Eskola ezezaguna askorentzat, baina gure ustez merezi duena. Nafarroan kokatuta egon arren, orain dela urte dezente Oarsoaldeko jende batek, oiartzuarrak batik bat, ireki zituzten bertan aurkituko ditugun bide gehienak.
Urruti edo ingurune ezezagun batean kokatuta egoteagatik, ez da hain ezaguna. Nafarroako Mendi Federazioak ez du inoiz aintzat hartu eta Gipuzkoakoak bere berritze kanpainan ez du sartu.
Egoera hau ikusirik, diru-laguntza edota materiala eskuratzeko mugitzen hasi ginen, baina berehala ohartu ginen bide hori nahikoa antzua zela, tramite administratibo asko burutu beharra eta hobe genuela guk geuk gure kabuz egitea, bestela egin gabe geratuko litzateke eta.
Beraz, eskalada ingurune ezezagun honetaz gozatu nahi baduzue hurbildu eta seguru egon primerako eskaladak burutu ahal izango dituzuela. Oraingoz sektore bat berritzen ari gara eta bide berri batzuk ere ireki ditugu. Gure asmoa, beste sektoreetan pixkanaka bide gehiago zabaltzen joatea da. Hasi eta lesakar batzuk gurekin lan egitera ere animatu zaizkigu eta poliki bada ere dotore ari zaigu geratzen.
Informazio gehiago eskuratu nahi baduzue, Gipuzkoako zein Nafarroako gidetan agertzen dira, baita gipuzkoaneskalatzen.blogspot.com blogean. Bertan, inguruko sektorea eta Aritxulegiko eskola txikiri buruzko informazioa bildu ahal izango duzue.
Sonia Rodriguez eta Txingu Arrieta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario