Luzera: 11
km Desnibela: 340 m Denbora: 3
ordu
Eskas
Guardaren etxetik abiatu eta 400 metro
inguru beteko ditugu errepidetik PR NA-124ari dagozkion bide-seinale
zuri-horiak jarraituz. Errepidea utzi eta pagadian murgilduko gara. Bidea
zabala da eta jaitsiera piko batek, Eskaspe erreka igarotzeko egur enborrez
egindako zubitxora eramango gaitu. Bidea leundu egiten da eta isiltasuna
nagusituko da goroldioz jantzitako pago zaharren erreinu honetan.
Erroiarri
Aurrerago,
beste zubitxo batek Erroiarri erreka igarotzen lagunduko digu, izen bera duen
ur jauziaren ondora heldu aurretik. Gure eskuinera eta bidetik at, balkoi
natural bat dago eta kontu handiz ibili behar da gerturatzean. Bidera itzuli eta Elizmendi
ingurura iristean ekosistemaren aldaketa nabarmenaz ohartuko gara, pagadia
atzean utzi eta haritz, gorosti eta hagin ale bikainak ikusteko parada izango
dugu. Jaitsiera txiki baten ostean, urtegia inguratzen duen pistarekin bat
egingo dugu. Ataka metalikoa gainditu eta berehala izango gara Artikutzako
auzoan.
Artikutza
Auzora iristean, hau osatzen duten dozena bat eraikin ikusiko dugu. Benta Zarra ezkerrean utzi eta errepidetik ehunen bat
metro bete beharko ditugu eskuinera ateratzen den bidezidor batekin topo egin
arte. Egurrezko seinaleak adierazten duen norabidea jarraituz igoera luze eta
gogor bati ekingo diogu itzalean.
Bide estuko trenbidea
Aldapa amaitzean, bidegurutze batekin egingo dugu topo. Bide balizatua
jarraitu aurretik, ezker aldera joko dugu egurrezko seinaleak erakusten duen
lekutik. 150 bat metro beteko ditugu burdinbide zaharraren plano inklinatuan
dagoen geltokiaren aztarnak ikusteko. Bidegurutzera itzuli eta burdinbidearentzat irekitako bidean barna
aurrera jarraituko dugu. Laster, eskuin aldean, bidetik metro batzuk beherago,
granitoan landutako errotarriak ikusiko ditugu. Aurrerago, Erroiarriko behatoki
naturala dagoen lekura iritsiko gara eta bertatik Artikutzako baso trinkoen
ikuspegi zabalaz gozatzeko aukera izango dugu. Berriro pagadian sartuko gara
eta pista zabal eta erosoa jarraituz errepidera iritsiko gara, Eskaseko
guardaren etxetik gertu.
BIDE ESTUKO TRENA
Egun
ingurune babestua bada ere, historian zehar Artikutzako lurrak bizimodu
desberdinen eta bertako errekurtso naturalen ustiapen ugarien lekuko izan
direla esan behar da. Europan gertatu ziren aurrerapen teknologikoen ondorioz,
burdinolak baztertu egin ziren, erabat ahaztu arte. Hauek izan ziren garai
zailenak. Momentuko korronte sozio-ekonomikoen babesean, egur-ikatzaren
ekoizpena eta meategien ustiapena (burdina batik bat) indartu eta areagotu egin ziren. Horrela, 1898an bide
estuko trena eraiki zen ustiapen horiek errazteko. 1903tik 1908ra Artikutzako
Oihandar eta Ustiapenerako Konpainiak eratu ziren. Burdinbidearen bihotza
Elamako meategi gunea zen eta hau Errenteriako iparraldeko geltokiarekin
komunikatzera iritsi zen, plano inklinatu eta korapilotsu baten bitartez.
Neurririk gabeko ustiapen hauek basoaren berehalako atzerakada ekarri zuten
1919an Donostiako udalak finka erosi eta berreskurapen lanak hasi arte.
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com/2015/07/artikutza-auzoa.html
Klikatu
hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario