Ibilbide hau Baztango bidexkarik
iradokitzaile eta xarmagarrienetako bat da. Pago eta gaztainondo artean doa,
freskuran, antzinako izaki mitologikoen oihartzunez beteriko parajeetan barna.
 |
| Erratzuko etxeak |
 |
| Erratzuko etxeak |
Xorroxingo ur-jauzi politak merezi
du bisitaldi bat egitea. Familian egiteko egokia den ibilbide honetan, bateratu
nahi dira bidearen erakarmen turistikoa eta ingurunearen erabilera
tradizionalak. Erratzura iritsi eta Ubidea kaleko aparkalekuan utziko dugu
autoa, zerrategiaren nabeetatik hurbil, egoiliarrentzat erreserbatutako
aparkalekuak ez okupatzeko.
 |
| Gaztaiondo zahar ale bikaina |
 |
| Gorostapolo auzoa |
Aparkalekutik atzera egin eta
NA-2600 errepidea gurutzatuko dugu, etxebizitza-bloke batzuen parean.
Ibilbideak hegoalderantz egiten du kalez kale, errepideko trafikoa saihesteko,
eta baratze arteko pasabide mehar bateraino doa: hura hartuko dugu Aranea
gaineko harrizko zubi ederrera joateko. Nork jakin, baliteke laminaren batekin
topo egitea errekan.
 |
| Xorroxingo ur-jauzia |
 |
| Xorroxingo ur-jauzia |
 |
| Xorroxingo ur-jauzia |
Bidexka Iñarbegiko errekaren parean
doa, baita Gorostapalo eta Iñarbil auzoetara daraman errepidearen parean ere.
Bi zubi txiki zeharkatu ondoren, bidegurutze bat dago, seinaleak dituena
(zutoinak). Handik herri bidexka zaharraren errotuluei segituko diegu, zubi
berri batera iritsi arte. Pagadi-gaztainadi batean sartuko gara orduan,
Iñarbegi errekastoari segika. Errekastoa igaro behar ez izateko, ezkerreko
bidexkatik joko dugu eta, lehenbiziko ur-jauzia pasatu ondotik, Xorroxingo
ur-jauzira helduko gara, bigarrena eta ikusgarriena baita.
 |
| Gorostapoloko galtzada |
 |
| Doloretako Ama Birjinaren ermita |
 |
| Gorostapoloko etxe ederra |
 |
| Eguzkilorea |
Xorroxingo ur-jauzitik bidegurutzeraino
jaitsiko gara eta handik Gorostapoloko ermitara doan maldan goiti. Baztango
auzo tipiko hori zeharkatuko dugu, karrika harriztatuak zapalduz eta etxe
gorrixkak ezker-eskuin, Erratzuko herrigunera, ibilbidearen abiapuntura, iritsi
arte.
 |
| Erratzu |
 |
| San Pedro eliza |
 |
| San Pedro elizako klaustroa |
No hay comentarios:
Publicar un comentario