domingo, 21 de julio de 2024

Barbaringo haitza

 


PR-Gi 26aren ibilbide balizatua izan arren, zenbait tartetan nahikoa zikina dago eta marka zuri eta hori asko desagertu egin dira. Beraz, behar beharrezko da tracka eramatea, bidegurutze asko egoteaz gain, bidearen zati batzuk antzematea kosta egiten baita. Azken aldi honetan gainera, bidea oztopatzen duten zuhaitz enborrak ere daude. Bestetik, tontorra leku ederra izateaz gain, talaia paregabea da Aizkorri eta Aralar mendilerroen ikuspegiaz gozatzeko.

 


Goierri eskualdean kokatuta dagoen Zerain herri euskaldunean emango diogu hasiera ibilaldiari. Zerain,  betidanik nekazaritzari lotuta bi izan den herri izan da, baina mendeetan zehar, bere lurretan dauden mea, egurra eta ikatza bezalako lehengaiak ustiatu izan ditu. Herriko lurretan aurkituko ditugun ondare naturalaz gain, ondare historiko garrantzitsua gordetzen du: meategiak, museoa, kartzela eta abar. Zeraingo ostatuaren ondotik abiatu aurretik, bere barrenean dagoen 1711. urtean eraikin zen kartzela bisitatu dezakegu. Udaletxearekin batera altxatu zen eta bere berezitasun nagusiena, paretetako haritz-oholak dira, presoak ihes egiteko arriskua lortzeko eraiki zituzten paretetako haritz-oholak dira. Zepo eta girgiluak  ere bertan ikus daitezke.

 


Ostatua atzean utzi eta herri aldera igotzen hasiko gara. Bidean, bolatokiaren ondotik pasako gara. Garai batean bederatzi bolatoki zeuden herrian sakabanatuta, baina garrantzitsua Herriko Plazakoa izan ohi da. Ama Jasokundearen elizaren ondotik pasa eta berehala, herriko plazako punturik gorenean, Zeraingo jauntxoen bizileku izan zen Jauregiarekin egingo dugu topo. Honen parterik deigarriena dorretxearen parte izan ziren harri landuko hiru hormak dira. Gotiko erako arku ederraren gainean, herriko armarririk zaharrena ikus daiteke. Laiotz-Lasusti auzoan barneratzen den bide zabalean zehar abiatuko gara. Hasiera asfaltozko bidetik egingo dugu gora, eta, gero, lurrezko pistan zehar abiatuko gara pinudi eta baso mistoaren artean. Bidegurutzetan erne ibili beharra dago, markak ia desagertu egin dira eta oso erraz gerta daiteke bidez nahastea.

 


Gertu ikusiko dugu Barbariko haitza, baina bertaraino iristeko, bere magala zeharkatzen duen xenda balizatutik egingo dugu aurrera. Ataka txiki batera heltzean, hau igaro eta berehala ezkerretik ateratzen den xenda hartuko dugu. Hemendik aurrera bidea garbia da, mendi-mazelan zehar altuera erraz irabaziko dugu. Alanbrezko hesia igaro eta azken maldarik ekingo diogu Barbariko haitzaren ondora igotzeko. Talaia paregabea Aizkorriko mendilerroaren ikuspegiaz gozatzeko.

 



Abiapuntura itzultzeko, behean ikusiko dugu Basazabal baserri aldera jaisten hasiko gara belazean zehar. Alanbrezko hasi gurutzatu ostean, Barbari auzora igotzen den errepideraino jaitsiko gara. Errepidean zehar hirurehun bat metro bete eta eskuinetik Arrola Goikoa baserrira zuzentzen den asfaltozko errepide txikia hartuko dugu. Xenda eroso batek Barbariko magala zeharkatu, borda baten ondotik pasa eta pista zabal batera eramango gaitu. Aurrera egin eta laster Zeraingo eliza eta etxeak ikusiko ditugu gertu. Errekaldea auzoko errepidera jaitsi eta herrira itzuliko gara. Ez dugu herriko Kultur etxean dagoen Herri Museoa  bisitatzeko aukera galdu behar, bertan zeraindarren bizimodu eta ohituren bilakaera azaltzen da.

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

https://askemikel.blogspot.com/2023/12/barbariko-haitza.html

 



Powered by Wikiloc

No hay comentarios:

Publicar un comentario