Hiru dira Aiako
Harriko granitozko mazizoa osatzen duten mendi ezagunenak: Irumugarrieta,
Txurrumurru eta Erroilbide.
Inguru hauek, Euskal
Herriko lurralde zaharrenak dira. Orain dela 300 milioi urte, Arkaiko eta Lehen
Aroan, egungo Euskal Herria itsasoa zen eta honek eragin handia izan zuen gure
mendien eta haranen sorreran, eta ondorioz, gure arbasoen bizimoduan. Duela 250
milioi urte, Lehen Aroa amaitzear zegoela, Aiako Harria itsas azpitik sortu
zen, Urtsuia, Adi eta Iratiko mendiekin bi uharte sortuz, beste lurralde
guztiek urpean jarraitu zutelarik.
Mazizoa, berez,
granitozko mendi-puska batez osaturik baitago (granitozko batolitoa) eta bere
oina Artikutzako urtegitik San Martzialgo baselizaraino hedatzen da. Ekialdeko
hegia leunagoa da baina mendebaldekoa, berriz, oso malkartsua.
Gu, Elurretxeko
lepoan dagoen aparkalekutik abiatu eta berehala. elurzulo baten ondotik pasa
gara. Basoan murgildu eta igotzen jarraitu dugu bunker baten ondora heldu arte.
Bidea oso higatuta dago eta kosta egiten da tarte batzuetan aurrera egitea.
Sisi-saga baten
ondoren, Muganixeko tontorrera heldu gara eta segidan Junkal Ama Birjinaren irudia
gordetzen duen haitzuloan sartu gara. Atzera egin eta berriro itzuli gara
bidera. Putzuetako gaina atzean utzita, Irumugarrietako tontorrera igo gara
azken malda gogorrari aurre egin eta gero. Itzulera, bide beretik burutu
dugu.
Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
https://menditxiki1.blogspot.com/2022/05/aiako-harria.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario