2001ean Bulnesera igotzeko
martxan jarri zuten funikularra hartu dugu. Gora iristean, bide zabalak
herriraino eraman gaitu. 2001 urteraino bakarrik oinez igo zitekeen bertara.
Funikularra |
Pandébanorantz jarraitu dugu,
garai batean Bulnes eta Sotres lotzen zituen bidetik. Herritik 10 minutura,
Urriellu Pikuaren begiratokia adierazten duen kartel bat aurkitu dugu.
GR-203ren
marka zuri-gorriak jarraitzen jarraituko dugu
Eta altuera pixka bat irabazita, Amuesako kanalaren ikuspegi ederra izan dugu.
Txabolaren bat agertzen da bidezidor harriztatuaren ertzean.
Bat batean, Urrieluko tontorra
ikusteko parada izan dugu. Ederra!!!
Azken langa igaro eta Pandébanoko
leporaino zabaltzen den belardi eder batetik jarraitu dugu.
Lepoa baino metro batzuk lehenago, saroi txiki baten ondotik igaro gara.
Eta Pandébano mendi-lepora iristean, Urrielluko ibarrera doan bidezidorraren bila joan gara, eta Terenosako saroiraino doan bide laburretik jarraitu dugu.
Aterpea, La Terenosako saroian dago, Urriellura bidean dagoen
Pandébano
lepotik 40 minutura. Paisaia bukoliko batean dago, artzainen txabolaz eta
larreez inguratuta, eta udan ganadua dago bertan. Garai batean lur horietako artzainek erabiltzen zituzten txabola
txikiagoez inguratuta dago. Zalantzarik
gabe, leku pribilegiatua da, naturaz eta esperientziaz betea bizitzeko.
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
https://menditxiki1.blogspot.com/2024/11/bulnes.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario