viernes, 8 de junio de 2018

Hiru Erregeen Mahaia Belaguatik





Belaguako aterpean hasiera eman diogu ibilbide luze honi. Zemetoko bidea hartu eta segidan Lazagorriaren magaletik Lapazarrako lepora iristean, magala zeharkatu eta balizatutako bidetik Larreriako lepora iritsiko gara. Aurrera egin dugu eta Larrako atakara iristean malda jaitsi eta Zurizatik Hiru Erregeen Mahaira zuzentzen bidearekin bat egin dugu. Hoya de la Solanari bizkarra eman eta ondo marraztutako bidetik gorantz jo dugu. Ingurune karstikoa zeharkatu eta Budogoiaren magalean barreiaturik dauden harrien artean kostata egin dugu aurrera azken Ecoueste leporaino. Azken zatia poliki eta kontu handiz bete dugu.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (doarama)  deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (mugibili)  deskargatzeko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc)  deskargatzeko

No hay comentarios:

Publicar un comentario