Pirinioetako azken bi
miletako bat da Arlas, Kantauri itsasorantz. Larra-Belaguako Natur Erreserbaren
iparraldeko muturrean dago, Nafarroa eta Biarnoaren artean. Honek Auñamendi,
Larrako mendigune karstikoa eta Nafarroako eta Biarnoko Pirinioen zati baten
ikuspegi bikainak eskaintzen dizkigu.
3,9 km-ko luzera duen
ibilbidea (joan-etorria) Arlas tontorreraino. Lehenengo eta behin, ibilbideak
bigarren mailako haran txiki bat eta belardi batzuk gurutzatzen dituen
bidezidor bat jarraitzen du, Arlas leporaino iritsi arte, mendiaren oinetan
baitago. Ondoren, Arlas ibaia inguratuko dugu, iparraldeko muturrera iritsi
arte. Puntu horretatik, mendi magalean
gora doan bidezidor estu bati jarraituz igoko gara gailurrera. Buelta ibilbide
berari jarraituz egingo dugu.
Arlas tontorra leku
pribilegiatu batean kokatuta dagoen mendia da: tontorretik Larrako gune
karstikoaren eta inguruko gailurren ikuspegi panoramikorik onenetakoa dugu:
Auñamendi, Añelarra, Soum Couy,... iparralderako panoramika ere ikusgarria da,
Pirinioek Biarnoko lautadari bide ematen baitiote. Ibilbidean zehar ere zelai
politak zeharkatuko ditugu.
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
No hay comentarios:
Publicar un comentario