Ekainean hasitako bideari jarraituz, Elgoibartik Amurriora hiru etapatan juteko planaren bigarren zatia tokatzen zen.
Bakoitzak gure bizimodua daramagu, eta askotan ez da erraxa izaten elkartzea. Azkenean aurkitu genuen gehienontzat egokia zen data.
Lehenengo etapan Elgoibartik Kanpazarrera iritsi ginan eta propina bezela Udalatx egin genuen. Oraingoan Kanpazarren hastea tokatzen zen.

Bi ibilbideren artean erabaki behar
izan genuen. Lehenengo zatia argi geneukan,
Kanpazar-Besaide-Zabalaundi-Anboto. Ondoren, Otxandio-Ubidea edo
Urkiola-Saldropo, bi aukera hauen artean zer egin erabakitzea kostatu
zitzaigun. Azkenean bigarren aukera, Urkiola-Saldropo aukeratu
genuen, tartean Saibitik eta Dimako portutik pasatzen.
Infraestruktura aurrekoan baino
konplikatuxeagoa izan arren, horri ere lotu genuen. Furgoneta bat Kanpazarren utzi eta bizikletaz bueltatu nintzen, beraz, infraestruktura ere lotuta.
Euskal herriak aukera asko ematen ditu
horrelako ibilaldeak antolatzeko. Inguru hau oso berezia da, Euskal Suitza deitzen diotenaren erdi erditik zeharkatu genuelako. Eta gainera lehengusuekin hitzordu
bat egiteko balio badu, ba askoz hobeto!
Saibiko tontorrean |
Hemen ikusi dezakezue egunaren nerebizipena
No hay comentarios:
Publicar un comentario