domingo, 16 de noviembre de 2025

⛰️ MENDEBALDEKO INFIERNOA 3073 mt, ⛰️ERDIKO INFIERNOA 3081mt/QUIJADA DE PONDIELLOS. Refugio de Bachimañatik


         Urtea da hirumilako batzuengana iristea ere lortu dugula.

Zoragarria da, baina egia da, era berean, gero eta zailagoa dela haiengana iristea... Adinak ez du barkatzen!! 
Baina hor daude gure mendi altuenak. 
⛰️ MENDEBALDEKO INFIERNOA 3073 mt, ⛰️ERDIKO INFIERNOA 3081mt/QUIJADA DE PONDIELLOS.
2025-09-16-17 
Honetan aterpetik abiatzen gara.    

 Aste eguna da eta oso lasai dago aterpea. 15 bat pertsona gaua pasatzeko.
 Goiko Laku Urdinean. Eskuinean, lehenbizi igo behar dugun Infierno mendatea. Gero hortik ezkerrera, tontorretara.
 Eta gure ezkerrean Infiernoen glaziarra. "Azken glaziarrak agurtzen"...
 Eskuinera doa Tebarray mendatera eta Respomuso-ra doan bidea. Gu ezkerrera. Zorionez, oso jende gutxi ikusten da gure aldean, eta horrek asko lasaitzen gaitu, harkaitz erorketak oso ohikoak baitira igoera honetan.
 MENDEBALDEKO INFIERNOA (3074m). Lau bat ordutan aterpetik. Atzean, Collarada, Pala de Ip, Aspe inguru guztia, Midi, Sallent, Formigal,... Eguraldi bikaina, paisaia ikusgarria eta bakar bakarrik goian. 
 ERDIKO INFIERNOA (3082m). Gustora!
 Eguraldi honekin gozamena da ertz eder horretatik ibiltzea. Atzean daukaguna, ezaguna dagoeneko.
Hemen dagoeneko erreportaje osoa !!



No hay comentarios:

Publicar un comentario