Erraldoiak |
Euskal Herriko
Mendien Katalogoko oharretan agertzen den moduan, mendi honen izenak lehen
Perdón oharra zeraman parentesi artean argigarri gisa. Izen hark, hala ere,
gailurretik hurbil dagoen Barkamenaren Andre Mariaren ermitako adbokazioari
egiten dio erreferentzia eta ez da toponimiarekin nahasi behar. Mendia 1994an
Nafarroako lehen haize-zentrala bertan ezarri zelako ezaguna da eta gaur egun,
40 haize-sorgailu kokatzen dira bertan.
Done Jakue bidean, erromesde monumentua |
Zarikiegi herrian
ibilgailua utzi eta berehala ikusiko ditugu Done Jakue bidea erakusten duten
gezi horiak. Ohikoa da herriko ostatu edo tabernetan erromesak atsedena hartzen
ikustea eta horietako batzuekin ibilbide zirkular honen zati bat betetzea ere. Atzean
utziko ditugu herriko azken etxeak eta pista zabalean zehar erraz egingo dugu
aurrera. Lehen aldapa igotzen hasi eta berehala ohartuko gara zati batzuk
konpondu behar izan dituztela, xenda zaharra higaduraren ondorioz erorita dago
eta. Gambellacosen iturriaren (Reniega izenez ere ezaguna) ondotik pasa eta
erromesen omenez jarrita dagoen monumentu ikusgarriaren ondora igoko gara.
Vicente Galbete artista nafarrak egindako eskultura honetan burdinazko silueta
duten erromes desberdinak irudikatzen dira. Bere egileak dion bezala,
eskultura-multzoak bidearen bilakaera iradokitzen du historian zehar. “Lehenik,
laguntzarik gabeko pertsonaia dago, airea usainduz, bidea bilatuz. Segidan,
erabakiak argiago dituen beste bat, eta gero merkatari talde bat, zaldunak...
beste talde bat tamainaz eta neurriz handituz. Hauek, Erdi Aroko Done Jakue
Bidearen goren unea irudikatzen dute. Geroztik, irudiak bakanduz doaz, XVIII.
mendeko gainbeheratik gaur egungo goren unera heldu arte gogoratuz”.
Erreniegako tontorrera iristen |
Erreniegako erraldoiak |
Lepo honetan,
Santiagora doazen erromesak agurtu eta Erreniegako tontor aldera joko dugu.
Haize-sorgailuen ondotik doan zidor edo pistatik ibiliko gara eta hogeita
bosten ondotik igaro eta gero, gain aldera aterako gara, antena erraldoi eta
kaseta desberdinak banaturik dauden ingurura. Lepotik gure paraleloan ekarri
dugun errepidera metro batzuk jaitsi eta berriro xenda hartuko dugu aurrez
aurre ikusiko dugun pinudian murgilduz. Pinu artean ibili ondoren, zelaigune
batera atera eta oso gertu ikusiko dugu gailurra. Zuhaitzik gabeko gain honetan
erpin geodesikoa eta buzoiaren funtzioa betetzen duen enborra eta aizkora.
Ibilbidearen edozein lekutatik Iruñeko arroaren bista oso onak izango ditugu,
baita Nafarroako Pirinioetako mendiak ere, baina gailurra ez da talaiarik onena
ikuspegiaz gozatzeko.
Erreniegako tontorra |
Erreniegako buzoia |
Etorritako bidetik
atzera egingo dugu eta pinudia atzean laga ostean, eskuin aldetik marrazten den
zidorretik jaisten hasiko gara. Bidegurutzetan harri piloek (cairn) erakusten
diguten bidetik pista zabala bitan zeharkatu eta hirugarrenera ailegatzean
ezkerraldera joko dugu. Aurrera egin
ahala, eskuinetik jaisten den xenda bat utzi eta gure gainean haize-sorgailuak
berriro gertu ikusiko ditugu. 90ºko bihurgunean bide zabala utzi eta Zarikiegi
aldera zuzentzen den bide zabaletik jaisten hasiko gara. Behean, jenderik bizi
ez den Guendulaingo eremua ikusiko dugu eta urrutiago Zizur Nagusia eta Zizur
Txikiko herriguneak. Azkar galduko dugu altuera eta konturatu orduko San Andres
elizaren ondoan izango gara, abiapuntuan hain zuzen ere.
.Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
No hay comentarios:
Publicar un comentario