domingo, 14 de junio de 2026

Larhun Beratik

Powered by Wikiloc

 


Lapurdiko mendi hau oso berezia da arrazoi askorengatik. Makina bat bidek bertara igotzeko aukera eskaintzen digute eta bere tontorretik dagoen ikuspegia zabala da oso. Hala ere esan behar da oso humanizatuta dagoela eta seguruenik Euskal Herriko tontorrik turistikoena da, batik bat Napoleon III.arekin ezkonduta zegoen Eugenia de Montijo enperatrizak modan jarri zuenetik. Bere omenez, 1912an “Le Petit Train” kremailera-trena eraiki zen, San Inazio lepotik abiatu eta turistaz beterik tontorretik oso gertura igotzen dena. Geltokiaz gain, TB errepikagailu erraldoia, orientatzeko mahai bat eta bertan jan eta oroigarriak erosi daitezkeen pare bat benta. Egun eguzkitsuetan jendez mukuru egoten da eta zaila da isiltasuna eta lasaitasuna izatea.

 900 metroko altuera duen mendi honek bi ezaugarri ditu. Lehena bere ikuspegi zabala da, bertatik Lapurdi eta Bidasoako inguruak ederki ikusteaz gain, Pirinio eta euskal mendi askoren tontorrak identifika daitezke. Bigarrena, berriz, tontorra desitxuratzen dituzten bentak eta antenak. Hala ere, eguraldia lagun, mendi, kostalde eta bestelako paisaiaz gozatuko dugu.

Dauden sarbide desberdinetatik, Berakoa aukeratu dut, askoz jende gutxiago ibiltzen baita, eta, gehienetan, bakardadean betetzen da igoera eta jaitsieraren tarterik handiena. Landagañetako leporaino igo naiz auzo eta etxe ederren artean irekitzen diren porlan eta lurrezko pisten barrena. Basoak atzean utzita, malda piko eta gogorrari ekin diot, lehenik Larhun txikiko tontorreraino, eta, gero, Zizkuitzeko lepora jaitsi eta aurrez aurre dagoen azken igoera gogorrari ekin diot. Kostata, baian azkenean tontorrera heldu naiz.

 

Jendez mukuru dago, turistez josita bazter guztiak, beraz, zintzurra freskatu eta mokadutxo bat hartu ostean, mugarrien ondotik abiatu naiz beherantz. Berehala iritsi naiz Athekaleunetik gertu dagoen pasora. Altuera erraz galdu dut belardi eta garo artean zabaltzen bide erosoan zehar. Aldats pikoenak jaitsi ostean, Kondendiagako lepoan dagoen Benta Beltzara iritsi naiz. Beste atseden txiki bat belaunek jasan duten “zigorra” errekuperatzeko.

 

Bide zabal eta nabarmenak Lizuniagako mendateraino eramango gaitu, eta, errepidea zeharkatu ondoren, baso, auzo, baserri eta erreken ondotik igaroko gara abiapuntura heltzeko.

 


Itzea etxea

Errotatxo

Errotatxoko zubitxoa

Kisu labea

Bunkerra

Larhun txiki eta Larhun

Landagañetako lepoa

Helmuga gertuago

Larhun Larhun txikiko tontorretik

Larhun txiki

22. mugarria

Tontorra Zizkuitzetik

Azken malda gogorra

Larhungo tontorrean

Benta Beltza Kondendiagako lepoan

Larhungo mazizoaren ikuspegi zabala

Lizuniagako mendatea

Mazizoaren ikuspegi osoa

Larhun Zia auzotik

































































































No hay comentarios:

Publicar un comentario