Bide honen berezitasunik handiena bertikal jarraitu beharrean eskuin-ezker zeharkaldi diagonal bat eginez eskalatzen dela da, azken luzeko azken metroak "Ainhoa" bidearekin elkarbanatuz.
BIDEAREN DATU BATZUK
Luzera: 115 metro.
Luzeak: 4.
Zailtasuna: 5c. Luzez-luze: 1ºL: 4b (35 m), 2ºL: 5a (30 m), 3ºL: 5b (25 m), 4ªL: 5c (25 m). Lehen luzetik aurrera adi eskalatu behar da lekuren batean baino gehiagoan aseguruak topatzea ez baita oso erraza.
Orientazioa: Hegoaldea, udan bero handia pasa daiteke. Honegatik ura eramatea gomendatzen dut.
Hurbilketa: kotxea uzten den aparkalekutik 15-20 minutu.
Erabilitako materiala: 60 metroetako bi soka (bidea rapelatzen badugu eskertuko dugu bi rapeletan hormaren oinean izango gara eta), luzera ezberdinetako 15 express zinta eta zinta luze batzuk bilguneetarako. Walkie-talkie pare bat ere eramatea gomendagarria izan daiteke bilguneetan oihuka ez aritzeko. Bidea rapelatzen badugu "Ainhoa" bidea jarraituz rapelatuko dugu.
Bidea egiteko pasatako denbora: ordu eta erdi inguru.
BIDEAREN KROKISA
Bidearen nondik norakoak.
Krokisa zehatzago.
Informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2015/10/aiztondo-clasica-sur-bidea-115-metro-5c.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario