lunes, 2 de noviembre de 2015

Egino: "Asezinak" bidea, 205 metro, 5a.

Eginon aurtengo maiatzean irekitako bide berria da eta "Amona" bidearen eskuin ezproia jarraitzen du. Lehenengo bi luzeak ederrak ditu, batez ere lehenengoa, nahiz eta azken bietan zailtasuna nahi izan ezkero bila joan beharko dugun.

BIDEAREN DATU BATZUK

Luzera: 205 metro.
Luzeak: 4.
Nork irekia: Iurgi, Lauren eta Iker, 2015/05/09.
Zailtasuna: 5a. Luzez-luze: 1ºL: 5a (55 m), 2ºL: 4b (55 m), 3ºL: 4a (50 m), 4ªL: 4a (45 m).
Orientazioa: Hegoaldea, udan bero handia pasa daiteke. Honegatik ura eramatea gomendatzen dut.
Hurbilketa: Egino herritik, 25-30 minutu, tarte luzean Iturrimurri ezproira doan bide bera jarraituz.
Jaitsiera: Iturrimurri ezproitik jaisteko jarraitzen den bide bera.
Eramandako materiala: 60 metroetako bi soka, luzera ezberdinetako 15 express zinta (ez genituen 6-8 baino gehiago erabili), zintak bilguneetarako, hainbat zinta bidean dauden harkaitz zubietatik pasatzeko, alien semaforoa (baita grisa ere), Camalotak 0,5-2 artean eta Limcam gorri eta horia (egia esan ez genuen horrenbesteko friend-ik erabili, batez ere zintak erabili genituen harkaitz zubi nahiz blokeetatik pasatuz). Walkie-talkie pare bat ere eramatea gomendagarria izan daiteke bilguneetan oihuka ez aritzeko.
Bidea eskalatzeko pasatako denbora: ordu bat eta 35 minutu.

Bidean kolokan dauden harriak topatu daitezke batez ere bigarren luzetik aurrera. Guk ahal izan genuen neurrian bidea zertxobait garbitzen joan ginen. Dena den, plakak eskalatuz joaten bagara harkaitz oso ona eta konpaktua topatuko dugu.

Iturrimurri ezproia, Amona eta Asezinak bideak A-1 errepidetik ikusita, gorriz hormaren oinara iristeko bidea, orlegiz eskalada eta urdinez jaitsieran jarraituko duguna.


BIDEAREN KROKISA

Bidearen nondik norakoak.


Krokisa zehatzago.





Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2015/10/egino-asezinak-bidea-205-metro-5a.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario