Ohikoena autoa Vigo di Fassa herrian uztea da, Catinaccio funikularraren erabiltzaileentzat egokitutako aparkalekuetako batean, eta gero, Ciampedie geltokirako hartu, 2000 metroko altuerara.
Behin Catinaccio funikularretik jaitsita berehala aurkitu ditugu
jarraitu beharreko ibilbidearen argibideak (540 bidezidorra, Rifugio Gardeccia,
Rifugio Vajolet eta Rifugio Preuss norabidean).
Bidea zabala eta erosoa da, jende
guztiarentzat egokia. Handik Preuss eta Vajolet babeslekuetaraino ere erraza
da, baina Preuss eta Vajolet babeslekuetatik hasi eta Rifugio Re Alberto
I-eraino, malda dezente eta harkaitzetatik tarte bertikalagoak dituen kanal
batetik igotzen da, eusteko altzairuzko kableak dituena. Mendian ibiltzera ohituago
daudenentzat zailtasunik ez badago ere, kontu handiz ibili behar da.
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
https://menditxiki1.blogspot.com/2023/07/torri-di-vajolet.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario