2025-03-15 Larunbata da, eguraldi ona dago iragarrita, eta garai honetako astebukaera guztiak bezala, Tena bailara eskiadorez "petatuta" eta errepideak kola luzeekin. Horrela ba, Sabiñanigo-tik Monrepós igaro eta Arguis urtegira heldu gara. Presaren ondoan dagoen aparkalekuan utzi dugu kotxea. Hego aldetik, Nueno-tik ere igo daiteke, baina guk alde hau aukeratu dugu.
 | Bart hotz handia egin du, eta orain ere hotza da nagusi. Izotz-kandelak pista ertzean.
 | Zatiren batean sakanetik jeisten den errekatxotik igo behar da, baina ez dauka ur askorik eta ez da arazoa.
|
 | Eta heldu gara CALMA ALTA tontorrera (1584m). Hau da mendigune honetako garaiena. Ikuspegiak bikainak. Hemen, Cilindro de Marboré-Perdido-Añisclo-Punta de las Olas, Añisclo mendatea, Pico Inferior de Añisclo eta Zuca-k.
 | PICO GRATAL (1542m). Hemen dago erpin geodesikoa, baina tontor interesgarriena eta Huesca aldetik "pose" dotorea daukana, atzekoa da.
|
|
|
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario