miércoles, 25 de febrero de 2026

Errepidearen "trabajadoreak"

Powered by Wikiloc

 


Barrakoi eta Lo-zuloen kokapenen planoa (Aranzadi Zientzia Elkartea)

Espainiako Gerra Zibila amaitu eta, II. Mundu Gerra irabazi zuten aliatuen balizko erasoei  aurre egiteko, beste hainbat errepiderekin batera (Arkale, Aritxulegi, Agiña, Ingelesaren Gaztelua) Lezotik Guadalupeko santutegiraino hedatzen den Jaizkibelgo GI-3440 errepidea eraikitzen hasi ziren. 1939 eta 1946 urteen artean egindako errepideak  helburu eta erabilera militarra zuen soil-soilik. Lan horiek burutzeko, Estatuak hiru langile mota erabili zituen, eta, horien artean milaka gerra-preso eta errepresaliatu. Hasierako hilabetetan, gerran preso hartutako Langile Batailoiak aritu ziren lanean. 1940ko amaiera aldera, Errepublika garaian soldadutza egindakoek osatzen zituzten Soldadu Langileen Zigor Batailoiak ordezkatu zituzten. Bi talde hauetaz gain, erregimenaren aurkakoak edo harekiko erabateko adostasuna erakutsi ez zutenek osatzen zuten azken taldea. 1943tik aurrera, sententzia irmorik ez eta, kartzela zigorra murrizteko presoek amaitu zituzten azken lanak. Francoren bisita bat aprobetxatuz, errepidea 1951n inauguratu zuten ofizialki.

 

Lezo eta inguruko herrietako biztanleek “trabajadoreak” izenez izendatu zituzten gerra ostean lan behartuak egitera zigortu eta eraman zituzten langileak. Hauek barrakoi, kanpamendu eta zoruan bertan egindako zuloetan bizi ziren oso baldintza desegokietan, esklabu gisa. 2016an, herriko memoria historikoa berreskuratzeko eta ezagutzera ematera helburuz sortu zen Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Elkartea, eta bertako kideek auzolanean burututako hainbat ekimeni esker, Iparragirreko basoan eraiki zituzten barrakoiak eta lo-zuloak berreskuratu dituzte. Iraganaren lekuko isilak, sufrikarioaren eszenatoki krudela.


Iparragirreko iturria

Uraska

Trabajadoreen (esklaboen) barrakoiak

Trabajadoreen (esklaboen) barrakoiak

Trabajadoreen (esklaboen) barrakoiak

Kantina eta sukaldea

Kantina eta sukaldea

Iparragirreko barrakoien argibide-taula

Barrakoiak

Barrakoiak



Sorotxoko Lo-zuloen argibide taula

Hildako langile esklaboen omenezko oroit-plaka

Lo-zuloa

Lo-zuloa

Lo-zuloak





No hay comentarios:

Publicar un comentario