viernes, 30 de mayo de 2025

Intzartzuko haitzak

Intzartzuko gandor luze eta ziragarria

Aitzarte edo Ataungo domoa, Aizkoate, Intzartzu edo Aizkorrandi, Arastortz, Jentilbaratza, Agautz, Asundi, Leizadi, Ikaranbieta eta Loibideko mailoetako gailurrek osatzen duten eraztun itxurako mendialdea da. Bertakoek, Aitzarteko lur malkartsu hau Aitzarteko Zeharra izenez ezagutzen dute. Ibilaldi honetan, hauetako hiru tontorrek osatzen duten gailurreria ziragarria bezain zorabiagarria zeharkatuko dugu, Arastortzeko gainera igo eta gero, Intzartzuko Haitzetara zuzentzen den gandor  estu eta hautsitik aurrera eginez gailurretik pasa eta segidan Aizkoatekora jaitsiko gara.


Arastortzetik Intzartzurako bidean 

Ataungo San Martin auzoko elizatik abiatu bezain pronto, errepidean zehar metro batzuk bete eta berehala ikusiko dugun iturriaren ondotik pasako gara. Bidegurutzean, eskuineko bidea hartu eta laster ezkerretik ateratzen den bidetik aurrera egingo dugu. Bide-seinale zuri, hori eta gorriek (PR-Gi 2002) erakusten duten norabidean Aran Errekarte errekaren paraleloan jarraituko dugu poliki igotzen. Pistara iristean ezkerretik gorantz egingo dugu balizajea jarraituz eta geroago hau utzi eta  eskuinetik ateratzen den baso-pista hartuko dugu. Pistak berriro eskuinera egingo dugu eta laster 180ºko errebuelta eman eta gero, zuzen jarraituko dugu. Aldapa gogortzen hasten denerako lehen pagoak eta haitzak ikusiko ditugu.


Intzartzuko tontorra 

Pagadian murgildurik, zedarri batek (cairn) eta gorriz margotutako marra batek ezker aldetik zabaltzen den xenda hartzera gonbidatuko gaituzte. Basoan marrazten den xenda nabarmenetik errez egingo dugu aurrera eta laster pagoak atzean utzi eta tontorreraino hedatzen den belarditik igotzen hasiko gara. Aratortzeko gainera heltzean piramide itxura duen buzoiaren ondotik Aitzarte edo Ataungo domoaren ikuspegi osoa edukiko dugu. Gailurrari bizkarra eman eta aurrez aurre dugun mendi gandor ziragarria zeharkatzeko martxan jarriko gara. Atakabiko koba beheraxeago utzita pagadian murgilduko gara.


Arastortzeko tontorrean

Ikuspegia zoragarria bezain zorabiagarria da eta zaila egiten da  aurrera egitea, haitzen artean zaila suertatzen baita bide erosorik aurkitzea. Tarteka, gandorretik metro batzuk beheraxeago ikusgaitz den xendatik jarraituko dugu, baina gandorretik osorik egitea erabakiz gero, tentu handiz ibili beharra dago Aitzarte aldera amiltzen diren paretatzar hauek oso bertikalak eta altuak dira eta. Beraz, eskarmentua behar da. Nekeza suertatuko zaigu bidea, batik bat udan belarra altua dagoenean, baina hala ere merezi du Aizkorrandi edo Intzartzuko tontorrera igotzea. Paretarik handienak dituen mendi hau Aralarko mendirik malkartsu eta pikoena dela diote. Ikuspegi paregabeaz gozatu eta gero, azken tontorraren bila abiatuko gara, Aizkoatera hain zuzen ere. Tontor honetara iristea errazagoa gertatuko zaigu eta bertatik Ataungo ikuspegi zabala edukiko dugu.


Aizkoateko tontorra eta behean Ataungo San Martin auzoa

Abiapuntura itzultzeko, tontorretik bertatik pagadian murgildu eta bide jakinik gabe altuera galduz jaitsiko gara. Malda bizia da eta oso poliki egingo dugu aurrera. Artadi bat igaro eta Aizkoatera doan bide batekin egingo dugu topo eta hortik Aitzondo baserrira berehala ailegatuko gara. Errepidetik behera egingo dugu eta eskuinean dagoen baserri-ukuilura jaistean honen azpian erdi ezkutaturik dagoen bide zaharretik  Atauna.

 

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://askemikel.blogspot.com/2015/02/intzartzuko-haitza.html 



miércoles, 28 de mayo de 2025

Surgencia de los Goros

 

     Esta semana trataremos de presenciar la surgencia de la cueva de los Goros partiendo de Hueto Arriba, una excursión de unos 5 km. ida y vuelta y 100 metros de desnivel.

     Pese a que la cueva marca el nacimiento del río Goros, para ver salir el agua de sus entrañas hay que ir en época de fuertes lluvias y tener suerte, ¡mucha suerte!

     En general, el camino es muy sencillo (como explico en una publicación anterior, en https://pateandoalava.blogspot.com/2024/11/cueva-de-los-goros.html). Basta seguir el camino que parte a la izquierda desde el portón con paso peatonal en el extremo oeste del pueblo (coordenadas: 42,8915464, -2,8049886). El problema es que ese camino vadea el río, casi siempre seco, que esta vez tendrá necesariamente un fuerte caudal. Así que, en el punto 42,893296, -2,816057 lo abandonamos y tomamos el camino ascendente a la izquierda.

     En el punto 42,893296, -2,816057 lo abandonamos también y tomamos la senda que sube hacia la derecha hasta una bifurcación (coordenadas: 42,890100, -2,823876). Ahí debemos tomar el ramal de la derecha y, apenas 10 metros después, de nuevo a la derecha por una senda menos visible, que cruzará sobre las cuevas y nos dejará de nuevo en el camino inicial. Basta descender por él unos 50 metros hasta el punto 42.892809, -2.825148 para contemplar las cuevas saliendo a mano derecha, como nos indica una gran flecha de piedras. Si hemos tenido suerte, podremos ver surgir el agua desde la boca inferior y, si nos ha tocado el gordo, incluso desde la boca superior formando una espectacular cascada.

     Disfrutad de la excursión y, como siempre, no olvidéis respetar las formaciones y a los habitantes de la oscuridad. ¡Hasta dentro de dos semanas!

NOTAS:

     Las coordenadas son WGS84 (EPSG:4326), el sistema en que se basa el GPS y el que usa Google Maps (podéis copiarlas y pegarlas directamente en Google Maps tal como están escritas).

     Podéis ver el resto de las fotos y/o vídeos de esta ruta en https://pateandoalava.blogspot.com/2025/05/surgencia-de-los-goros.html, junto a varias decenas más de excursiones.


domingo, 18 de mayo de 2025

Menditxiki: Hiru baselizen ibilbidea

 

Etxauriko tontorra eta Santa Kruz baseliza

Balizatutako ibilbide honek, Gesaltzako Muniain herritik abiatu eta Sarbil mendizerraren magalean dauden hiru baseliza bisitatzeko aukera eskainiko digu, horietako bat Etxauriko haitzetan (Etxauriko buruhandia) kokatuta dagoelarik. Ibilbide osoa margo berdez eta zutikako egurrezko hesolen bidez balizatu berria dago eta goi partean GR 220aren (Iruñerriako itzulia) marra zurigorriekin bat egiten du. Gesalatzeko Muniain ibarreko azken herria da, iparraldean kokatua, Iruñerria eta Gesalatzeko haranen artean dagoena. Antzina, errepidea eraiki baino lehen, garraiobide garrantzitsua izan zen. Izan ere, udalerri inguruan, hainbat leku-izen aurki daitezke, Mandazaibidea (mandazainek erabiltzen zuten bidea) eta Herrikobidea adibidez, bertako menditik igarotzen diren antzinako bide eta bidexken izenak direnak.

 

Ur-putzua

Itxesordeko lepoa

Sarbilen mendebaldeko hegalean kokaturik dauden hiru baseliza hauek bisitatzeko, ibilgailua Muniango Santa Katalina eliza politaren aurrean utziko dugu eta etorri garen errepidean zehar oinez jaitsiko gara ur-baltsa bat dagoen lekuraino. Errepidea utzi eta ezkerretik ateratzen den lurrezko pistari helduko diogu herriko hilerri txikiaren ondora iritsi arte. Egurrezko hesolek norabide desberdinak erakutsiko dizkigu eta guk ezkerretik ateratzen dena aukeratuko dugu. Pista zabalean zehar altuera irabazten jarraituko dugu ezpel artean. Itxesordeko lepotik igaro ostean, pagadiaren erdian dagoen bidegurutze batera ailegatuko gara.

 

Bidegurutzea

Etxauriko haitzen pareta erraldoiak aurrez aurre, ezkerretik igotzen den bidezidorra hartzera gonbidatuko gaitu. Ataka txiki bat igaro eta gero, ezpel-hesi artean igoera samurra gertatuko zaigu eta konturatu orduko Santa Kruz baselizaren eta Etxdauriko tontorreren ondoan izango gara. Tontorra zabala da eta bertan, ermitaz gain, gutunontzia, erpin geodesikoa eta gurutze handia ikusiko ditugu. Hamaiketako egiten dugun bitartean, talaia bikain honetatik inguruaz gozatzeko parada hartuko dugu.bertatik, ezkerreko bidea aukeratuko dugu, San Luzia baselizara doana.

 


Santa Kruz basliza

Bideak beherantz egiten du eta tarte batzuetan nahiko pikoa eta bizia gertatzen da. Bide tarte hau gainditu ondoren, bigarren baselizaren ondora iritsiko gara, Santa Luziara. Puntu honetan bidea bitan banatzen da; eskuinetik marrazten den xenda hartuko dugu O-ko Ama birjinaren baselizara joateko. Ezpel eta haritzen artean zabaltzen den xenda erosoa segituz erraz iritsiko gara baselizara eta bertatik Iruñerriako ikuspegi zabalaz gozatzeko aukera izango dugu.

 

O-ko Ama birjinaren baseliza

Etorritako bidetik atzera egingo dugu eta Santa Luzia baselizara ailegatzean, ezkerretik zabaltzen den bidetik abiapuntura itzuliko gara.

 

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://menditxiki1.blogspot.com/2025/05/hiru-baselizen-ibilbidea.html



 
Powered by Wikiloc

miércoles, 14 de mayo de 2025

Cueva de Basotxo

 

     Esta semana os propongo visitar la cueva Basotxo, una excursión de unos 4 km. ida y vuelta y apenas 150 metros de desnivel.

     Desde la iglesia del pueblo de Egino (coordenadas: 42.870467, -2.263217) nos dirigimos hacia la sierra (norte). A unos 50 metros, en el cruce (coordenadas: 42.87106, -2.26285), tomamos a la derecha; 40 metros después (coordenadas: 42.871077, -2.262302), de nuevo a la izquierda y, apenas 10 metros después, tomamos a la derecha (coordenadas: 42.871256, -2.262177) hacia una granja fuera de la población.

     Tras cruzar un paso canadiense pasada la granja (coordenadas: 42.872035, -2.259042), continuamos junto a la alambrada hasta el punto 42.872212, -2.257203, donde tomamos el ramal izquierdo del camino, en dirección a la sierra. Unos 300m. después encontramos otro cruce (coordenadas: 42.874405, -2.255430), donde también hemos de tomar el camino de la izquierda que, al llegar a los pies de la sierra (coordenadas: 42.877182, -2.252557), se convertirá en el sendero que debemos seguir (puntos intermedios: 42.877393, -2.251261; 42.877597, -2.250501; 42.877632, -2.250160; 42.877747, -2.249792).

     En el punto 42.878014, -2.249226 tomamos el ramal de la derecha que nos llevará, sin apenas desnivel, hasta la entrada misma de la cueva de Basotxo (coordenadas: 42.878034, -2.247245), con preciosas formaciones y una espléndida luminosidad cuando el sol de la tarde penetra en su interior.

     Disfrutad de la excursión y, como siempre, no olvidéis respetar las formaciones y a los habitantes de la oscuridad. ¡Hasta dentro de dos semanas!

 NOTAS:

     Las coordenadas son WGS84 (EPSG:4326), el sistema en que se basa el GPS y el que usa Google Maps (podéis copiarlas y pegarlas directamente en Google Maps tal como están escritas).

     Podéis ver el resto de las fotos y/o vídeos de esta ruta en https://pateandoalava.blogspot.com/2025/05/cueva-de-basotxo.html, junto a varias decenas más de excursiones.


sábado, 10 de mayo de 2025

Lokizko Santiago baseliza

Lokizko harresia

Lokizko mendizerrak edo Cordillera de Valdellin deitutakoak Lizarrako arroa erabat menderatzen du mendebaldetik. Hamar kilometroko hedadura duen karaitzezko harresi bikain honek Urederra eta Erga ibaien haranak banatzen ditu. Hainbat pasabidez baliatuz, harrizko pareta garaien gainetik puntatik puntara zeharkatu daiteke mendizerra ikusgarri hau.


Lokizko harresia

Ganuza herrian kotxea laga ostean, Santa Eulalia baselizaren ondotik ateratzen den pistari heldu diogu. Bide-seinale zuriak eta horiak jarraitu eta La Chopera izenez ezaguna den lekura  iristean pista utzi eta makalen artean marrazten den zidorra jarraitu dugu. Bi lerrotan kokaturik dauden makalditik barrena abiatu gara. Bidea oso nabarmena da eta pareta bertikaletara gerturatu ahala aldatsa gogortzen hasi da. Lehen izerdi tantak irristatzen hasten direneko, oharkabean horma handiaren azpira iritsi gara. Atzera begira jarri eta Ganuza, Ollobarren eta Ollogoien herriak ikusi ditugu. Metro gutxiren buruan altuera nabarmena hartzen baita.


Berria harratea

Ezpel eta ipuruen artean igoz, gaindiezin dirudien hormaren oinera heldu gara, baina bide-seinaleak jarraituz, harkaitzen artean zabaltzen den leize txiki batean murgildu gara. Aurrera egin dugu eta dozena bat metro ilunpean bete ostean, argia ikusi dugu beste aldean. Zelako sorpresa!  Harri eta zur geratu gara. Sinesgaitza!. Aurrera jarraitu eta berehala iritsi gara horma bertikalen gain aldera, ezpelez eta artez betetako sapaldara. Lizarrako arroa eta Jurramendi aurrez-aurre eta zertxobait harantzago Deioko gazteluaren aurriak Monjardin herriaren gainean. Bidea oso nabarmena da eta bidegurutzearekin bat egitean eskuinera jo dugu gorantz. Bat batean, parez-pare Lokizko Santiago baselizarekin egin dugu topo. Badira baseliza honen inguruan zenbait kondaira.


Lokizko hormatzarrak
  

Lokizko Santiago da Ameskoa, Allin eta Lanaibar bitartean dagoen baselizarik ospetsuena. Tomas Lopez Selle, nafar etnologo ezagunak, tenplu honek gerratetik ihesi etorritako jendeei babesa eskaini ziela esaten digu. Perez Ollok idatzi zuenez, baseliza hau hasieran San Kukufateren izenean sortu omen zen, eta dagoeneko 1357an aipatzen da bere izena. San Kukufat martirizatutako santu kataluniar bat zen. Itxura denez, XVII. mendean aldatu omen zen Santiagorena bihurtuz. Eta apostolu honen egunean biltzen baitira mendizerraren magaletan kokaturik dauden herri guztietako ordezkariak (25 herri guztira). Dena dela, 700 urteko historia duen baselizaren inguruan bada kontakizun zahar bat esaten duena Santiago Apostoluak mendi bakarti hauek zeharkatu zituela Galiziako bidean.


Santiago baseliza

Baselizaren inguruan dauden mahai eta aulkietan leku aproposa aurkitu dugu hamaiketakoa egiteko. Ez baitugu presarik, beraz belarretan etzan eta atsedena hartzeko  aukera izan dugu. Atsedena hartu ostean, baselizari bizkarra eman eta Puerto Nuevo edo Berria harraterantz jaisten hasi gara pistaren eskuin aldetik ateratzen den zidorrari helduz. Lokizko pareta bertikaletan dauden pasabide gutxienetako bat aurkitu dugu hemen eta Ganuza herrira jaisteko bertatik egin dugu beherantz. Harkaitzek pixkanaka igarobidea estutzen dute eta ordu erdi eskas behar izan dugu ezpel eta harizti artean abiapuntura iristeko.  

  

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://askemikel.blogspot.com/2015/03/lokizko-harresia.html







lunes, 5 de mayo de 2025

🏡OLIVAN,🏚️BERBUSA,🏚️AINIELLE. (Ibilbide horia💛/Senda Amarilla)

Aspaldi irakurri genuen Julio Llamazares-en "La Lluvia Amarilla" liburu ederra. Eta noski, Ainielle eta inguruak ezagutu genituen. Hogei urte baino gehiago pasa dira ordutik. Garai hartan, ibilbideak ez zeukan izen berezirik.

Orain dela urte batzuk ordea, "Senda Amarilla" izenez ezagutzen da eta Oliván-eko O CUMO Kultur Elkarteak bultzatuta, bideak garbitu egin dituzte eta urtero Senda Amarilla mendi-martxa antolatzen dute.

 2025-04-24 OLIVÁN. Aste Santua pasa da eta lasaitasuna itzuli da Piriniora. Gaur gainera osteguna da. Herriaren sarreran utzi dugu kotxea eta bertan lirio ugari daude, zein baino zein dotoreagoak.
 BERBUSA. Zuhaitzak ere hasi dira barruan.
 Rimalo sakana. Ur asko dakar honek ere.
AINIELLE. San Miguel eliza.
 Gereziondoak eraikuntzak irensten. 
 Erdi erorita dagoen etxebizitza baten teilatua. Buztina, harriak, egurrezko makilak,...
 Kotxearen ondoan dagoen lorategia. Udako giroa. Ibilbide interesgarria. Bakar bakarrik denbora guztian. Geldialdi guztiekin, sei bat orduko ibilaldia.
Ibilbide osoa hemen..

viernes, 2 de mayo de 2025

Menditxiki: Aitzulo eta Orkatzategi

Powered by Wikiloc

 


Araotzetik abiatu eta gero, Aitzuloko begitik pasa eta Orkatzategiko tontorrera igoko gara. Ibilbidea zirkularra da eta bi noranzkoan egin daiteke, baina lehendabizi Aitzuloko Begira eta gero Orkatzategiko tontorrera joanda, hasierako aldapa luze eta aspergarria saihestuko dugu. Aitzuloko Begia leku zoragarria da, Orkatzategiko mendia zeharkatzen duen kobazulo bat, sabaian zulo bat duena, munduari begira dagoen leiho handi bat bezalakoa.

 

Aitzuloko begia

Ibilbidea Araotz herrian hasten da, Oñatin. Arabarekin muga egiten duen herri txiki bat da, eta bertan aparkaleku txiki bat aurkituko dugu sarbideko errepidearen ondoan. Aparkalekuaren atzeko aldapa jaisten hasiko gara, hesiaren eta zuhaixka batzuen artean. Aldapa jaitsi ondoren, errepidetik jarraituko dugu, kilometro erdi baino gutxiago, Errotabarriraino. Han, Saratxo erreka zeharkatu ondoren, Zubia aldera doan bide zaharra hartuko dugu. Laster, auzo-errepidera irtengo gara, eta handik auzoko etxeen artean ibiliko gara.

 

Araotz aldera

Bideak etxe ezberdinen artean jarraitzen du. Ibilbidea marra horien eta zurien bidez seinaleztatuta dago (PR-Gi 3003 Uraren bidea). Hortik aurrera, ez du galerarik. Jarraitu beharreko bidea Aitzuloko Begiraino iristen da. Porlanazko bidea utzi eta lurrezkotik gorantz egingo dugu. Pinudi bat zeharkatu ostean, berehala helduko gara San Elias ermita izan zen ondora. Bide erosoak haitzuloaren sarrerara eramango gaitu.

 

Ubidearen gainetik

Aizkorri-Arazko Parke Naturalaren bihotzean, mirari geologiko ikusgarrienetako bat da Aitzuloko Begia. Formazio natural hau, harkaitzean zizelkatutako katedral baten antzekoa da, Orkatzategiko mendia zeharkatzen duen tunel bat da, begi-ninia gogorarazten duen irekidura erraldoi batean zabaltzen dena. Leiho natural, ikaragarri eta misteriotsu honek, Oñatiko haranaren panoramika ikusgarria eskaintzen du.

 

Urkulu Orkatzategitik

Orkatzategirantz jarraitzerakoan, haitzuloaren eskuinaldean dagoen arrasto hori eta zuriekin markatutako bidetik jarraitu behar dugu. Zuhaixka batzuen artean pasa eta zabalgune batera iritsiko gara. Ibilbidea jendearen joan-etorriak markatzen du, eta arrasto horiak eta zuriak agertzen dira lurrean. Aitzgaineko presa txikiaren ingurura heltzean, bide balizatua utzi eta ondo markatutako xendan barrena igotzen jarraituko dugu.

 

Orkatzategiko tontorrean

Ondo zapaldutako bidetik jarraituko dugu, eta Orkatzategira igotzeko azken tarteari ekingo diogu berriro, lur harritsuetatik. Lehenengo, lepo txiki batera eramango gaitu, eta, gero, haitz harritsu, haizetsu eta bista bikainak dituen tontorrera. Urkuluko urtegiaren eta Anboto eta Udalaitz gailurren ikuspegi ederrez gozatu ahal izango dugu.

 

Aitzulo

Abiapuntura itzultzeko, kontrako isurialdetik (HM) jaitsiko gara bidezidor lauso batetik. Aldapak biziak Urtapotolueta I trikuharriaren ondora eramango gaitu eta aurrerago Linatzako tumulua ikusiko dugu. Uraren Bidea bide balizatuarekin berriro bat egingo dugu, eta bertatik Santa Krutzeko lepora helduko gara, izen bera duen ermitatik gertu. Pista zabal eta bizitik jaisten hasi eta kilometro bat pasatxo bertatik ibili ondoren, Agerre baserrien ondora heldu, eta, eskuinetik ateratzen den lurrezko pista hartuko dugu. Bide erosoak Aizkorbe auzoko baserri ederren ondora eramango gaitu, eta bertan, pare bat garbitoki ikusiko ditugu. Errepidera atera eta berehala helduko gara abiapuntura.

 

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://menditxiki1.blogspot.com/2024/04/aitzuloko-begia-eta-orkatzategi.html