2026-05-25 Penintsulako probintzietako igoerarik altuenak egiteko gure proiektu pertsonala da. Honetan Andaluziara goaz.
 |
Terril gailurrera goaz, Aeroportuan elkartu gara gure gidariarekin, (Hasieran sustua, Autobusa haundiegi dela iruditzen zait) eta gosaldu, eta kilometroak egin ondoren, parkinean gaude. Goizeko 11:30ak dira.
 | | ⛰️TERRIL 1128 m (Sevilla). 2026-05-25 |
|
 |
Grazalematik pasatzen. Arratsaldean gelditzeko aukera, baina ezin izango da.
 | ⛰️ TORREÓN 1654 m (Cádiz).
 | Jeisterakoan ateratzen dugu argazkia Pinsopar batekin. Ederra da. Baina laster istripu bat egongo da. Eta erreskatea eskatu behar. 🚁 | ⛰️ BONALES 1055 mt (Huelva)
 | ⛰️ TENTUDÍA 1112 m. (Badajoz)
Lehengo ideia 6⛰️x6 Andaluziako lurraldean bisitatzea zen helburua. Azkenean 4x4 gelditu da. Andaluzian zehar. ⛰️TERRIL (Sevilla), ⛰️TORREÓN (Cádiz), ⛰️🌸BONALES (Huelva), ⛰️🦟TENTUDIA (Badajoz). Batzuetan ez dira prestatzen dugun bezala ateratzen gauzak, Baina askotan gertatzen direnak oso baliotsuak dira. 16 emakumetatik 13 joan gara eta 12 hegazkinean itzuli gara. 6 mendi 6 ibilbide ziren kontua, eta 4 egin ditugu. Furgonetetan joan beharrean autobusean🚌 joan gara, agian handiegia egin nahi genuenerako... Eguraldia ikusgarria izan da🌞, agian beroegia 🥵garai hartarako... Oraindik ere oroitzapen ahaztezina dakarkigu gogora, mendiko erreskatearena, 🚁. Autobusaren gidariarena. Ezagutu ditugun tokiak, Sevillan hiri osoan zehar gurekin egon zirenak... Eta batez ere enpatiarekin, elkartasunarekin, adiskidetasunarekin, talde gisa,🫶🏼 lagun gisa lankidetzan aritzearekin geratzen gara. 👌🏼💜💚Hurrengo helbururarte! 🙋🏼♀️🙋🏼♀️🙋🏼♀️ |
|
|
|
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario