"Lapiaz" bidea Eginoko bideen gainean erdi ahaztua dagoen luze bateko bidea da. Eginora hurbiltzen diren eskalatzaile gehienek bere berri ere ez dute eta inguruko bideren bat eskalatzen dutenean etxera itzultzen dira. Nahiz eta luze bakarreko bide "motza" izan, inguruko eskalada bideren bat eskalatu ondoren (batez ere "Elmer", "Berta" edo "Udaberri" bideak) merezi du eskalatzea, eskalada egun bat borobilduz. Kasu honetan Elmer bidea eskalatu ondoren egindako eskalada irakurtzeko aukera izango duzue.
BIDEAREN DATU BATZUK
"Elmer" bidea.
Luzera: 220 metro.
Luzeak: 6.
Nork irekia: Antxon Gorrotxategi.
Zailtasuna: 5b. Luzez-luze: 1ºL: 4b (45 m), 2ºL: 5b (40 m), 3ºL: 5a (40 m), 4ºL: 4c (30 m), 5ºL: 4c (45 m) eta 6ºL: 3b (20 m).
Orientazioa: Hegoaldea, udan bero handia pasa daiteke. Honegatik ura eramatea gomendatzen dut.
Hurbilketa: kotxea uzten den lekutik 15-20 minutu.
Jaitsiera: "Aztorea" eta "Usoa"tik jaisten den ohiko bidea jarraituz 30 minutu inguruan Eginon izango gara.
Eramandako materiala: 60 metroetako bi soka, luzera ezberdinetako 14 express zinta, harkaitz-zubietatik pasatzeko lau zinta eta zinta luze batzuk bilguneak muntatzeko. Walkie-talkie pare bat ere eramatea komeni da bilguneen artean oihuka ez aritzeko.
Bidea eskalatzeko pasatako denbora: 2 ordu eta 15 minutu.
"Lapiaz" bidea.
Luzera: 25 metro.
Luzeak: 1.
Nork irekia: Antxon Gorrotxategi.
Zailtasuna: 5c.
Orientazioa: Hegoaldea.
Hurbilketa: Egokiena "Elmer", "Berta" edo "Udaberri" bideak eskalatu ondoren. Bide hauen amaieratik 5-10 minutuetan luzearen oinean izango gara.
Jaitsiera: "Aztorea" eta "Usoa"tik jaisten den ohiko bidea jarraituz 35-40 minutuetan Eginon izango gara.
Beharrezko materiala: 6 expres zinta. Lehenengo bi aseguruak bi harkaitz zubietatik pasatako soka zaharrak dira, eta nahiz eta oraingoz ongi izan, denborarekin harkaitz-zubi hauetatik pasatzeko zintak eraman beharko dira.
Bidea eskalatzeko pasatako denbora: 15 minutu eskas.
BIDEEN KROKISA
Eginoko horma. Karratuan "Usoa" eta "Aztorea"-tik ekialdera dauden hainbat luzeetako bideen gunea adierazi dut.
Gune hau gertuago eta bertan irekita dauden eskalada bideen kokalekua, urdinez guk eskalatutakoak, eta orlegiz bi bideen artean oinez egindako bidea.
Krokisa zehatzago, urdinez nahastuta muntatu genuen laugarren bilgunea.
Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2015/12/egino-elmer-220-metro-5b-eta-lapiaz-25.html?m=1
No hay comentarios:
Publicar un comentario