BIDEAREN DATU BATZUK
Luzera: 200 metro inguru.
Luzeak: Nik ez nuen luzerik egin, baina eskalatzeko ohitura handirik ez badago, III+ pausuetan bi luze motz egin daitezke.
Zailtasuna: III+, baina zailtasun guztiak ekidin daitezke, II-II+ inguruko eskaladatxoak eginez.
Orientazioa: Hego mendebaldea, udan bero handia pasa daiteke. Honegatik ura eramatea gomendatzen dut.
Hurbilketa: kotxea uzten den lekutik 30 minutu.
Jaitsiera: Madalen Haitzara Irañetatik doan ohiko bidetik egin nuen (Urruntzure sakanetik doana).
Eramandako materiala: Kaskoa, ahuntzak eta putreak daudenez harriak erortzeko arriskua dago eta.
Bidea eskalatzeko pasatako denbora: aparkalekutik aparkalekura bi ordu eta erdi pasatxo. Gandorra eskalatzeko 35 minutu.
BIDEAREN KROKISA
Madalen Haitz mendebaldetik ikusita, eskuinean Oiaxka orratzak.
Krokisa zehatzago.
Ibilbidea deskargatu nahi baduzue....
Informazio eta argazki gehiagorako:http://www.smithyrenbloga.com/2015/12/madalen-haitz-861-m-hego-mendebaldeko.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario