Badaukagu aurtengo Gorobel ibilaldiaren kartela! Mendi martxa berezi honen 29. edizioan, azaroaren 1ean ozpatuko dena; bi ibilbide izango dira, txikia (25km) eta handia (35km). Ibilbide luzearen irteera 7.30etan izango da Amurrioko enparantzatik eta motza aldiz, 8.05etan irtengo da kontrolpean enparantzatik geltokiraino; han tren berezi batek mendizaleak Urduñaraino eramango dituelarik 8.15etan. Izena emateko epea urriaren 20tik 29ra arte irekita egongo da, Mendiko Lagunaken egoitzan edo beraien webgunean www.mendikolagunak.blogspot.com.es ;4 € bazkide eta federatuentzat eta 6€ besteontzako. Ez dago egunean bertan izena ematerik.
Martxa honek beti utzi gaitu txundituta, ez zenukete galdu behar!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario