viernes, 23 de diciembre de 2022

Menditxiki: Ibanteli

 

Etxalar eta Sara herriak lotzen dituen errepidean dago Lizarietako mendatea, gaurko ibilaldiaren abiapuntua. Lapurdi eta Nafarroa Garaia lotzen dituen inguru honetan ezagunak dira oso Etxalarreko usategiak. Duela 600 urte baino gehiago, artzain batek usoei harriak botatzean, hauek jaitsi egiten zirela ohartu ziren eta, apezpiku batek sareak jartzeko esan eta hegaztiak harrapatzen hasi zen. Hauxe da, gaur egun paraje hauetan ehizatzeko erabiltzen duten era berezia. Kultura-ondasun izendapena du. Horrela, udazkenero, ipar edo ekialdeko haizeak jotzean, mendi gain hauetatik milaka usok pasatzen dira.

 




Lizarietako mendatean kotxea aparkatu eta berehala jarri gara maldan gora. Nafarroa eta Lapurdiko lurrek muga egiten duten xendan barrena, hasieran lurrezko pista eta gerora garoa artean marrazten bidezidorretik gorantz egin dugu. Azken mugarriaren ondotik pasa eta Lapurdiko lurretan bete dugu tontorrera igotzeko azken zatia. Ikuspegi zabalaz gozatu eta gero, lepora jaitsi gara eta bertan bazkari gozoa egin dugu. Atsedenaren ostean, belarrezko pista zabaletik abiapuntura itzuli gara.

 

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://menditxiki1.blogspot.com/2020/07/ibanteli.html



Powered by Wikiloc

No hay comentarios:

Publicar un comentario