viernes, 11 de febrero de 2022

Atxarre

Powered by Wikiloc

 



Atxarreko ibilbide biribilak Urdaibaiko baso erakargarri eta zeharkaezinenetako batean sartzera gonbidatzen gaitu, artadi kantauriarrean. Kanalatik abiatuta, San Martin baselizara hurbiltzen da ibilbidea, artadian korridore natural batetik sartzeko. Bertan, basoa eta karsta ageri dira. Dantzalekuko bidegurutzera iristen da bidea, sorginen biltokira, Atxarre tontor hurbilaren itzalean. Izan ere, tontor zoragarri honetako ikuspegia opari bat da begientzat. Dantzalekutik Akordarantz jarraitzen du bideak, eta basoak baserriko paisaiari eta bertako ekosistemari, landazabalari, lekua uzten dionean iritsiko gara bertara. Ibilbideak Akorda, Gametxo eta Antzora auzoak zeharkatzen ditu, estuariora hurbiltzen gaituen bitartean, non Laidako hondartza ederra dagoen, kostaldeko paisaia eder honetako altxorretako bat. Arketako kanpinaren ondotik igaro ondoren, errepidetik urrundu eta Kanalara itzuliko gara barrualdeko bide batetik


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko 



No hay comentarios:

Publicar un comentario