Mostrando entradas con la etiqueta Prepirinioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Prepirinioa. Mostrar todas las entradas

jueves, 3 de abril de 2025

⛰️CALMA ALTA, ⛰️PICO GRATALeta ⛰️PEÑA GRATAL, Arguis Urtegitik

Huesca-tik Piriniora joaterakoan Monrepós mendatetik, mendatearen ezkerrean itxura dotoreko tontor bat ikusten da. Askotan pentsatu izan dugu bertara igotzea, baina atzeratzen joan da proiektoa. Badakigu Gratal izena duela, eta behin bere sakonean dauden Gorgas de San Julián ezagutzen izan ginen. Ibilbidea Toki interesgarria hau ere. Baina, bada garaia tontorrak ezagutzeko!


 2025-03-15 Larunbata da, eguraldi ona dago iragarrita, eta garai honetako astebukaera guztiak bezala, Tena bailara eskiadorez "petatuta" eta errepideak kola luzeekin. Horrela ba, Sabiñanigo-tik Monrepós igaro eta Arguis urtegira heldu gara. Presaren ondoan dagoen aparkalekuan utzi dugu kotxea. Hego aldetik, Nueno-tik ere igo daiteke, baina guk alde hau aukeratu dugu.
 Bart hotz handia egin du, eta orain ere hotza da nagusi. Izotz-kandelak pista ertzean.
 Zatiren batean sakanetik jeisten den errekatxotik igo behar da, baina ez dauka ur askorik eta ez da arazoa.
 Eta heldu gara CALMA ALTA tontorrera (1584m). Hau da mendigune honetako garaiena. Ikuspegiak bikainak. Hemen, Cilindro de Marboré-Perdido-Añisclo-Punta de las Olas, Añisclo mendatea, Pico Inferior de Añisclo eta Zuca-k.
 PICO GRATAL (1542m). Hemen dago erpin geodesikoa, baina tontor interesgarriena eta Huesca aldetik "pose" dotorea daukana, atzekoa da.
ERREPORTAJE OSOA HEMEN 

martes, 18 de marzo de 2025

HIRU EGUN GUARAN. NASARRE herri hustua 🏚️🏚️ MASCUNetik 🏞️(Rodellar). Alquezar, Bierge, Alcanadre...

🏰 ALQUEZAR, Pasarelak, 🏘️ BIERGE

 2025-03-01. Larunbata da eta Guara-ra goaz astelehenerarte. Eguraldiaren iragarpena ez da batere ona Pirinioan, baina hemen ere ez da askoz hobea. Dena dela, Abiego inguruan, errepidean goazela, koloretasun ederra eskeintzen dute arbendol loredunek.

...............................

NASARRE herri hustua.🏚️🏚️ MASCUNetik 🏞️. Rodellar.

2025-03-02 RODELLAR. Lasai gabiltza. Goizeko hamarrak eta laurden dira. Aparkalekuan bakar bakarrik gaude. Gauean euria barra barra, eta apur bat gorago elurra. Orain zirimiria. Dena dela, aterako gara, ea zerbait egin ahal dezakegun.  Printzipioz, Losa Mora-runtz abiatuko gara.

 Monolito eta horma dotoreak gure gainean. Ez dabil inor inguru guztian.
 Leku enblematikoa da hau.

...........

Fuente de Tamara, Peña Falconera 🦅🦅 (Morrano)


 2025-03-03 Gaur astelehena da eta lasai gosaldu ondoren, Morrano herrira hurbiltzea erabaki dugu, ostatuan komentatu diguten ibilaldi labur bat egitera. Lehenbizi, BIERGE-ko urjauzi ondotik dihoanez errepidea, argazkiren bat ateratzeko baliatu dugu.


 Ondoren MORRANO-ra heldu eta herrixkara sartu gabe, eskuinera doan pista hartu eta berehala, aparkaleku eta behatokira heltzen da. Kotxea utzi, eta beheruntz doan bidea hartu dugu. Aurrean daukagu Peña Falconera. Bideak ondo markatuta daude.

 Arroil oso dotorea.
 Bidegurutzetik gertu dagoen informazio-panela.


Informazio gehiago Hemen 

Mendikolore
Maitemintzeko tokiak...