lunes, 10 de julio de 2023

Tontortxikiko tumuluak

Powered by Wikiloc

 

Mendizorrotz mendilerroko megalitoak kostaldetik hurbilen daudenak dira, Jaizkibelkoekin batera. Igeldoko estazioan trikuharriak, tumuluak eta harrespilak daude. Arkitektura aldetik megalito apalak dira guztiak. Onddi-Adarra-Mandoegi kateko harrespilekin batera Euskal Herrian mendebaldeen daudenak ere badira Igeldokoak. Ibilaldi honetan, Tontortxikiko tumuluak bisitatu ditugu.


Tontortxiki I tumulua

Tumuluak 11.6 metroko diametroa eta 0.6 eta 0.4 metro arteko altuera du.Erdian krater bat dauka; haren diametroak 5.4 metro neurtzen du eta 0.6 eta0.4 metro arteko sakonera dauka.

Tontortxiki II tumulua

Tumulu zirkularra da, 8.5 metroko diametrokoa eta metro bete eta 0.6 bitarteko altuerakoa. Erdian krater bat dauka; haren diametroak 4.6 x 3 metro neurtzen du eta sakonerak 0.2 metro.

Tontortxiki III tumulua

Tumulu zirkular bat da 8 metroko diametrokoa. Gaur egun desitxuratuta eta ia suntsituta dago. Ekialdeko arkuaren zati batzuk baino ez dira geratzen.

Tontortxiki IV tumulua

Tontortxiki III tumulua bezala, hau ere desitxuratuta eta ia suntsituta dago. Berez, 9 metroko diametroa dauka. Ekialdeko arkuan baino ez dira aztarna batzuk geratzen. Alde horretan 0.6 metroko altuerara iristen da.

 

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

http://askemikel.blogspot.com/2021/05/tontortxikiko-tumuluak.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario