jueves, 17 de diciembre de 2015

Aiako Harriak: "Basurdeen begiratokia" bidea, 160 metro, IV

Aiako Harriek badute berezitasun bat: Euskal Herrian granitozko mendi bakarrak dira, mendi zaharrenak direnaren seinale. Bertan eskaladarako bide ezberdinak topatu daitezke.

Kronika honetan aurkezten dizuedan bidea ireki berria da, 2015eko azaroak hain zuzen ere. Haur, eskaladan hasiberri nahiz soka batekin lehen aldiz lotuta ibili nahi duen bakarren batekin hasteko bide ederra da, hurbilketa eta jaitsiera azkarrekin, goiz edo arratsalde pasa baterako primerakoa.

Klasiko batean bihurtuko denaren zalantzarik ez daukat, guk eskalatu genuen egunean bakarrik gure atzetik bost kordada sartu baitziren. Bide hau ekipatu eta prestatutakoan gauzak oso ongi egin direnaren seinale. Zorionak eta eskerrak bidea ekipatu dutenei!!!!

BIDEAREN DATU BATZUK

Luzera: 160 metro.
Luzeak: 5.
Nork irekia: Juanillo eta Cesar Atorrasagasti (laguntzaileak Alberto Fernandez eta Stig Larrañaga).
Zailtasuna (gure iritzi apalean): IV. Luzez-luze: 1ºL: III+ (35 m), 2ºL: III (25 m), 3ºL: IV (25 m), 4ºL: III+ (55 m) eta 5ºL: II+ (20 m).
Orientazioa: Hego mendebaldea, udan bero handia pasa daiteke. Honegatik ura eramatea gomendatzen dut.
Hurbilketa: Arritxulo aterpetik 10 minutu eskas.
Jaitsiera: 25 minutu inguru.
Eramandako materiala: 60 metroetako bi soka, luzera ezberdinetako 10 express zinta (batez ere luzeak) eta zinta batzuk bilguneetarako. Walkie-talkie pare bat ere eramatea gomendagarria izan daiteke bilguneetan oihuka ez aritzeko. 
Bidea eskalatzeko pasatako denbora: ordu eta laurden inguru presarik gabe.

BIDEAREN KROKISA

Bideak jarraitzen dituen hormak, eskuinean Arritxulo aterpea.


Krokisa zehatzago.



Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2015/12/aiako-harriak-aritxulegi-basurdeen.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario