domingo, 3 de noviembre de 2024

Holtzarteko zaldaina

 

Holtzarteko zaldaina

Pastoralak pasioz beterik bizi dituen Zuberoako lurretan, Euskal Herriko txokorik basati eta ederrenetarikoak diren Basabürüko zintzur edo arroilak aurkituko ditugu. Santa Graziko eliza erromaniko ezagunetik gertu, Kakueta eta Ehüjarreko zintzurrak marrazten dira, aurrerago Olhadübi eta Olhadokoak. Naturaren indarrek lurrari egindako zauriak. Guk, ibilaldi honetan, horietako bat inguratu eta ezagutuko dugu, Olhadübiko zintzurra hain zuzen ere. Uda partean jende andana ibiltzen bada ere, udaberria eta udazkena ere, oso garai egokiak dira bazter hauek bisitatzeko, lasaiagoa ibiliko baikara.


Ur-jauziak

Logibar izeneko aterpetxearen ondotik abiatuko gara. Ibilbidearen  zatirik handienak, GR-10aren bidea jarraitzen du. Olhadoko errekaren paraleloan hedatzen den bideak, egurrezko zubitxo bat igaro eta berehala malda pikoa igotzeari ekingo diogu. Bustita edo hezea dagoen egunetan kontuz ibili behar da, labainkorra egoten baita eta horregatik, lagungarri gerta daitezkeen heldulekuak daude. Maldaren amaieran, pagaditik atera, bide nabarmenetik aurrera segi eta parez pare, Olhadübiko arroila zeharkatzen duen Holtzarteko zaldaina edo pasabidea ikusiko dugu. Euskal Herrian dugun altxor preziatu hau, paraje ezin ederragoan eskegitzen da.


Holtzarteko zaldaina

Jatorrian, Holtzarteko zaldaina edo pasabidea, zuhaitzak moztu eta egurraren aprobetxamendurako  eraiki zen. Gaur egun, zubi eseki hau jendetza erakartzen duen lekua bihurtu da.  Pasabidea urrutitik ikusten denean, Olhadübiko zintzurraren gainean hutsean luzatuta, ikusgarria da. Bere aurrean aurkitzea are gehiago da, eta gurutzatzeko perspektibaren aurrean, nahi eta beldurraren artean borroka sortzen da. 1920an, Lombardi Morello Atharratzeko altzairu-lantegiko langile italiarrek eraiki zuten, bertako basotik egurra atera ahal izateko. Hasiera batean, egurra garraiatzeko zubi txiki bat eraiki zuten ohol eta kablez lagundurik. Zuberotarrek Holtzarteko zaldaina deitzen diote, baina egiari zor, zubia Olhadübiko arroilaren gainean kokatzen da. Zubi hau, Olhadoko errekatik 180 metrora altxatzen da. Olhado eta Olhadübiko arroilak, orain dela 80 miloi urte


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

http://askemikel.blogspot.com/2022/03/holtzarteko-zaldaina.html


Powered by Wikiloc

No hay comentarios:

Publicar un comentario