sábado, 1 de agosto de 2020

Spaghetti tour




"Amets bati data jartzen diozunean, helburu bihurtzen da".

Orain gutxi irakurri nuen nonbait eta, horixe gertatu zitzaidan niri Monte Rosako goi zeharkaldiarekin. Iaz Monte Rosa Skymarathon proban parte hartu nuenetik, obsesio txiki bihurtu zitzaidan Monte Rosako goi zeharkaldia. Mendi inguruarengatik noski, baina batez ere, aterpez aterpe, zibilizaziora jaitsi gabe egitekoa zelako.

Helburua finkatuta, Felipe Uriarteri deitu nion. Makina bat mesede egindako mendizale handia da Felipe. Ezin konta ahala aldiz deitu diot, azken orduko elkarrizketak eta iritzi trukeak eskatzeko, eta beti erantzun dit adeitsu. Zeharkaldi zoragarria zela esan zidan, eta behar nuen aupada eman. Eta halaxe engainatu nituen bi lagun, eta osatu genuen soka: Campecha, Kurkumixa, loramen eta Urepelekoa behar lukeen donostiar artzaina gidari. Alpeetara joan aurretik egin genuen bazkarian ohartu ginen, talde askotariko eta xelebrea ginela, "karramarro team". Ez geneukan zalantzarik; mendia bai, baina barreak ere egingo genituen.

1. eguna: Zermatt-Teodulo gaina-Teodulo aterpea

Zermatt.
Wir sind hier!
Orain lau bat urte egon nintzen hemen, mendi lasterketa batean. Ipuinetako herri garbia, garestia, esklusiboa. Oraingoan ez daukat gogorik turista artean galtzeko. Azkar zeharkatu degu herria eta, bagoaz teleferikora. Gore-tex jaka soinean. Uztailak 24 ditu gaur, eta neguko arropa soinean. Datsegit.



Glaziar apurtu batean utzi gaitu teleferikoak. Hasi da festa: jantzi kranpoiak, hartu bastoia, motxila egokitu... lehen eguneko kontuak. Matterhorn ikusi ere ez, hodeitsu eta ilun dago eguna. Harrera beroa egin digute Alpeek. Baina lehen eguneko grinarekin hasi gara goraka.

Oh, oh loramen! Zorabioa. Ahulgunea. Lasai, garaiera izango da. Elurra ari du, ez da pitorik ikusten, nik neuk, artzainaren botak baino ez. Zorabiatuta eta ahul noa, baina nire legeari eusten diot: gogoko lekuan, kexarik ez. Aterpetxera iristeko irrikaz nago, baina, artzainak Teodule gainetik pasatzea erabaki du. Ferrata bide txiki bat dauka, eta hor jarri ditugu proban gure trebezia patosoak. Oso baldar goaz, elurra ari du, ez da pitorik ikusten. Karramarro team.

Aterpea leku zoragarrian dago, Matternorni begira. Bihar ikusiko dugu, argitzen duenean. Komunera joan naizenean ulertu dut azken egunetako sabeleko mina: hilerokoa. Oh my gash! Lehen eguna eta hilerokoa. Berriz ere nire legeari eutsi diot: kexarik ez. Baina hormona dantzak sentimendu guztiak nahasi dizkit eta, negarrak eman dit. Campetxak emandako besarkada ez det berehala ahaztuko. Aterpeko emakume ilehori jatorrak bere komuna eskaini dit, ulertzen nauela esanez. Ahizpari deitu diot, nire xerpa maiteari ere bai. Faltan neukan haien epela, Alpeetako iluntze hotzean.

-Jose, faltan zauzkat. Artzaina oso gidari ona da, baina, zakar samarra. Ez det hau zu gabe egin nahi. Me la suda Breithorn, me la suda mendia, ezin badet aldamenekoarekin konpartitu.
-Joder Ainho, lelengo eguna eta ya hola? Benga lasai.
-Gidari guztiak dira honelakoak? Odio a los putos titanes.
-El Jonan de Baraka. Benga, egizu parre.
-Amak esan dit nirekin egingo duela ibilbide osoa, mentalki. Esaidazu zuk ere, mese.
-Noski, Ainho. Zurekin noa, nitaz akordatu nahi duzunero egongo naiz zurekin.
-Gaizki ohitu nauzu mendian, Jose? Honek ez dit galdetzen zemuz noan, ezta eskurik ematen ere pauso zailetan, edo besarkadarik tontorretan.
-Ez Ainho. Nork bere erara bizi du mendia. Guk gure eran biziko dugu beti. Dakort?
-Indartsu nago Jose, eta ez dut nahi inork ametsa zapuzterik.
-Hori da jarrera, loramen! Aurrera bolie!
-Asko gurotsut, Jose. Mendia ez da berdin zu gabe.

Lagun onak edukitzeak ematen duen lasaitasunarekin joan naiz afaltzera. Malkoak lehortuta, baina, aurpegi txarrarekin agertu naiz egongelan.


-Laktosarik gabeko jana izango da, ezta? Galdetu det txantxa giroan.
-Zu bai latosa! Bota dit artzainak.
Lehen egunean, lehen zaska. Duro de pelar. Arazoa da horrelakoak gustatzen zaizkigula batzuoi. Bihotzeko lagun batek esaten didan bezala: “Ainho, los buenos para las buenas”.

Afal ostean kanpora atera gara, azkenekoz aurpegia hoztu eta Alpeetan gaudela ohartzeko. Belgikar mendizale jator bat ezagutu det. Zeharkaldia amaitu dute, ospakizunetan dira, eta txiskeroa oparitu dit. Azken besarkada baten faltan sartu naiz ohean, baina berehala hartu nau loak.

2. eguna: Teodulo aterpea-Breithorn centrale-occidentale (4.164m)-Pollux (4.091m)-Guide d'Ayas aterpea

Buon giorno a tutti!
39 urtean hilekoak ez dit erronkarik zapuztu, beraz, orain ez dit amets bat zapuztuko. Askoz indartsuago sentitzen naiz gaur, zorabiorik ez, eta, burua erneago. Aterpea utzi aurretik, bertako liburuan utzi det nire arrastoa: "mendiaz gozatzea, arriskua segurtasun bihurtzen duten lagunekin".




Gaur bai, gaur zerua urdin dago, eta Matterhornek harro eman digu egun ona parez pare. Amets horri ere data jartzen saiako naiz aurki.

Eski pista zabaletan gora goaz. Hau ere bada mendia, baina aitortu behar det ez zaidala horrenbeste gustatzen: soka-talde asko goaz elkarren segidan, eta, eskiatzaileak saihestu behar ditugu. Zati hau igarota ikusi dugu eguneko lehen gailurra: Breithorn. Bi-hiru-lau laguneko soka-taldeak eta gu tartean. Zelako handitasuna, zelako zuritasuna. Pirinioetan egon berri naiz, eta, Alpeen dimentsioak izutu egiten nau.




Breithorn ez da teknikoki mendi zaila. Gailurra jo dugunean alderik alde dauzkagu Alpeak: Matterhorn, Mont Blanc, Grand Paradiso... eta beste hamaika tontor. Negarrez nago barrutik, zoriontasuna gorputzetik atera nahian baneuka bezala. Eduard Punset-ek esaten zuen, norberak bizitzan aurkitu behar duela dardara eragiten dion hura. "Como el surfista que espera a la ola", esan zidan behin. Nik sentitu det hauxe dela nire olatua.

Ertz zorrotzean behera eginda, serac erraldoien artean eroso goaz lautada zurian. Inguruarekin liluratuta. Campetxa oso ibilia da mendian, kurkumixa ez horrenbeste. Ez bederen honelako mendi garaietan, eta poza nabari zaio. Mendi lasterketek ez daukate honekin zerikusirik. Hau beste liga bat da.

Bat-batean, artzainak sorpresa bat eman digu. Pollux daukagu aldamenean. Igoko al gara? Campetxa nekatuta dago, Kurkumixa igotzeko prest. loramen, zeurea da erabakia.

Fuck the power! Nik erabaki behar. Kauenlaputa. Barruak dio baietz, igotzeko, noski. Pollux da! Baina buruak dio uzteko harrokeriak, lehen eguna dela, etapa asko falta direla.

-Zoramen, zurea da erabakia!
-Joder, joder, eta joder! Ez dakit zer egin. Indartsu nago, baina lehen eguna da.
-Venga tia, it's your choice!
-A tomar por culo! Guazen gora!
-Estaba cantao.

Barre artean, Campetxa agurtu, eta, ekin diogu. Artzainak motxila behean uzten ere ez digu utzi. Arin goaz arkaitz arteko ertzean, eta ni ilusioz txoratzen. Harrizko horma zapal batera iritsi gara. Artzaina urduri jarri da beste talde bat sokarekin ari delako goraka.



-Venga karramarroak, talde hau aurreratu eta gora goaz.

Madredeus! Hau ere guri tokatu behar: mendi lasterketak gorroto dituen artzain ipurterre hau. Ueli Steck euskalduna, basque machine.

Pasa degu hormatzarra, sokari eta kateari helduta. Iritsi gara madonnara, baina gaina gorago dago, elurrezko ertz zorrotz batean gora.

-Trantsizioak azkar. Utzi motxila hemen eta jantzi azkar kranpoiak. Bagoaz tontorrera.

Urepelekoa baino zakarrago eta azkarrago. kar, kar, kar.
Tontorrera iritsi garenean, ozta-ozta atera det argazkia. Artzaina urduri dago beherakoan jende asko egongo delako, uste baino denbora gehitxoago behar degulako eta Campecha zain daukagulako. Poza ezin kabituta nago. Hilekoa bera ere ahaztuta eduki det hainbat orduan. Behera egitearekin batera, tentsio maila ere jaitsi egin zait eta orduan nabaritu det hari bat bailitzan hanka artean. Baina orain ez nau kezkatzen. Odol husteak ez dit indarrik kendu, eta Pollux igo duzu, loramen! Artzainari eskerrak eman dizkiot opariarengatik, baina eguneko opari ederrena zain neukan oraindik. Guide d'Ayas aterpea eta bertako jendea.

Komunzuloan dutxa baten inbiriarik ez daukan garbitua egin det, termotik ura botata. Ikuspegia ezin da hitzez azaldu, serac zoragarrien eta menditzarren artean. Afari begetarianoa eta arnoa. Bertakoak bereziki dira adeitsuak, eta, sukaldean sartzeko gonbita egin didate. Euskaldunen eta italiarren arteko anaitasunaz hitz egin degu, Banda Basottiren erritmora. Un altro giorno d'amore. Genepí edan degu, Alpeetako landare batetik eginiko likorea. Lunga vita alle Alpi!




3. eguna: Guide d'Ayas aterpea-Castor (4.228m)-Quintino Sella aterpea

loramen loramen, atzo arno putzua eginda, ez ote zara gaur bestondoarekin esnatuko! No way! Aterpeko lagun berri jatorrek printzesa baten moduan zaintzen naute. Arroza eta arrautza egosiak gosaltzeko. Ni en mis mejores sueños!

Karramarro taldeari izena aldatu diot: Banda Basotti, bart gaueko parrandaren omenez. Gosaldu bitartean adarra jotzen didate jatekoarekin. Normala, badakit artzainak ekarri duen Orexako gazta glutenik gabeko ogi prefabrikatua baino hobea dela. Baina zeingoxau! Nork bere mugak, eta, horiek dira nire gorputzarenak: glutenik ez, esnekirik ez.



Agurtu ditut aterpeko lagun berriak, berriz itzuliko naizela zin eginez. Eta bagoaz glaziarrean gora. Kranpoi hotsa oinetan, eta, isiltasun amaigabe bat. Amak askotan esaten dit, elurrak isiltasuna oihukatzen duela. Eta zelako ederra den mendi zabaletan helikoptero hotsak haustea isiltasun sor hori.

-Dios! Jakea ahaztu jat aterpean!

Artzaina azkarra da eta kranpoirik kendu gabe korrika doa aterpera, ahaztu duen horren bila. Joño-joño. Eskerrak ez zaion lorameni gertatu! Entzun beharko nituen bestela.

Castorrera bidean lagun askorekin akordatu naiz. Tofreo Mezzalama mendi eskiko proban hemendik pasatu izan dira makina bat aldiz.


-Banda Basotti! Atera pioloa eta goian segurua prest dudala esandakoan jarraitu nire urratsari. Kontuz rimalla horretan. Modo bertikal on!
-Banaka edo elkarrekin joan behar dugu?
-A ver! Zer galdera da hori? Soka laburrean zoazte!

Beste zaska bat. Hobe duzu isilik egon, loramen. “Edo bestela hurrengo arrakalan egiozu bultza”, kar, kar, kar. Lagun hark esandakoak arindu du el momento tensa.




Joder, zelako aldapa. Lasai Ainho, -pentsatu det-, ez begiratu elur-zulo handiari. Film hartaz akordatu naiz. Nola zen? Limite vertical? Arrakala batera erori zen alpinista, eta, abesti modako hark lagundu eta torturatu zuen erreskatatu bitartean. Iritsi gara horma pikoan gora. Amazing! Bai, gaur ere me siento Uely Steck! Suise machine.

-Eta orain adi denok. %100 hemen eta orain. Pauso laburrak, sokari tente eutsi, eta, ez dadila inor despistatu.

Oraingoan arrazoi du artzainak. Elurrezko ertz estuan goaz tontorrerantz. Broma gutxi hemen. Nahikoa litzateke kranpoien lokarriekin estropezu egitea makina bat metro amiltzeko.

Zelako ederra paisaia. Alpeak bereziak dira. Gore Tex jakaren barruan epel noa. Haize bortitzak firin-faran eramango nauen beldur naiz. Pioleta sartzen det, indartsu, haizeari kontra eginez. Nola liteke egotea munduan hau ikusi gabe hilko den horrenbeste jende? Ez det sekula ulertuko.

Quintino Sella aterpera iritsi gara. Pozarren nago, hirugarren eguna ere liluragarria izan delako.
Dutxa time. “Hazte un polaco” esan zidan Amane lagunak. Cara, culo y sobaco. Kar, kar, kar.
Dutxa ostean, arrakala praktikak egin ditugu aterpe atarian. Eroriko bagina ere, zer egin beharko genukeen jakiteko.

Poteo garaia iritsi da. As always, gidariei vip luncha jarri diete. Gainerako mendizale proletargotik bereiz. Joder con los guias! Ikusezin izan nahi dutela saltzen dute askok, baina aterpeetan ikusgarri baino ikusgarriago bihurtzen dira. Enfin, peña titanlux.

Barre artean gaudela, se hizo el silencio tabernako barran.

-E questo libro? Esan du barmanak.

Eta jendea barrez. Oh my gash, loramen! Alpinismo bisexual. Nirea da! Simon Elias tanga hutsean dakusa jendeak barmana erakusten ari den liburuskaren azalean. Lotsatuta joan naiz bila.

-Grazie mille!

Barmanak irribarre lizun batekin itzuli dit liburua. Momentazos de la vida.




Arnoarekin afaldu degu again. Eta again, pedo sensation. Gaurkoan italiar gidari batekin hizketan egin ditut eguneko azken orduak. Emrik Favre aurkeztu dit. Esan dit Kilian italiarra dela, denean ona, onena. Mendian zein menditik kanpo. Barre egin dugu. Italiarrak probatu behar ditudala esan dit, euskaldunen labela ezin gaindituzkoa dela erantzun diot. Nola liteke. Spanglish moduko ingeles ezin ulertuzko batean kontatu dizkiogu elkarri barrenak. Esan dit neskalaguna datorkiola aurki bisitan. Esan diot zoragarria behar duela izan bikotekidea gidaria izatea, titan bat ez baldin bada, bederen. Erantzun dit ez dela samurra hilabeteetan mendian egotea elkar ikusi gabe.

Ez dakit nola, baina, gaur ere azkena noa ohera. Mendia bezainbeste bizi nahi nuen aterpeetako giroa ere, eta lortzen ari naiz. Ezin ulertuzko gertutasun sentsazio batekin agurtu dugu elkar gidari italiarrak eta biok. Eta irribarrez, loak hartu nau berehala.

4. eguna: Quintino Sella aterpea-Naso de Liskam-Gnifetti aterpea

-Ainhoa gosaltzen ari dira denak, esnatu!

Me encanta euskaldun labeldunen zakartasuna. Garaierara nola, artzainaren aginduetara ere ohitzen ari naiz.

-Barkatu, lo geratu naiz. Zer moduz zaudete?

Kurkumixak esan dit buruko minez dela. La hemos liao. Garaierak jo dio. Gaur ez gara Nasora igoko.



Atera gara, eta, glaziar lauan oinez goaz. Dirty dancing filmeko eszena hark torturatzen nau. Inguruko serac erraldoiek me ponen! Eta ezin diot ihes egin “Cry to me” kanta zaharrari. Nik ere dantza egin nahi det, lizun, eta norbaitekin elkar biluztu. Atzoko arnoaren ondorioak. Pentsamendu umel horietan murgilduta noala iritsi gara Nasoren oinera.

-Zexok?
-Ba kurkumixa ez dago ondo. Mozkortuta doa, balantzaka.
-So, stop! Bueltan goaz Quintinora.

Agur esan diot harrizko ertzari, elurrezko malda pikoari. Triste, baina erabaki zuzena hartzen ari garen segurtasun osoz. Aterpera iritsi garenean Kurkumixak aitortu dit malkoak erori zaizkiola. Bere “erruz” atzera egin behar izan dugulako.



-Esan nizun lagun, hau ez dela mendi lasterketa bat, eta mendiak gure lekuan jarriko gintuela.
-Erabat ados, Ainho.

Ferrata zoragarri batean egin dugu herrirainoko jaitsiera. Teleferikoan behera ondoren, eta teleferikoan gora ondoren. Gnifetti aterpera iritsi arte.





Italian culinary center!
Zelako afari zoragarria eta zelako ikuspegia!

-Ateraidazu argazki bat, mese, baina ez dadila ipurdia ageri.
-Si eso es lo mejor!

Joño-joño, Urepeleko artzainak bihotza dauka-ta.



Zeharkaldi honen alderik ederrenetakoa da, kaleko zaratatik urrun egotea. Baina zelako ederra, aldi berean, Euskal Herrian diren etxeko eta lagunen mezuak irakurri eta entzun ahal izatea wifigunean. Maite ditut maite. Sentsazioa daukat ezin diedala denei erantzun. Oxigeno falta izango da, eta Gnifettiko arnoaren eragina. Putzua gaur ere. Ilargiari begira dauden menditzar zuriekin hitz eginez amaitu degu eguna. Elkarrizketa sakonak. Lo que pasa en Monte Rosa, se queda en Monte Rosa.

5. eguna: Gnifetti aterpetik Margerita aterpera, 5x4000: Balmenhorn, Corno Nero, Ludwighsöe, Parrotzspitze, Punta Gniffeti.


Kurkumixa hobeto dago gaur, eta, bagoaz aurrera. Ordu eta erdiren buruan ferrata bide txiki batean gora ari gara. Tontorrean selfie bat egiten ari den Jesu Kristoa. Eta aterpe txiki libre bat. Bellisimo! Artzainaren oparia hau ere, programatik kanpo.

-Nola dauka izena tontor honek?
-Ez dakit. Capullo’s pitz. Kar, kar, kar.

Gaur umorez dago. El dia promete!

Hurrengo tontorrera goaz. Corno Nero. Oh my gash! Izotz urdin aldapa pikoa eta piolo festa.






-A ver karramarros! Aurrekoan bezala, goian segurua jarritakoan ekin gora!

Pioloa sartzea kosta egiten zait, baina ya ez daukat Bisaurineko beldurrik. Pozarren noa goraka, artzainak egin digun enegarren opariaz gozatzen. Bilerara iritsi garenean haitz lerro estu bat igaro behar dugu tontorreko Madonna ikutzeko. Kranpoiekin tentuz ibili behar da haitzean, eta lekua oso da aereoa. Con mucho ambiente!

Ezin sinetsita nago, Urepeleko artzainak eskua eman dit pauso deseroso batean, eta argazki bat atera dit, haitz batean eserita nagoela. Uste du enaizela ohartu, baina ohartu naiz, eta irribarre txikiarekin eskertu diot.

Kontuz ibiltzeko lekua izanagatik, barre ederrak egin ditugu. Oso delako leku estua, eta popak elkarri ukituz gaudelako ertz lerro estuan.

Madonna agurtuta, bagoaz zeharkaldian aurrera. Beste opari bat: Parrospitze. Eta iritsi gara Europako aterperik garaienera. Margerita! Iaz hemen egin genuen xerpak eta biok mendi lasterketa. Ez ote dit orduan bezala garaierak joko.




Goiz iritsi gara, eta, polakoen dutxa hartu ostean siesta egin dugu. Kauensos! Zer da hau baina? Ekaitz gogorra eta gu 4.500 metroan. Danbatekoek zurezko etxetxoa erdibituko dutela dirudi, eta ekaitzaren erdian ezin pozago nago. Nola liteke jendeari hondartza horrenbeste gustatzea? Eta nola liteke ni hemen munduko zoriontsuena izatea? 6 eguneko izerdi usaina soinean eta elurrez inguratuta uztailak 28 dituenean. Margerita aterpeko zaindariek irribarre egiten didate. Arroza eta barazki-hanburgesa jarri dizkidate afaltzeko. Grazie mille!

Arnoa edan dugu, belar bildua erre eta genepy txupitoarekin finitto egun zoragarriari.




Penaz nago, ez det zeharkaldia amaitzerik nahi. Hemen geratu nahi det. Ekaitzetik babesten nauen zurezko etxe garai honetan. Europako hotelik onenean, zaindarien begirada lizunak saihesten. Horretan ere trebatu naiz. Rastadun nepaldarrak esan dit nire ile horia atsegin duela. Oxigeno faltaren eragina izango da. Gaur ere azkena izan naiz oheratzen, baina lehenengoa loak hartzen.

6. eguna: Margherita-Zermatt

Gaur ni naiz vip mendizalea. Zaindariak penaz daude bagoazelako, eta, goi mailako gosaria egin didate: arroza arrautzekin. Amazing!

-Niri ez lidakete halakorik egingo.

Ah ja! Altzak badu bihotzik, baita artzainak ere begirik.

Dufour eta Lyskamek zaindurik, Grenz glaziar zirraragarrian behera goaz.




Haize bortitzak ez digu utzi azken tontorra igotzen, baina, gaurkoa ere ederra izan da. Inoiz ikusi dudan glaziar handienean behera egin ditugu makina bat ordu. Arrakalei adi, Zermatteraino jaitsi garen arte.

Banda Basottik zeharkaldia ospatu du: quinoa entsalada, arnoa eta belar zigarroak. Gaur denok batera egin dugu ohera, eta inoizko gaurik txarrena izan da niretzat. Ezin lorik egin. Amaitu delako ametsa, eta, bagoazelako bihar etxera bueltan.





7. eguna: etxera buelta

Triste noa, neure baitara. Bizitako guztia digeritu nahi eta, ezingo banu bezala. Liskam eta Dufour dauzkat buruan. Torturatu egiten naute, deika. Esan diet itzuliko naizela, aurki, gainera. Amets berri asko sortu dizkidalako zeharkaldi honek: Liskam, Dufour, Matterhorn. Eta han urrunean, “pitz” amaieradun tontor asko.



Loaldi sendagarri bat egin det bidean eta kopilotu postuan jarri naiz. SA, La Polla, Izaro, Compay, Fermin, Oskorri, Gari eta Ruperto. Errepertorioa agortzen ari zait, baina, ezin bidaia amaitu Silvio entzun gabe.

“Tu, desnuda y con sombrilla. Yo, vestido pero con calor". Eta retrovisoreko begiradak. Edo nahi eta ezinezko begiradak. Gps-ak dio bi ordu falta direla etxerako. 20 izan daitezela nahi nuke.
Besarkada artean agurtu ditut Banda Basottiko kideak. Malkorik ere ezin det jaurti, bidaian nentorrela denak agortu ditut isilean.

-Ainho mendira goazenean hiru aldiz gozatzen dugu espedizioaz: prestatzen, burutzen, eta ondoren, argazkiekin bizitakoa nahi bestetan gogoratzen.

Hala esan zidan xerpa maiteak, eta hori da nere kontsolamendu bakarra. Etxera sartzean gainera erori zait sabaia. Likatsu nago, oraindik ere Alpeetako izerdi eta arno usainarekin. Mendien deiak erotzen nau, iritsi orduko itzul nadin eskatzen. Ezin azalduzko sentsazio itogarri batek behartu nau zeharkaldia paperean idazten. Ezer ahaztu ez dakidan, eta, agian, norbaitek uler eta bizitu dezan nik Monte Rosan bizi izan dudanaren izpi bat.

Eskerrik asko Kurkumixa, Campetxa eta Urepeleko artzainari. Ez nuke soka-talde hoberik aukeratuko. Eskerrik asko, Mendiak eta Herriak-i. Lehen aldiz gidaria hartuta izan naiz mendian eta apologia egin nahi nuke hemendik. Asko daukagu ikasteko frantsez mendizaletasunetik; euskaldunok mendizale bikainak gara, baina, askotan uste handiegikoak. Mendira gidaria hartuta joatea gure egoa beheratzea dela sinetsarazi digute, eta, nire uste apalean ez da inondik ere horrela. Artzainen lanari gorazarre egin nahi diet: arriskua segurtasun bihurtzeaz gain, mendizale neska laktosei argazkiak egin, eta, haiekin arnoa edateko pazientzia daukate.

Eta horrekin nahikoa gaurkoz. Gainerako guztia aurki egingo dugun afarian partekatuko dugu Banda Basottiko kideok. Eta bitartean, loramenek bere sentimendu tsunamia kudeatu behar: Karakaten gaur, Pirinioetan bihar.

Spaghettirik jan gabe amaitu det Monte Rosako itzulia, eta resaka emozional handiarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario