Ibilbide
zirkular hau Dolomitetako mendi-ibilaldi ezagunenetako bat da, eta nahitaezko
geldialdia paraje hauetara hurbilduz gero. Bat-batean lurretik sortzen diren
hiru haitzekin topo egitearen sentsazioa ikusgarria da. Locatelli aterpera
iristean nekea baino poza gailentzen da eta txoratuta geratzen zara haiei so
egitean.
Lavaredoko
Hiru Tontorrak Parke Naturalak maila eta eskakizun guztietarako bidezidor eta
ibilbide sare zabala du. Gainera, oso ezaguna da bere burdinbide eta
eskalada-bideengatik. Locatelli aterpea da hiru mendi eder hauen inguruan
dauden ibilbide gehienen azken helburua, begiratoki nagusia baita.
Lavaredoko
Hiru Gailurretako (Piccola, Grande eta Ovest) itzulia egitea gure helburu
nagusietako bat zen Dolomitetara heldu ginenean. 700 metroko altuerako hiru
pareta bertikal handi horiek hurbiletik ikusteko gogo berezia genuen, baina ez genuen aski haiek
Locatelli aterpeko terrazatik ikustea, inguratu eta bertaraino iristea zen gure
helburu nagusia.
Aukerarik
ezagunena eta errazena 101 bidezidorretik Auronzoko aterpetik Locatelliko
aterperaino ibilbide lineal bat egitea da. Hiru orduko ibilaldia da
(joan-etorria), oso desnibel gutxikoa eta paisaia ederrak dituena. Zalantzarik
gabe, aukera ezin hobea da denbora askorik ez baduzu, ilunabarra bakarrik ikusi
nahi baduzu, haurrekin bidaiatzen baduzu edo ondo prestatuta ez bazaude.
Ibilbide
sinple hau oso ondo seinaleztatuta dago eta ez du galerarik. Auronzoko
aterpetxetik 101 bidezidorra hartu, Alpini kapera txikitik igaro eta Lavaredoko
aterperaino iritsi behar duzu. Puntu honetan, ezkerreko bidea hartu eta
Forcella Lavaredoko begiratokiraino igo behar duzu. Hemendik Hiru Gailurretako
lehen ikuspegiez gozatuko duzu Locatelliko aterperaino jarraitu aurretik, eta han
handikiro gozatu ahal izango duzu. Auronzoko aterpera itzultzea bide beretik
doa.
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
https://menditxiki1.blogspot.com/2023/07/tre-cime-di-lavadero.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario