide-taula ikusiko
dugu. Zubi ederra gurutzatu eta errekara jaitsiko gara zubiaren tamainaz eta
edertasunaz ohartzeko. Tarte hau aurrerago amaitzen da, hormigoizko pistara
itzuliz.
 |
| Sarrikuko zubi zaharra |
 |
| Bide-seinaleak |
 |
| Tximista erreka |
Atsedengune
txiki batera ailegatzean, Karmenen garaian Etxalarko biztanleen bizimodua
erakusten duen 5. argibide-taula ikusiko dugu. Aldapa goran jarri eta ibilbide
balizatuaren azken zatia beteko dugu Errotxen bordaren aurrien ondora heltzeko,
Karmenen sortetxea omen zenaren ondora hain zuzen ere. Eta honen ondoan 6.
argibide-taula. Esaten denez XIX. mendearen hasieran, Etxalarren Karmen izeneko
neskato bat bizi izan zen. Prosper Merimèeren "Carmen" eleberriari
esker egin zen ospetsu, eta geroago Bizeten operari esker. Antza denez, Karmen
Errotxen bordan jaio omen zen, Larrapil-Sarriku auzoan. Gaztetan, uholde-gau
batean, ijito batzuek bahitu eta Sevillara eraman zuten. Behin han, obran
kontatzen diren bizipen ugari izan zituen. Herrian betidanik esana zen Carmen
Etxalarren jaioa zela. Bertako zaharrenek, ahozko tradizioaren bitartez, euren
ondorengoei euren existentzia helarazi diete. Horren erakusgarri da
"Bortziriak solasean" liburuan, "Olako Karmenen historia"
izenekoan, herritar batek kontatutako gertakarien aipamena eta deskribapena.
 |
| Bide-seinalea |
 |
| Ubidea |
 |
| Ubidearen gainetik |
Ibilbide
balizatuari aio esan eta, hortik aurrera, kilometro batez, igoera leun bat
egiten da lurrezko pistatik, ur-kanalaren ibilbidearekin konektatzeko. Bertatik
arazorik gabe joango gara baso ederrean barrena, erabat laua, uharkaraino. Azkuako
itzuliaren PR NA 12aren bide balizatuarekin egingo dugu bat, eta, beherago,
GR-11 eta 12aren bide-seinale zurigorriek lagunduko digute herriraino jaisten.
 |
| Uharka |
 |
| Uhatea |
No hay comentarios:
Publicar un comentario