domingo, 26 de junio de 2022

Menditxiki: Ainhoatik Errebira

 

Herriko elizaren aurrean ekialderantz ateratzen den bidea jarraitu dugu eta ,Gurutze-bidean, GR-10aren bide-seinaleei jarraitu diegu segidan. Hasieran asfaltatuta dagoen eta ondoren pista bihurtzen den bidetik, bigarren bihurgunera heldu eta eskuinetik jo dugu bidezidorra bilatuz. Aldapa pikoari aurre egin eta berehala heldu garazuhaizti batean babesturik dagoen ermitara. Gertu, hiru gurutze erraldoi hilarriz inguraturik. 

Arrantzeko Ama Birddinaren (Arantzako Ama Birjina) kapera honen istorioa irakurri ahal izango dugu bertan dagoen testu batean: “ Iturri miragarri baten ondoan, artzain bati agertu zitzaion, Ama Birddinari eskainia zaio Kapera hau. Ez dakigu noiz gertatu den agertze hori, baina erraite ahal dugu Oñateko (Gipuzkoa) Arantzazuko Ama Birddinaren agertzearekin berdintasun aunitz badituela. Aspalditik Ainhoarrak eta, inguruko herrietako biztanleak igaiten dira kaperarat prozesioan, Mendekosteko astelehenean, meza nagusia entzuteko. Mendian den kapera ttikitik, Arantzeko kaperaraino, 1886an egin 14 gurutzeko bide bat bada. Bide honen ondoan, harpetxo batean, Ama Birddinaren itxurarekin batean, iturriño bat agertzen da. 1898an San Mattin Etchartek eraikiarazi zuen kalbario bat kaperaren aurreko ordozi ttikian, geroxeago 1900ean, Ama Birddinaren itxura bat emana izan zen, kaperaren aurreko kaperatxoan, eta berrikitan (2001) hilharriak (gizonarriak) emanak izan dira kalbarioaren inguruan”.



 

Kapera atzean utzi eta Errebi mendiaren magalean hedatzen den GR-10aren bide-seinale zurigorriek erakusten diguten norabidean abiatu gara. Bide balizatua utzi eta Errebi mendiaren tontorrera igo gara. Bertatik dagoen ikuspegi paregabeaz gozatu eta gero, berriro kaperara jaitsi gara aurrez aurre ikusiko dugun bidean barna. 


 

Abiapuntura itzultzeko, kaperatik Ainhoaraino jaisten den pista zabaletik egin eta berehala Arantzako iturria ikusi dugu. Herrira iristean, etxe ederren artean paseatzera joan gara.

 

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko 

https://menditxiki1.blogspot.com/2022/05/ainhoatik-errebira.html




Powered by Wikiloc

No hay comentarios:

Publicar un comentario