Araotzetik abiatu eta gero, Aitzuloko
begitik pasa eta Orkatzategiko tontorrera igoko gara. Ibilbidea zirkularra da
eta bi noranzkoan egin daiteke, baina lehendabizi Aitzuloko Begira eta gero
Orkatzategiko tontorrera joanda, hasierako aldapa luze eta aspergarria
saihestuko dugu. Aitzuloko Begia leku zoragarria da, Orkatzategiko mendia
zeharkatzen duen kobazulo bat, sabaian zulo bat duena, munduari begira dagoen
leiho handi bat bezalakoa.
Aitzuloko begia |
Ibilbidea
Araotz herrian hasten da, Oñatin. Arabarekin muga egiten duen herri txiki bat
da, eta bertan aparkaleku txiki bat aurkituko dugu sarbideko errepidearen
ondoan. Aparkalekuaren atzeko aldapa jaisten hasiko gara, hesiaren eta zuhaixka
batzuen artean. Aldapa jaitsi ondoren, errepidetik jarraituko dugu, kilometro
erdi baino gutxiago, Errotabarriraino. Han, Saratxo erreka zeharkatu ondoren, Zubia
aldera doan bide zaharra hartuko dugu. Laster, auzo-errepidera irtengo gara,
eta handik auzoko etxeen artean ibiliko gara.
Araotz aldera |
Bideak
etxe ezberdinen artean jarraitzen du. Ibilbidea marra horien eta zurien bidez
seinaleztatuta dago (PR-Gi 3003 Uraren bidea). Hortik aurrera, ez du galerarik.
Jarraitu beharreko bidea Aitzuloko Begiraino iristen da. Porlanazko bidea utzi
eta lurrezkotik gorantz egingo dugu. Pinudi bat zeharkatu ostean, berehala
helduko gara San Elias ermita izan zen ondora. Bide erosoak haitzuloaren
sarrerara eramango gaitu.
Ubidearen gainetik |
Aizkorri-Arazko
Parke Naturalaren bihotzean, mirari geologiko ikusgarrienetako bat da Aitzuloko
Begia. Formazio natural hau, harkaitzean zizelkatutako katedral baten antzekoa
da, Orkatzategiko mendia zeharkatzen duen tunel bat da, begi-ninia gogorarazten
duen irekidura erraldoi batean zabaltzen dena. Leiho natural, ikaragarri eta
misteriotsu honek, Oñatiko haranaren panoramika ikusgarria eskaintzen du.
Urkulu Orkatzategitik |
Orkatzategirantz
jarraitzerakoan, haitzuloaren eskuinaldean dagoen arrasto hori eta zuriekin
markatutako bidetik jarraitu behar dugu. Zuhaixka batzuen artean pasa eta zabalgune
batera iritsiko gara. Ibilbidea jendearen joan-etorriak markatzen du, eta
arrasto horiak eta zuriak agertzen dira lurrean. Aitzgaineko presa txikiaren
ingurura heltzean, bide balizatua utzi eta ondo markatutako xendan barrena
igotzen jarraituko dugu.
Orkatzategiko tontorrean |
Ondo
zapaldutako bidetik jarraituko dugu, eta Orkatzategira igotzeko azken tarteari
ekingo diogu berriro, lur harritsuetatik. Lehenengo, lepo txiki batera eramango
gaitu, eta, gero, haitz harritsu, haizetsu eta bista bikainak dituen
tontorrera. Urkuluko urtegiaren eta Anboto eta Udalaitz gailurren ikuspegi ederrez
gozatu ahal izango dugu.
Aitzulo |
Abiapuntura itzultzeko, kontrako isurialdetik (HM) jaitsiko gara bidezidor lauso batetik. Aldapak biziak Urtapotolueta I trikuharriaren ondora eramango gaitu eta aurrerago Linatzako tumulua ikusiko dugu. Uraren Bidea bide balizatuarekin berriro bat egingo dugu, eta bertatik Santa Krutzeko lepora helduko gara, izen bera duen ermitatik gertu. Pista zabal eta bizitik jaisten hasi eta kilometro bat pasatxo bertatik ibili ondoren, Agerre baserrien ondora heldu, eta, eskuinetik ateratzen den lurrezko pista hartuko dugu. Bide erosoak Aizkorbe auzoko baserri ederren ondora eramango gaitu, eta bertan, pare bat garbitoki ikusiko ditugu. Errepidera atera eta berehala helduko gara abiapuntura.
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
https://menditxiki1.blogspot.com/2024/04/aitzuloko-begia-eta-orkatzategi.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario