Gipuzkoa eta Nafarroa arteko muga
zaintzeko 1882an eraiki zuten Mikeleteen Etxearen ondoan dagoen aparkalekuan
utzi dugu ibilgailua. Gaur egun, Lizarrustiko Parketxeak okupatzen du lekuan
Aralarko interpretazio zentroa, aterpetxea eta taberna daude. Parketxearen
eskuin aldetik, ipar-mendebalderako norabidean abiatzen den bidea hartu dugu.
Garai batean, inguruko basoetatik ateratako egur ikatzaren garraioa errazteko
trenbidea izan zenaren xenda ederretik egin dugu aurrera bide-seinale zurigorri
(GR 20.1 eta GR 35) eta zuri eta horiak (PR GI 6) lagundurik. Aldapa gutxiko
bide honek harkaitzean zulatutako Akerretako tunelera eraman gaitu, hau
zeharkatu eta berehala heldu gara
Maizegi erreka gainditzen lagun digun zubiaren ondora. Segidan urtegia
eraikitzeko beharrezko materiala ateratzeko harrobira heldu gara. Markak
jarraituz gorantz egin dugu urtegia inguratzen duen pistarekin bat egin arte.
Bat batean, pagadiz eta alertzetegiz inguraturik Lareo euste-horma ondora igo
gara. Sarastarri, Malkorburu, Akaitz eta Alleku mendien artean txertaturik
dagoen urtegi hau elementu naturalez erakitako lehena izan zen 1989 urtean.
Urtegiari bira osoa eman, Labeoko trikuharriaren ondotik pasa eta abiapuntura
itzuli gara igota bidetik.
Klikatu
hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu
hemen 3D (ayvri) deskargatzeko
Klikatu
hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:
No hay comentarios:
Publicar un comentario