domingo, 6 de febrero de 2022

Alleko

Powered by Wikiloc



GR-20aren (Aralarreko itzulia) bide balizatutik, Akerretako tunelera heltzeko metro gutxi falta direnean seinale zurigorriek erakusten diguten norabidea utzi eta, eskuinetik ateratzen den xendan barrena igotzen hasi gara. SL-Gi 2004 bide balizatuaren lehen maldak gainditu, goi aldera heldu eta berriro bide balizatua utzi dugu, ezkerretik ikusgaitz den xenda hartuz (harri-piloak daude). Altuera irabazten goazen neurrian, Lareoko urtegiaren ikuspegia izan dugu. Mendiaren hegitik jarraitu dugu gailurrera iritsi arte. Ezker aldean pagadi trinkoak, eskuin aldetik, berriz, eremu karstiko garbia. Tontorrean, buzoia eta puskatutako erpin geodesikoa. 

Abiapuntura itzultzeko tenorean, mendiaren hegitik jaisten jarraitu dugu GR-12aren marka zurigorriekin bat egin arte. Alanbrezko hesiaren paraleloan aurrera egin eta berehala, maldan behera jarri gara ingurune karstikoa ederrean murgilduz. Aurrez utzitako SL-Gi 2004aren bidearekin bat egin eta Parketxera itzuli gara.

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko 

http://askemikel.blogspot.com/2019/12/alleko.html


 


 


No hay comentarios:

Publicar un comentario