Ibilbide zirkularra egitera goaz. Aukera desberdinak daude, baina gu Lecina-ko Iturrira jeisten den bidetik abiatu gara. "Harri lehorreko" horma dotoreen artean doa bidea.
 | Vero ibaiaren arroila. Bertara sartuko gara.
 | Vero zeharkatzen. Apur bat aurrerago berriz zeharkatu behar da.
 | Gure gaineko hormak erabat zulatuta.
 | Hor behean, gero jarraituko dugun bidea utzi, eta Gallinero-ko harpeetara igotzeko eskillaretan gora goaz. Pendiza handia daukate.
 | Arte Eskematikoa.
 | | Zati zailena hau da. |
 | | Eta bagoaz. Guara-ko beste ibilbide interesgarri bat ezagutu dugu. Goian aipatu dugun bezala, batzuentzat gehiegi hornitutako bidea. Eta beroarena eta jende kopuruarena kontutan hartzekoa da... | Erreportaje osoa Hemen
|
|
|
|
|
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario