Mostrando entradas con la etiqueta Eskia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Eskia. Mostrar todas las entradas

martes, 26 de abril de 2016

Aizkorri-Aratz parke naturalean denboraldiko eskiadarik onenak

Etxetik ordu erdi eskaxera eskiak jartzeko aukera edukitzea luxu bat da. Aurtengoan, bi astebukaeratan hiru egun eskiatzeko aukera eduki dut Aizkorri-Aratz parke naturalean, eta urteko eskiada onenak bertan egin ditudan sentsazioaz geratu naiz gainera.
Martxoaren 5ean eguraldiak asko lagundu ez arren, Urbiaraino joateko aukera eduki genuen behelaino artean. Pirukeriak blogean ikusi dezakezue astebukaera horretako kontakizuna.
Aste osoan prezipitazio ugari eta elur maila 800m inguruan egonik, Urbia inguruan sekulako elurtea metatu zuen.
Martxoaren 12an, dagoeneko Euskal Herriko korridore famatuena den Kanalaundi Zuzena Aizkorriko tontorrera egitera joan ginen eskiekin. Korridoreetan ibilia denarentzat Kanalaundi bi piolet eta kranpoiekin oso igoera polita da, baina eskiatzen jeistea arriskutsua da, eta gure asmoa tensiorik pasa gabe elurtutako mendiaz disfrutatzea zenez, Kanalaunditik igo eta Aizkorri hegotik jeisti genuen eskiekin, Oltzako txaboletara. Ibilbide hau egiteko Zumarraundik (Petrolerak) atera ginen, Zalduondotik, Arabatik eta Sandratitik pasatu ginen ipar isurialdera. Pirukeriak blogean ikusi daiteke eguneko kontakizuna ibilbidearen mapa mugibiliri esker.
Aizkorriko aterpetxean jostailu guztiekin

Eta martxoaren 13an pastelari ginda jartzeko, Ibilbide luze bat (Grande Course bat) egin genuen, oraingoan Arantzazutik aterata. Aratzeko tontorra lehenik, Aizkorri ondoren, Aitxuri eta Iraule egin ostean, bertako hego malda pikoaren jeitsieraz disfrutatu genuen, eta Urbiako fondan mokadutxoa egin ostean Artzanburura igoerarekin bukatu genuen eguna, Durutik behera Arantzazura bueltatuaz. 36km eta 2600m desnibel positiboa. Hau ere Pirukeriak blogean ikusi dezakezue, mugibiliren maparekin.
Ilunabarrak eskiatzen harrapatu gintuen hartan

Hiru egun hauetan eskiatzaile gehiago ikusi ditugu, zeuden baldintza onetarako eskiatzaile asko ez izan arren. Baina guretzat harrigarriena, iraupen eskien markak ikusi genituela Aizkorriko puntan. Ondoren jakin genuen (espero genuen bezela) Andoni Aizpuru izan zela Aizkorriko tontorretik fondoko eskiekin jeistera ausartu zena.
Akaso irakurle askok ez dute jakingo mendi eskiaren eta iraupen eskiaren arteko diferentzia. Iraupeneko edo Fondoko eskiak oso eski finak eta luzeak dira, eta botak ere oso leunak. Iraupen eskia normalean zapaldutako pistetan egiten da, elur jausi berritan eskiatzeko oso zaila delako.
Nik urte askoan egin dut iraupen eskia, eta ez dakit Aizkorriko tontorretik jeisteko gai izango nintzatekeen. Bejon deiala Andoni, mugak apurtzearren.

Elur-jausien biktimen balantzeak

Elur-jausiek eragindako biktimen Alpeetako eta piriniotako balantzeak ikusi ditut, eta zuekin partekatzea pentsatu dut, beti ikasten delako zerbait

Alpeetan: http://wepowder.fr/forum/topic/227715

Que voyons nous?

En regardant ces avalanches certaines choses nous sautent aux yeux:

  • Au moins 9 victimes avaient un airbag gonflé
  • Au moins 16 victimes ne portaient pas de DVA
  • Au moins 3 victimes étaient seules
  • 3 victimes étaient des adolescents
  • 4 victimes étaient sur des pistes fermées

Mais également:


  • Près de 90% des avalanches mortelles sont descendues en face Ouest, Nord et Est. Seulement 3 avalanches mortelles sont descendues en face Sud.
  • Près de 92% des avalanches se sont produites au-dessus des 2000 mètres d’altitude, presque toujours au-dessus de la limite des arbres.

Hauxe ikusten dute:
+Gutxienez 9 biktimek zeukaten Airbag motxila puztuta.
+Gutxienez 16 biktimek ez zeukaten EBArik
+Gutxienez 3 biktima bakarrik zeuden
+Gutxienez 3 biktima nerabeak ziren
+Gutxienez 4 biktima itxitako pistetan zebiltzan

Baina baita ere:
+Biktimak eragindako elurjausien %90 Mendebal, Ipar eta Ekialdeko orientaziotan. Soilik 3 elurjausik eragin dute heriotza hego aurpegian
+Elurjausien %92a 2000mtatik gora gertatu dira, zuhaitzak dauden mugatik gora


Piriniotako balantzea ere jarri dabe Alurten
A comienzos de temporada, en los dos primeros fines de semana de diciembre, 5 personas murieron en los Pirineos por caídas y traumatismos. Un inicio con poca y "dura" nieve en cotas bajas-medias en el que la estabilidad del manto queda reflejada en las evaluaciones del peligro respecto a aludes. 

Denboraldi haserako abenduko lehenengo bi astebukaeretan 5 pertsona hil ziren piriniotan, erorketa eta traumatismoengatik. Denboraldi hasera elur gutxi eta gogorrarekin izan zen erdi eta behe partean.

A lo largo de la temporada en el Valle de Canfranc durante los meses de febrero y marzo el Peligro respecto a Aludes fue mayor, seguido de enero, abril y finalmente diciembre.

Canfranc-eko bailaran, otsaila eta martxoa izan dira elur-jausi arrisku handieneko hilabeteak. Ondoren Urtarrila, apirila, eta azkenik abendua.

El completar esta clase de registros, junto a una base de datos de accidentes y cartografía de aludes, es una herramienta fundamental para disminuir la accidentología en montaña y mitigar los posibles daños por afección de este peligro geológico.

Registro hauek batzea, istripuen datuak metatzea eta elur-jausien kartografia egitea oinarrizko erreminta da istripuak saihesteko.

En toda la temporada hemos tenido 45 días con Peligro de aludes 3-4, es por tanto que durante 105 días las posibilidades para circular por montaña han sido muchas sin asumir grandes riesgos.

Denboraldi osoan 45 izan dira 3-4 arriskuko egunak. Beraz, beste 105 egun geratu dira arrisku asko hartu gabe mendian ibiltzeko.


Hemendik eskerrak eman nahi diet Alurte eta Lauegiri, beraiek EAB (Elur-jausi Arriskuen Boletina) konsultatzeko aukera ematearren.

miércoles, 27 de enero de 2016

LUNADA. Hamsterismo y mielismo


El mono que nos recorre las venas, y los pocos dias que hemos tenido la oportunidad de deslizarnos por el elemento blanco, hace que volvamos un dia mas entre semana a hacer metros.
Este año hubiese estado bien poder estrenar el dorsal de carreras de skimo, pero parece que no quiera la meteo.

Esto ha sido lo que ha dado de si las 2h de actividad...

https://nosoyuntxapeldun.wordpress.com/2016/01/20/lunada-comienza-el-hamsterismo/

jueves, 14 de enero de 2016

Lehenengo elurrak

Azaroaren azken astean bota zituen lehenengo elurrak.
Ipar mendebaldetik sartu zen frentea eta ondorioz, ipar isurialdean metatu zen elur kantitate handiena.
Ondoren hego haizea eta tenperatura altuak egin zituen eta hilabetean elur tantarik ere ez zuen egin, beraz, elur mantoa egonkortu egin zen. Gehiegi ere seguruenik, ipar aurpegietan izotz kapa bat egin zen eta arriskutsu jarri zen, eta horren adibide Abenduan zehar gertatu ziren istripu eta heriotzak, denak labaindu eta erortzeagatik.
Lehenengo elur hauetan hego aurpegiak eskiatzeko aprobetxatu ditugu. Eguzkia oso baju dago oraindik, eta Ipar eta Ekialdeeri begira dauden maldetan ez du eguzkiak apenas berotu, baina Hego aurpegietan udaberriko baldintza zoragarriak egon dira eskiatzeko.
Monné-ko lepora iristen

Horren adibide egin ditugun irteerak:
Azaroan Astun
Abenduko lehenengo astean Aure bailara
Hurrengo astean Peyragudeseko Mendi Eski lasterketa
Gabonen aurretik Monné eta La Bonida
eta Gabonetan Araneko haranean Baciver, Parros eta Armeros

Urte berriarekin batera elurra botatzen hasi da. Oraingoan Hego Mendebaldeko ukitua eduki du elurrak eta horrelakoetan gertatzen den bezela, elur mailak gora behera asko eduki ditu. 2200mtik gora bi metro elur baino gehiago pilatu dira, hortik behera, aldiz, euria eta elurra tartekatu dira. Momentu honetan elur kapa metro erdira ez da iristen, eta eskiak jartzeko 1700m ingurura igo behar da gutxienez.
Urte berriko elurte hauek Hego Isurialdeko mendieri egin die mesede gehiago. Ikusi behar, beraz, nola geratu diren mendiak. Ea ibilbide polit eta seguruak egiten asmatzen dugun