Markiz,
Arabako Mendialdeko herri txiki bat da. Fatxadetan harrizko etxe tzar
armarridunak daude oraindik. Joan den mendeetan hiribildu garrantzitsua izan
zen.
Markizetik
irten gara, errekarekiko paraleloan. Bideak San Joan ermitaren ondora eraman
gaitu. Erromaniko estilokoa, 1984an Monumentu Historiko-Artistiko izendatua
izan zen. Bere horman, XIII. mendeko inskripzio bat kontserbatzen da. Gaztelako
Fernando erregearen lurrak ziren. Hemendik, harrizko monolitoetatik igarotzen
den bidezidor bat irteten da. Hareharrizko labar-multzo honetan lehen bi koba
edo barrunbeak aurkitu ditugu. Gari-soroa zeharkatu eta Peña del Castillorantz
zuzen joan gara. Haitza gotorleku gisa erabili zen eta haren sarreran
"Erreginaren igerilekua" izeneko uharka, eta goiko
solairura igotzen ziren mailak ikusi ditugu. Haitza gotorleku gisa erabili zen.
Aurrera
jarraitu dugu Beolarrako ermitaren bila. Bidaburdako haitzen artetik igaro eta
ikusgaitz den xendak Espinal gain aldera igo gara, ermitatik gertu. Beolarrako
ermita, XIII. mendekoa, erromanikotik gotikorako trantsiziokoa. Gain txiki
batean dago eta haran osoa menderatzen du.
Abiapuntura
itzultzeko, pista zabaletik jaisten hasi eta berehala pista saihestuko digun
bidezidor bat bilatu dugu, ermitara iristeko erabiltzen den bide zaharra da.
Bertatik, Markiz herriraino jarraitzea besterik ez da.
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com/2021/04/markizeko-kobak.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario