Etxauriko tontorra eta Santa Kruz baseliza |
Balizatutako
ibilbide honek, Gesaltzako Muniain herritik abiatu eta Sarbil mendizerraren
magalean dauden hiru baseliza bisitatzeko aukera eskainiko digu, horietako bat
Etxauriko haitzetan (Etxauriko buruhandia) kokatuta dagoelarik. Ibilbide osoa margo
berdez eta zutikako egurrezko hesolen bidez balizatu berria dago eta goi
partean GR 220aren (Iruñerriako itzulia) marra zurigorriekin bat egiten du.
Gesalatzeko Muniain ibarreko azken herria da, iparraldean kokatua, Iruñerria
eta Gesalatzeko haranen artean dagoena. Antzina, errepidea eraiki baino lehen,
garraiobide garrantzitsua izan zen. Izan ere, udalerri inguruan, hainbat
leku-izen aurki daitezke, Mandazaibidea (mandazainek erabiltzen zuten bidea)
eta Herrikobidea adibidez, bertako menditik igarotzen diren antzinako bide eta
bidexken izenak direnak.
Ur-putzua |
Itxesordeko lepoa |
Sarbilen
mendebaldeko hegalean kokaturik dauden hiru baseliza hauek bisitatzeko,
ibilgailua Muniango Santa Katalina eliza politaren aurrean utziko dugu eta
etorri garen errepidean zehar oinez jaitsiko gara ur-baltsa bat dagoen
lekuraino. Errepidea utzi eta ezkerretik ateratzen den lurrezko pistari helduko
diogu herriko hilerri txikiaren ondora iritsi arte. Egurrezko hesolek norabide
desberdinak erakutsiko dizkigu eta guk ezkerretik ateratzen dena aukeratuko
dugu. Pista zabalean zehar altuera irabazten jarraituko dugu ezpel artean. Itxesordeko
lepotik igaro ostean, pagadiaren erdian dagoen bidegurutze batera ailegatuko
gara.
Bidegurutzea |
Etxauriko
haitzen pareta erraldoiak aurrez aurre, ezkerretik igotzen den bidezidorra
hartzera gonbidatuko gaitu. Ataka txiki bat igaro eta gero, ezpel-hesi artean
igoera samurra gertatuko zaigu eta konturatu orduko Santa Kruz baselizaren eta
Etxdauriko tontorreren ondoan izango gara. Tontorra zabala da eta bertan,
ermitaz gain, gutunontzia, erpin geodesikoa eta gurutze handia ikusiko ditugu.
Hamaiketako egiten dugun bitartean, talaia bikain honetatik inguruaz gozatzeko
parada hartuko dugu.bertatik, ezkerreko bidea aukeratuko dugu, San Luzia
baselizara doana.
Santa Kruz basliza |
Bideak
beherantz egiten du eta tarte batzuetan nahiko pikoa eta bizia gertatzen da.
Bide tarte hau gainditu ondoren, bigarren baselizaren ondora iritsiko gara,
Santa Luziara. Puntu honetan bidea bitan banatzen da; eskuinetik marrazten den
xenda hartuko dugu O-ko Ama birjinaren baselizara joateko. Ezpel eta haritzen
artean zabaltzen den xenda erosoa segituz erraz iritsiko gara baselizara eta
bertatik Iruñerriako ikuspegi zabalaz gozatzeko aukera izango dugu.
O-ko Ama birjinaren baseliza |
Etorritako
bidetik atzera egingo dugu eta Santa Luzia baselizara ailegatzean, ezkerretik
zabaltzen den bidetik abiapuntura itzuliko gara.
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
https://menditxiki1.blogspot.com/2025/05/hiru-baselizen-ibilbidea.html
Powered by Wikiloc
No hay comentarios:
Publicar un comentario