Gipuzkoako
hiriburua inguratzen duten paisaiak ezagutzeko ibilbide zirkular honek, mota
guztietako postalak erakutsiko dizkigu. Gune turistikoenak zeharkatu eta gero,
oraindik nekazaritza lanbide duten hamaika baserriren ondotik pasako gara,
haien zelai eta landak zeharkatuz. Uliako itsaslabarretan marrazten diren
xendetan murgildu aurretik, Pasaiako portu inguruko joan-etorriak gertutik
ikusi ahal izango ditugu. Eta azkenik, hiriko auzo mota desberdinen
egunerokotasuna bertatik bertara dastatu. Bide osoa marra zuri eta urdinez
balizaturik dago eta hauek segituz ez dago galtzerik.
1. etapa
Udaletxearen ondoan elkartu eta
bertatik abituko gara Kontxako pasealekuan zehar. Ondarretako hondartza atzean
utzi eta Erregeneako etxe handiaren ondotik Valentin merenderora igoko gara. Segidan,
Igeldo herrirantz zuzenduko gara hormigoizko pistan zehar. Kantauri itsasoa
aurrez, herria zeharkatu eta Igeldoko Metereologia Behatokiaren ondotik pasa
ostean, mendiaren hego magaletik Igarako erriberara jaitsiko gara. Bertan,
hegoaldeko zuhaitz-igel endemikoaren habitat naturala ikusi ahal izango dugu. Usurbilgo
lurrekin muga eginez, autobidearen azpiko aldetik igaro eta Añorga auzora
jaitsiko gara baserri eta nekazal lurren artean. Etapa amaitzeko, bidegorritik
Añorga Txikira helduko gara.
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com/2015/11/donostiako-itzulia-1-etaparezola.html
2. etapa
Añorga Txikitik abiatu, trenbidea
gurutzatu eta malda piko bati ekingo diogu Miramongo lurretan dagoen Katxola
baserri birgaituaren ondora iristeko. Maldan behera jarri eta Miramongo Parkean
murgilduko gara. Gertu dauden Arbideko dorre dotoreen ondotik pasako gara eta
aurrerago Zientzia Museotik. Oriamendi gainera heltzean, Hernaniko lurrekin
muga egiten duen Basozabaleko nekazal ingurunetik beherantz Urumearen ibarrera
jaitsiko gara. Trenbidearen paraleloan hedatzen den pista zabaletik Martutene
auzoan sartuko gara. Sagardotegien erreinutik gertu dagoen Antondegi muinora
igoko gara behean ikusiko dugun 27 Poligonoko industrialdera zuzenean jaitsiz.
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com/2015/12/anorga-txiki.html
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
4. etapa
Etaparik gogorrena, baina
ziurrenik ederrena dugu hau. Arzak jatetxearen ondotik malda pikoari eutsi eta
garai batean gotorleku egon zen lekuraino igoko gara. Malda azkar batek,
Platako itsasargiren ondoraino jaitsiko gaitu, Pasaiako portuaren bokalaren
gainera. Puntu honetatik aurrera, Uliako itsaslabarretan marrazten den zidor
eroso eta eder batek Uliako atsedengunera eramango gaitu lehenik eta gero,
maldan behera Sagues auzora, Zurriolako hondartzaren parera. Kursaal Jauregia
atzean utzi eta Alde Zaharra zeharkatu eta gero, Urgullera igoko gara, hiriaren
talaiarik ederrenetako batera eta bertatik lau etapen ikuspegi ia osoa edukiko
dugu. Urgulletik jaitsi eta udaletxean emango diogu bukaera azken etapa honi.
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com/2016/02/blog-post.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario