Eta horrela, konturatu ordurako Arechesen geunden Javi eta biok lasterketa hasteko zain.
Le Chornaisen 12 lagun juntatu ginan parte hartzeko prest, baina intendenzia ere bertan zauan, Oñati-Ondarru eta abarreko 16 lagun egunero animuak ematen eztarrixak urratzen!!!
Azken astian egualdixa begiratzen, 4 etapatatik 2 egun elurra, 1 eurixa eta zapatua eguraldi ona espero zala ematen zuan. Guretzat lehenengo hiru egunak panorama horrekin ez dia onak, segurtasunagatik behe partian piñarixetan trazatzen dabelako lasterketa, eta kriston bañerak itxen dia eta eskiatzen ez dakigunontzat gogorra izaten da hori. Materialak ere asko sufritzen dau, horregatik deitzen diote elurretako Paris-Dakarra adibidez
Nik nahixo izaten dot tontorretan ibiltzia, ertzak, malda zabalak eta abar, nahiz eta azken jeitsieran beti pasau bihar piñariren bat.
Baina hori ez da gure esku egoten, eta guk emandakua hartu bihar
1 etapa
Gabez elur pixkat bota zuan eta egunez eguraldixak errespetau. Oso alpinua ez izan arren, etapan zati bat goi aldian izan zan, eta azkenian oso etapa politxa urten zala esan leike, ze gainera, jeitsierak elur hautsetan izan zian.
Hemen egun honetako oroitzapen bideoa:
Eta hemen ikusi leike etapa Reliven:
Relive 'Morning Mar 13th'
2 etapa
Hau Areches herritik antxitxika igaroten dan eguna izaten da. Normalian Pierra Menta mendixan ingurura itxen da. Aurten elur dexente, eta Passage de la Charmettera bakarrik iritsi ginana, baina bezperan bezela, gabian elurra bota, eta egunez errespetau zaban, eta ibilbide politxak eta elur hautsa euki genduan bigarren egunez. Ezin kejau. Egun honetan, Pierrako historiako etapa luziena izan zala esan zaben.
Jarraixan bideua
Hemen ikusi leike indako etapia Reliven:
Relive 'Morning Mar 14th'
3 etapa
Barixakuan, goizaldera arte elur dexente eta eguna argitxu aurretik eurixa hasi eta egunian zihar eurixa ingo zabala esaten zaben. Eskerrak ez zaben guztiz asmatu, gabez elurra bai, baina egunez pixkat txispeau zaban arren, ez zuan euri askorik in. Hori bai, elur sakon eta astun astuna geratu zan (gu gehixo gera Candanekuak...). Lehenenguak jeisten ikustian ezagun zaban ze zaila zauan, asko txiribueltak itxen ikusten genitxuan elurretara erortzen, eta aurrikusten genduan zer etorriko jakun jeisterakuan...
Sekulako elur jausi arriskua zaonez, ez ginan oso gora igo, baina halere 21km eta 2000mtatik gorako etapa atara zaben. Guretzat nahiko deskantsu eguna, piriniotan kriston lasterketa luzia izango zana, bezperakuan ondoren motxa guretzat. Nola aldatzen dan perspektiba!
Hemen ikusi leike etapia Reliven:
Relive 'Morning Mar 15th'
4 etapa
Ikuslien etapa. Eguraldi ona urten arren, ezin gora ixo zauan elurjausi arriskuagatik. Halere, Forclaz eta ingurutik birritan pasatu ginan. Euskaldunak ere, egunero bezela, batian eta bestian lasterketa ikusten. Mila esker daneri animuengatik, baina batez ere euskal afizionaueri. Onenak zerate dudabaik
Aurrera bideoklipla
Eta hemen ikusi leike azken etapa Reliven:
Relive 'Morning Mar 16th'
No hay comentarios:
Publicar un comentario