Malkorraunditik Gorriti aldera |
Gaur, Gorriti herritik abiatu Malkorraunditik bereizten duen
lepora igo gara. Mendiaren ertzetik marrazten den xenda segituz tontorrera
iritsi gara lehenik eta honen ondoan dagoen ermitara segidan.
Gorritiko ikuztegia |
Baselizaren inguruan Gorritiko gazteluaren hondar xume batzuk
ikusi ahal izango ditugu. Nafarroako Erresumaren gaztelu hau Santa Barbara
mendiaren gailurrean egon zen kokaturik. Izena gotorlekuaren gainean eraikitako
baseliza xumeak eman dio. Ekialdetik Gorriti herria bera eta Larraun haran
alderako igarobidea menderatzen zen eta mendebaldetik malkar izugarri batean
Araxes harana.
Santa Barbara ermita |
Gaztelua Beotibarko guduaren lekuko izan zen 1321ean eta
gipuzkoarrek epe labur batez hartu zuten. Diotenez 1450ean hamar gizonek
zaintzen zuten gotorlekua eta uste da hiru dorre zeuzkala, handia, Sugar Torre
izeneko txikiagoa, beharbada Balerdi mendiari begira zegoelako eta bertan,
tradizioari jarraiki, Sugar (tximistaren jainkoa) herensuge mitologikoa bizi
baitzen, eta hirugarren dorrea segur aski sarrerako ataria izanen zen.
Ezurmendiko hilarria |
Aldapan behera bide erosotik jaisten hasi eta berehala
Ezurmendiko hilarriaren ondora heldu gara. Tradizioak dionez, leku honetan
Beotibarko guduan hildako bi merio lurperatu omen zituzten. Leku polita eta bitxia.
Bide zabaletik porlanezko bidera jaitsi eta autopistaren azpiko aldetik igaroz
Gorriti herrira itzuli gara.
Mendizale txikiak tontorrean |
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
https://menditxiki1.blogspot.com/2024/12/gorritiko-gaztelua.html