Kartxela eta Binbaleta
mendiak Belaguako haranean daude eta mendebaldeko Pirinioetako talaia aparta
osatzen dute. Bertatik 2.000 metrotik gorako tontorrak ikusi ahal izango
ditugu, hala nola, Auñamendi, Hiru Erregeen Mahaia, Txamantxoia edo Arlas. Ingurune
ederra da.
Angel Oloron
aterpetxetik, Belaguako aterpea bezala ere ezaguna, GR12a hartu eta bidezidor erosoan zehar, ia desnibelik eta
galerarik gabe, aurrera egingo dugu Arrakogoitiko lepora bidean. Bertara
heltzean, Kakuetako zintzurra goitik ikusteko aukera izango dugu.
Arrakogoitiko lepotik
Kartxelara marrazten den bidea oso nabarmena da, hasieran aldats arina, baina Kartxelako
lepora iritsi aurreko azken zatian aldapa pikoa eta atsedenik gabekoa da.
Bigarren mendi-lepo honetan, Orhi eta Otsogorrigañaren ikuspegi ikusgarriak
agertuko zaizkigu aurrez aurre, beren forma bereziengatik zerumugan
nahastezinak direnak.
Azken ahalegina
besterik ez zaigu geratzen, sigi-sagan marrazten den malda pikoa dugu, eta, behin gora iritsita, Kartxelako
gailurra ikusiko dugu, eta berehala iritsiko gara. Bertan, postontzia eta
panoramika bikaina izango ditugu.
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
https://menditxiki1.blogspot.com/2023/10/kartxela.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario