sábado, 25 de julio de 2020

PIRINIOETAN ESKALATZEN: IBON DE LLOSAS ETA RUSSELL MENDIA


Maladeta mendigunera hurbildu ahala oilo-ipurdia jarri zitzaidan, nire begiek, zinez, denbora askoan bilatzen aritu ziren harrizko kartzela hura aurkitu baitzuten. Paradoxikoa bada ere, munduko kartzelarik politena iritzi nion.

 

Pletá de Llosas; Ibon de Llosas-era gerturatzen, atzean Aneto eta Maladeta mendigunea.

Goizaldeko 6:30ak dira, eta iratzargailuak ametsen epeltasunetik brastakoan iratzarri nau. Aspaldiko partez urduri nago. Ia-ia loak hartuta, automatak bat bagina bezala, jantzi eta martxan jarri gara ni eta nire bidelagunak. Nire begiak baldarki jardun badira ere, bihotza arinduz doa. Izan ere, goizaldeko 03:00ak aldera Russell mendi lerroak –Maladeta mendigunearen zaindaria– haize bolada zakarrak helarazi dizkigu, zelan edo halan gu abisatu nahian, bere loa hautsiko duten eltxoak uxatu behar balitu bezala. Heltzear dagoenaren zantzua ote? Berdin digu. Izarrak lagun egun bikaina izango dugulakoan gaude.

Mahai gainean jar nitzakeen aukera guztietatik, oraingoan, Benasque hitzak irabazi du. Tira, Benasque, eta berari atxikiak doazen hitz eta adjektibo guztiak: basatia, bukolikoa, baketsua, arnasgunea…etab. Aitortu behar dut gaztetatik erakarri nauen parajea dela, baina tamalez –edo zorionez–, ez dut orain arte Erribagortzako basoetan barna murgiltzeko aukerarik izan. Ausardia falta, agian. Baliteke Nafarroako Pirinioek eskaintzen duten epeltasunak gehiengoetan erakarri izana. Nork jakin. Edozelan ere, konfinamendua akuilu ezin hobea izan dugu espekulazio hutsean aritzeko, Aragoiko Pirinioekin beste behin amesteko. Azkenean, bada, behinola begiz jo genuen Russell mendia eskalatzea erabaki genuen.

Ingurumariari dagokionez, Benasque erreferentziatzat hartu beharreko herria dela esan genezake. Aragoiko txoko honen mendietako jarduera zerbaitek bereizten badu, eskaintzen duen aukera anitza da. Huescako eta Erribagortza eskualdeko udalerria dugu, Pirinioen bihotzean kokatua, hiriburutik 143 kilometrora, ipar-ekialderantz. Benasqueko klima goi-mendikoa da, uda epelak eta negu hotzak ditu, zero azpiko tenperaturarekin eta elurra maiz egiten du. Nahiz eta mendeetan zehar abeltzaintzak pisu handia izan duen, herriaren jardun ekonomiko nagusia turismoari zuzenduta dago: jatetxeak, hotelak, aterpetxeak, multi-abenturazko enpresak, kanpalekuak, mendiko kiroletan espezializatutako dendak. Bestalde, paradisu natural honek zailtasun desberdineko trekking zoragarriak eskaintzeaz ez ezik, Pirinioetako tontor esanguratsuenak zapaltzeko parada eskaintzen digu. Kasurako, hainbat motatako haitz zein izotz eskaladan aritzeko aitzakia ezin hobea dugu. Zelan edo halan Chamonix txiki baten itxura barrundatu nion herriari.

Eskalatzeko aukeratutako mendiari dagokionez, zinez esan dezaket izenak berak lehenengo egunetik erakarri ninduela. Interneteko atari desberdinetan arakatzen ari nintzela jakin nuen Russell kondeari zor diola izena “gure mendiak”. Okzitaniar-britaniar mendizale, abenturazale, bidaiari eta pirineista izan zen Henry Patrick Marie Russell; alegia, mendian aitzindari eta Piriniotako mendi ugari lehenengo igoerak sinatu zituen, Russell mendia kasu.


Iturria: Sua; Maladeta-Aneto

RUSSELL MENDILERROA

Kontuak horrela, Benasque inguruko Pla de Senartara iritsi, plangintzari eta motxilei azken zertzeladak eman, eta Coronas izeneko aterpetxera eramango gintuen autobusa hartu genuen. Gerora konturatuko ginen aterpetxeak izen desberdinak zituela: Ballibiernakoa, Refu de pescadores...etab. Lehenengo eguna izanik, vivac-era heldu bezain laster, aurretiaz posibletzat genituen aukeretako bati ekitea erabaki genuen, Ibon de Llosáseko El último ribagorzano bideari hain zuzen (280 m, V+). Hurrengo egunerako, ordea, aktibitate nagusiak utzi nahi genituen, Russell mendilerroko Gran Diedro (210m, V+) eta Vi amb Gasosa (195m, 6ª+) lerroak eskalatzea.


1. EGUNA

SENARTA-VIVAC-IBON DE LLOSAS

Aurreikuspenek astebururako iragartzen zuten eguraldi bikaina medio, ostiralean goizean goiz irtetea erabaki genuen, 5:00ak aldera, Senartatik goizean atera behar zen azken autobusa garaiz hartzeko 11:15etan. Urtean zehar posible da norberen kotxearekin igotzea Coronaseko aterpetxeraino, baina uda garaiko auto pilaketak saihestu nahian, galarazita dago autoz igotzea. Beraz, ohiko gerturatzea egiteko aukera bi besterik ez dugu; oinez edo autobusez. 8km-ko pista izanik, zalantzarik ez genuen izan; izan ere, gure 23kg-ko motxilekin nahikotxo sufrituko genuen errebueltaz beteriko ibilbide sigi-sagatsuan.

Coronaseko aterpetxean autobusetik jaitsi eta oinez hasi ginen, primeran markatutako bidezidor batetik. Hasieran, lautu egiten zen, ondoren, igoera gogor bati ekiteko, beti harri ugariko lursail batetik. Ballibierna ibaiaren ondoko bidezidorrean gora gindoazela, errekak ateratako hotsak lagun, bat-batean oso polita den lautada batera irten ginen. Llosáseko pletara, alegia. Belardi ederra, non ibaiak meandroak eratzen dituen, Llosás eta Ballibiernatik jaisten diren errekek zeharkatzen duten landaretza ugarirekin. Ikuspegi hori Ibón de Llosás dagoen kubetarantz irekitzen da, hustubide-ur-jauziarekin, eta Ibon de Ballibierna dagoen kubetarantz, eskuinetara. Behin hor, ibilbide desberdinak jasotzen zituen zutoin adierazle batekin topo egin genuen. Guk Llosasena hartu genuen; izan ere, Ibon edo laku honetara iristeko bi aukera daude. Guk mugarriz markatutako bat hartu genuen igoeran, ezkerretara joateko joerarekin, non hasieran oso azkar irabazi genuen altuera. Hala ere, eragozpen bat aurkitu genion aukera horri: harrizko bloke handiko lursail batetik doa, eta horrek nekagarri egiten du aurrerapena.

Ordu bete eta erdi pasatxo ibili ostean, belaunak eta zama puztuta, Ibon de Llosasera (2480m.) iritsi ginen; ur jarioz betetako horma beltzez inguraturik dagoen laku glaziarra. Ikusgarria benetan. Orduantxe pisua arintzeko eta atsedena hartzeko tartea hartu genuen. Bistak zoragarriak ziren arren, aurretiaz posibletzat genituen eskalatzeko aukerak tupustean desagertu ziren, Llosaseko hormak goitik behera bustita baitzeuden. Kasu batzuetan ur jauziak eta guzti antzeman zitezkeen. Haatik, krokisak hartu, eta arratsaldean eskalatzeko aukerak aztertzen hasi ginen. Ezkerreko alderdian nahiko etzanda zegoen plaka bat siku zegoela iritzi genion. Gero gerokoak. Lehenengo eta behin, Vivac-era heldu behar ginen kanpaleku nagusia muntatzeko, izan ere, altura horretan gauak nahiko hotzak eta haizetsuak izan daitezke; hargatik, lo egiteko aukera desberdinak dauden arren, premiazkoa genuen “bost izarretako” vivac-a aurkitzea.

Beste behin, bada, motxila tzarrak hartu eta eskuinetik Llosáseko ibonetera jo genuen, gorago bailara txiki batean barna dagoen aintzira txikia. Horretarako, harrizko mugarriak eta bidezidorreko marra berdeak jarraitu genituen bloke handiko lursail batetik. Buelta ugari eman ondoren, azkenean, triku harriaren antza hartu genion Vivac-a aurkitu genuen. Libre gainera. Parajea ederra benetan, bakartia, basatia… Patagonian sekula egon ez naizen arren, nire kordada kideak –El Chaltén egondakoa– istant batez horren traza barrundatu zion. Halaber, gure buruen gainean, ezkerretara, Russell mendilerroa gure zain aurkitu genuen, guri begira aurkitu genuen, hurrengo egunean egin behar genion bisitaren berri izango balu bezala.

Bost izarretako vivac-a


Eskalatzeko genituen gogo itzelak medio, zakuto guztiak arteztu, arin batean bazkaldu eta arratsaldeko laurak aldera egindako bidearen zati bat desegiteari ekin genion. Ibon de Llosasera heldutakoan, eta gure eskalada aukerak patxada handiagorekin aztertu ondoren, aldez aurretik fitxatuta genituen bi lerroren konbinaketa egitea erabaki genuen, ozta-ozta gure aitzindariek krokisetan gomendatzen zuten bezala. El último ribagorzano bidea (280 m, V+), Luychi ezizena duen eskalatzaile famatuak beste lagun batzuekin 2017an zabaldutako bidea begiz jo genuen. Goragoan esan bezala, horma guztia bustita zegoen, ezkerraldean ikus zitekeen plaka eta sabai bat salbu.

Aukeratutako lerro nagusia plakaren ezkerreko aldean kokatuta zegoen, baina bertara heltzeko eskumaldetik sartzen zen beste lerro batetik (Zig-zag bidea) zeharkaldian eskalatu behar izan genuen jatorrizko bidearen bigarren bilgunera iristeko. Hormako lehen zatian granitoan marraztutako erregleta txikiak, eta harkoskoak tartekatzen ziren. Eskalada ez zen guztiz zuzena, zatika sigi-saga eskalatu behar izan baikenuen, soken urratzea kudeatuz. Inguruko eskalada lerroetan ez bezala, guk, halabeharrez, hautatutako bidea nahiko ekipatua zegoen, han-hemenka paraboltak aurki daitezke eta. Hala ere, horrek ez du esan nahi Llosaseko lerroen izaera kirol eskaladakoa denik; krokisetan maila apaleko bideak agertzen badira ere, eskalatu beharra dago seguru artean. Bigarren zatian, lehenengoan ez bezala, hormak autoprotekzioarako bidea ematen zigun, bereziki guk egindako azken aurreko luzean, berau garbi baitzegoen bilera izan ezik.

Luze gehienak IV. edo V. gradu artean kokatzen ziren, eta aurkituko genituen arrakalek aukera ezin hobea eman ziguten geure burua trabagailuz aseguratzeko. Horretaz gain, bilera guztiak ekipatuta zeudela esan beharra dago, nahiz eta amaieran “garbi” zegoen 60m-ko luzea egin behar izan genuen krokisak markatzen zuen H2O kanala saihesteko. Beharbada babes gailuekin “jolasteak” xarma berezia eman zion ostiral arratsaldeko eskaladari.

 Ibon de Llosaseko hormak eskalatzen.


Haitz zatia amaitutakoan, Llosaseko hormak eskainitako panoramikaz gozatu genuen, ur-jauziak jaurtitako ur zipriztinek geure belarriak estaltzen zituzten bitartean. Halaber, etorkizunean bisitatu nahiko genukeen Ballibierna mendia begiekin agurtu genuen. Katu-oinak botengatik aldatu eta ezkerreranzko joerarekin jaitsiera egiteari egin genion. Han-hemenka Anetoko elurrek isuritako errekastoak zeharkatu behar izan genituen, baina zailtasun tekniko berezirik gabe.

Lakura heldu bezain laster, azkenengo eguzki izpiak edateko beharrizana sentitu genuen noizbait, eta hantxe, nekatuta baina pozik, Bartzelonatik heltzear zeuden beste bi lagunen zain geratu ginen, harik eta eguzkia bere amagana joan arte. Ez genuen estaldurarik gure eskalada lagunekin kontaktatzeko, ezta azken autobusa hartu zuten jakiterik ere. Haatik, menturaz, ia-ia izarrekin batera agertu ziren vivac-aren epeltasunera Russell mendia gurekin eskalatzera zetorren bikotea. Etxetik irten eta 18 ordu beranduago, gure gorputz nekatuek barre eta zahatoari emandako tragoxkaden artean agur esan zioten egun luzeari.

 

 

2. EGUNA

RUSSEL MENDILERROA

Eguna jaio eta txorien lehenengo kantuekin esnatu ondoren, goizeko 6:30ak aldera, vivac-aren epeltasuna utzi eta ohiko gosari goiztiarrari hasiera eman genion; kordada kideak Patagoniatik ekarritako mate infusioa eta guzti. Eguraldi iragarpenak bereziki onak zirenez gero, umorez eta patxadaz hartu genuen egunaren hasiera. Izan ere, bezperan lasaitasunez eta metodikoki prestatutako motxilak dagoeneko aktibitaterako prest utzi genituen. Gauzak horrela, 8etarako martxan ginen, eta gure kanpalekutik ikus zitekeen Russell diedroan jarri genituen begiak. Horrek markatuko zigun noranzkoa hurbiltzeko bidean.

Vivac-etik, eskumatara jo genuen, ipar-ekialderantz, eta belarrezko eta harkaitzezko maldak igo genituen, bai eta ondoren etorri ziren haitz blokeak ere. Bidezidorrik ez genuen aurkitu, bai, ordea, mugarri andana, eta horiei esker ordu bete eta erdi eskasean horma azpira heldu ginen.
Batzuetan, guri gertatu zitzaigun moduan, hormaren oinean elurtegi bat geratzen da, amaieran bertikalago egiten dena. Hala ere, bezperan aurkitutako mendizale batzuei galdetu ostean, elur metaketa txikia zelakoan, material teknikoa vivac-ean uztea erabaki genuen. Horrelakoetan garrantzitsua da indarrak eta pisuak dosifikatzea. Esan bezala, mendiko botekin, harri koskor gutxi batzuekin eta makilekin erraz zeharkatu genituen hormatik banatzen gintuzten hamabost metro eskasak.  Azkenean, bada, diedro handi, ikusgarri eta zoragarri baten azpian kokatuta geunden.

Russell tontorra vivac-etik ikusita.


Materiala prestatu eta gure txanda iritzi arte itxaron genuen, lasai, gure aurretik eskalatzen hasi zen beste kordada bat gure begietatik urruntzearen zain. Aita-semeak ziren, eta neure buruari galdetu nion ea inoiz horixe bera egiteko betarik izango nuen. Sakon hartu genuen arnasa, 3000 metroetara geunden jada, eta altuera nabaritzen genuen. Istant batez, eskalada bera bigarren maila batean geratu zen. 

Gurekin etorritako bikotea gu baino lehenago eskalatzen hasi zen, ozta-ozta 15 metro eskumatara. Itxura batean Vi amb gasosa bidea eskalatzen bakarrak izango ziren. Zorionekoak eurak; hau da, gure bidean kontuz ibiltzeko esan ziguten azken luzetik eror zitezkeen harriengatik, bereziki gure aurretik eskalatzaileak sartuz gero.

Gran Diedro Russell bidearen hasierari begira

Vi amb gasosa, Lehen luzea


Bistak izugarri onak ziren, eta egindako ahaleginak gogotik sarituak izan ziren. Ballibierna mendia guri begira genuen, oso-osoan, inguru mariko jaun eta jabe. Ez zen hodeirik agiri, eta han-hemenka zebiltzan txorien kantuek bat egin zuten noizbait gure bihotz taupadekin.  Aita-semeak hirugarren luzera heldu orduko martxa hartu genuen, eta granito perfektuan eskalatzeari ekin genion.

1. Luzea: Aita-semeek bidearen noranzkoa erraztu ziguten arren, eskalatu aurretik, parabolt bidezko txapa bat aurkitu behar izan genuen, bidearen hasiera adierazten zuena. Arrakala txiki batetik igo nintzen arroka zubi batera iritsi arte. Hemen, gora jarraitu beharrean, eskuinerantz jo nuen terraza batetik, harik eta pitzadura horixka bat aurkitu arte, eta hortik gora igo nintzen. Sokekin tentuz jokatu behar izan nuen, gerora sor zezaketen tentsioa murrizteko. Hor aurkitu genuen bidearen gakoa, pausurik gogorrena, (V+) hala ere, bideko aseguru bakarrarekin babestuta zegoen. Hori egindakoan, itsaspen-pasabide baten amaieran, diedroan sartuta, 2 parabolt eta uztai dituen bilera aurkitu nuen. (55 metro V+)

2. Luzea: Luzea diedro handian hasten zen, eta eskalatzeko atsegina zela iritzi genion. Diedroarekiko paraleloan eskalatu behar izan genuen, eta bidetik bi harkaitz-zubi eta kordinoak aurkitu genituen. Kontuak horrela, bilerara heltzear nengoela, nire kordada kideak harria! oihukatu zuen. Istant batez zur eta lur geratu nintzen bi metrora pasa zen harri tzarra ikusi nuenean; misil bat bailitzan, 20 metro beherago horman kontra talka egin eta mila puxketan kraskatu zen. Antza, goiko eskalatzaileek oharkabean jaurtitako harria izan zen, soken marruskaduraren erruz eroritakoa. 5 metro eskas falta zitzaizkidan bilerara heltzeko, hala ere, “misil” gehiagoren beldurrez, hormak eskaini zidan sabai baten azpian ostendu nintzen eta arnasa hartzeko tartetxoa hartu nuen. Metro batzuk gorago bilera eta nire bikotea aurkitu nituen. Eskerrak onik eta osorik amaitu genuela luze hura. (45 metro, V).

Gran Diedro Russel. bigarren luzea


3. Luzea: Zalantzarik gabe bide osoko tiradarik onena izan zen. Izugarri polita. 50 metroko diedroa, non pontza txiki bat gainditu behar izan genuen. Dena oso ondo babestu ahal izan genuen, gainerako luzeetan bezala. Gogoan dut, bereziki, babes gailu ertainak erabili genituela, eta nonahi sartzeko aukera eman zigula hormak. (50 metro, V).

4. Luzea: Ordura arte bezala, diedroan gora eskalatzeari ekin genion, pasabidea mozten zuen bloke handi bateraino. Blokera heldu orduko, ezkerrerantz jo eta berehala iritsi ginen bilerara. (30 metro, IV).

5. Luzea: Goragoan esan bezala luzerik arriskutsuena; ez horrenbeste eskalatzen ari denarentzat, baizik eta atzetik etor litezkeenentzat. Edozelan ere, trantsizio luze erraza izan zen, tentu handiz eskalatu beharrekoa, blokerik eta harri solterik ez jaurtitzeko. Guk beharbada ez genuen ondo irakurri irteera. Atzetik kordada gehiago zetozen eta tentsio uneak bizi izan genituen harri jaurtiketa saihestu nahian. Zelan edo halan krokisak markatzen zuen azken bilerara heldu ginen, baina handik gora irteteko nahiko desatsegina zela iruditu zitzaigun. Azkenean, bada, beste 60 metroko (IIIº) luze bat egitea erabaki genuen materiala ganoraz batzeko eta Russell tontorrari begira jartzeko.

Luze egin zitzaigun gure lagunen zain egotea, ia ordu bi egon baikinen tontorrean. Antza denez, hiruko kordada bat aurkitu zuten –mendi gida bat eta bi sasi eskalatzaile– azken aurreko bileran hain zuzen, eta harri erorketa nahikotxo sortzen ari zirela ikusita, umorez eta lasaitasunez jokatzea erabaki zuten. Edozelan ere, itxaronaldiak oso-osoan asetu gintuen, birikak aire garbiaz bete genituen behin eta berriz, 3000 metrotik gorako airea barruan sartzeak gaztetuko bagintu bezala. Baita begiekin hamaikatxo eta bat argazki atera ere, Russell tontorrak Pirinioetako panoramika ezin hobea eskaini zigun eta. Azkenean, lau lagunok tontorrean elkartu bezain laster besarkada beroa, estua, zintzoa, eman genion elkarri, bizi izandako abenturatxoa elkarrekin bizitzeagatik. Zorionekoak ginen. 

Russell Tontorrean (3207m). Atze-atzean Aneto. Aurrerago Tempestades tontorra.


Lagunei Vi amb gasosa bideari buruz galdetzean, estetikoa eta itxurosoa iruditu zitzaiela esan ziguten; zailtasunak pausu bakan batzuetan pilatzen omen ziren. Bestalde, bide osoan zehar ez zuten inolako ekipamendurik aurkitu, 2. luzean (6ª+) baten batek utzitako babes gailu bat izan ezik; lagunen ustean, bidea kordada gutxik errepikatzeak zein lerroak duen ekipamendu ezak emozioa eta askatasuna eskaini zien. Halaber, bidean zehar, tarteka, goroldio metaketak aurkitu zituzten arrakaletan, babesgailuak erraztasunez jartzea eragotziz. Horretaz landa, krokisean jasotako bilerak, kasurako, modu desberdinean muntatu zituzten, eta azken luzean gure bidearekin bat egiten zuen zeharkaldi ederra inprobisatu zuten. Azkenean, bada, horrela laburbildu zuten euren aktibitatea: lerro estetikoa, kalitatezkoa, eta konpromisu puntuarekin.

Jaitsierarako bidea arrunta aukeratu genuen, hegoaldetik jaisten den kanal batetik, mugarriekin adierazita zegoena. Zinez, jaitsierak errespetu handia ematen zigun, zatika zeharkaldi eta destrepe (II) nahiko arriskutsuak egon baitzeuden, neguan eta izotzarekin bereziki kontuz igaro beharrekoak. Gauzak horrela, zenbait destrepe egin ondoren, elurrak estaldutako bloke-zelai handi batera heldu ginen. Handik kanpalekura ordu bete pasatxoan iritsi ginen, leher eginda baina poz-pozik, “etxerako lanak” gogotik egin genituelako, eta merezitako atsedenaldia hartuko genuelako. Gerora errekatxo batean hartuko genuen bainuak min guztiak osatu zizkigun.

Ilunabarra eta gaua heldu bitartean, bizi izandakoa ospatu nahian, ortzi mugari begira jarrita matea eta ardoa edaten hasi ginen. Eguzki izpien azken tantakadekin ere gozatu genuen, jakin baikenekien huraxe izango zela gure azken gaua denborak zizelkatutako harrizko kartzela txiki hartan. Kartzela bai. Aitzinsolasean esan bezala, Pirinioetako horrelako zoko misteriotsuak geure burutik, edota ninietatik, atera nahi ditugun arren, nekez lortzen dugu, eskalatzaileok, sarritan, gure harrizko ametsen preso baikaude betiko.

Llosáseko hormatik.



lunes, 20 de julio de 2020

Trailrunning por Lemoatxa / Gantzabal

Monte centenario con una historia muy ligada a la Guerra Civil, dispone de una red de senderos que invitan a recorrerlos en la modalidad de trailrunning o si queremos hacer cima de una manera mas tranquila, bastara con que sigamos el PR-BI 56...
Mas info: https://zieft.blogspot.com/2020/07/trailrunning-lemoatx-gantzabal-desde.html

jueves, 16 de julio de 2020

Baltzolako Kobazuloak. Rutas con lxs peques

El recorrido de hoy nos llevara las cuevas de Baltzola, una de las excursiones típicas para hacer con lxs peques en Bizkaia. Conoceremos Jentilzubi, la ermita de San Lorenzo, el túnel natural de Abaro y la cueva de Baltzola. Dicen las leyendas que allí vivían Sugoi y Mikelats. A ellos no creo que les veamos, pero seguro que lo que si veremos seran escaladores dándole a alguna de las vias del interior de la cueva...
Mas info: https://zieft.blogspot.com/2020/07/ruta-para-peques-cuevas-de-baltzola.html

lunes, 13 de julio de 2020

Ihurbain (por la grieta) + Beriain. Circular desde Huarte-Arakil

Todo aquel o aquella que haya ido por la A-10 (Autovia de la Sakana) de Gasteiz a Iruña si o si se ha tenido que fijar en la "mole" del Berian o San Donato. Es una montaña que llama poderosamente la atencion, de hecho tiene una prominencia de casi 900m, y si bien ya la tenia subida, habia un proyecto en mente que hacia tiempo que queria realizar...
Mas info; https://zieft.blogspot.com/2020/07/ihurbain-por-la-grieta-beriain-circular.html

miércoles, 8 de julio de 2020

Sierra de Lokiz desde Orbiso. Circular en la muga...

La sierra de Lokiz separa los valles de Arana (Araba) y Amezkoak (Nafarroa) al norte, de los de Kanpetzu (Araba) y Lana (Nafarroa) al sur. Su cota mas alta es el Okomendia, y una de las mas tipicas, el Perriain o Cruz de Alda (aunque el Txintxularri es mas alto) y en la circular de hoy la recorreremos partiendo desde Orbiso...
Mas info en https://zieft.blogspot.com/2020/07/circula-lokiz-y-perriain-desde-orbiso.html

jueves, 2 de julio de 2020

MESA DE LOS TRES REYES desde BELAGUA (Mata de Haya). 21-6-20






























Larga jornada la que nos espera a Natxo, Andrés y un servidor a la hora de emprender esta sensacional ruta, a la que teníamos muchas ganas de recorrerla y aprovechamos nuestro regreso al Pirineo, después del confinamiento para realizarla. Nos plantamos en el aparcamiento de la Mata de Haya, en el km 12 de la carretera NA-1370 que une Belagua con Francia, justo antes de iniciarse el puerto, para las ocho de las mañana. El parking está a tope casí al completo, se nota las ganas de monte. Comenzamos a caminar desde aquí y en dirección sureste iniciamos la ruta por un precioso túnel entre las hayas, y siguiendo las marcas amarillas del PR-NA203, y la indicación hacia la Mesa, de los postes indicativos. Salimos a zona abierta junto al barranco de Aztaparreta, cauce muy pedregoso que recuerda la antigua lengua de un glaciar y que es el inicio del río Belagua. Lo cruzamos siguiendo por la pista, en dirección este. Justo antes de la borda de Intza, tenemos un poste indicador de camino hacia la mesa, por el barranco de Aztaparreta, pero nosotros seguimos las marcas del PR-NA203, por el cauce de Bitxitoza hasta buscar la espalda de los prados donde comienza la empinada senda que, primero entre pinos y luego por medio de un precioso hayedo, donde nos encontramos la cueva de Antxomarro. Pocos metros más arriba la pendiente se torna más suave y entramos en un pasadizo entre rocas y luego por senda, ir ganando altura hasta salir al collado de Larrería, que es una suma de collados entre las cimas de Lapazarra y Lapakiza de Linzola. Es aquí donde se enlaza con el GR-12, por la cual continuamos.































Entrada completa en : http://covaloria.blogspot.com/2020/07/mesa-de-los-tres-reyes-desde-belagua.html















miércoles, 24 de junio de 2020

Dexametasona


-Zer moduz asteburua?
-Primerakoa: viote fest Iraulen. Eta zurea?
-Primerakoa: Anbotoko ertza eta Aratz-Aizkorri.
-Nekatuta?
-Ez, bixamonagaz. Aizkorritik bueltan ardo festa lagun batekin.
-Se os fue de las manos.
-Y de las copas.
-Anyway, mugak zabaldu dituzte, eta, bagoaz Piritara!




-Begira, Collarada!
-Madalena. La madeleine.
-Pirinioak!!! Zelako emozioa.
-Bai, udako zati handi bat hemen pasa nahi dut. Ametsak betetzen.
-Plana aldatu, eta, joango gara Diablos ertzera?
-Beronia edo beratze karbonikoko arnoa eskaintzea bezala da hori. Ezin dut aukeratu.
-Tenemos problemas de ricos.
-Perdido North Face. Urteak daramatzat-eta hormatzar horren argazkiari begira.



-Pineta bailara oso basatia da, nire bailara kuttuna Piritan.
-Bai? Badakit Balaitous dela zure tontor kuttuna.
-Ordesa-Pineta. Baso bailara sakonak, eskalatzeko horma erraldoiak, ertzak, korridoreak, eskibide ederrak, vivac zoragarriak. What else?
-Zelako ur jauziak.
-Mini colas de caballos.
-Goi mendiko botak berriro. Fucking sensation! Bisaurinetik jantzi gabe.
-Konfinamenduak ordu asko kendu dizkigu, eta mendi asko ere bai.
-Bada nik uste det konfinamenduak ordu asko eman dizkigula, eta mendi-amets asko ere bai.



-Bero dago, eta igoera pikoa da Pinetako balkoira.
-Aspaldi motxila handiarekin ibili gabe. Gogorra izanen da.
-Hitz egin dezakegun maitasunaz.
-Dakort.
-Kilian, Ueli, Honnold... nor da zure ustez konpletoena mendi espezialitate guztiak aintzat hartuz?
-Bihurtzeko aukera emango balidate, Ueli Steck izango nintzateke egun batez.
-Chamonixen, Mont Blanceko lasterketan "ezagutu" nuen duela lau urte. Gizon ederra!
-Azkartasuna, zehaztasuna, kalitatea, mendiarekiko errespetua. Gauza asko inspiratzen dizkit.
-Honnoldek ematen dit niri atentzioa. Loving asperger people.
-Mikelek bezela, inteligentzia handiegia buruan sartzeko.
-Nola esango zenuke "nos tenemos a nosotros mismos" baina euskarazko aditz trinkoan?
-"Gagauzkagu?"
-Kar, kar, kar.
-Sarasolaren hiztegiak ez dut uste dakarrenik. Galdetuko diot.
-Con eso le fries el cerebro.



-Badaukat irteera honetarako izenburua ere. Asmatu ezetz!
-Give me some clue.
-Azken egunotan modan egon da coronavirusa dela eta, gauza bat da, goi mendian oso erabilia baina uste det ez daukazula motxilan.
-El totem morado?
-Frio, frio.
-Me esta entrando la pajara de tanto pensar. Eman beste pista bat!
-Politikari bat "desazelerazioa" esateko nola, halaxe ibili naiz ni ere hura esateko.
-Kar, kar, kar. Dexametasona!
-Dexametadona, mexadetadona... Lankide-lagun batek esaten zidan: Ainho, de-xa-me-ta-so-na! No tiene nada que ver con la metadona!
-En las cuevas de Ekain Pagola.
-Euskal gidari handi batek eman zizkigun botikaren inguruko zehaztasunak.
-Vallejo, jatorra mutila.
-Argentinako sabaira eramango duela esan zidan, baina espero duela ez erabili behar izatea.
-Kar, kar, kar.



-Zenbat aldiz egon gara hemen?
-Perdido Xtrem bi aldiz egin dut, zurekin eta Dihinxekin.
-Zelako ederra den hau. Balcon de Pineta.
-El balcon de la Lola.
-Wifigunea daukagu. Amari deituko diot, badakit hunkituko dela.
-Ama... negarrez nago!
-Badakit, Ainho. Zoragarri dago, ezta?
-Zu ere izan zara hemen, ama. Posets ikusten ari naiz. Akordatzen nola eman zizun garaierak tontorrean? Aitak eskutik jaitsi zintuen Viadoseraino.
-Ainho, jakin dezazula ez dudala baztertzen oraindik ere inguru horiek neure begiz ikustea. Orain zoriontsua naiz zure begiz ikusten.
-Asko amestu det hormatzar honekin, ama.
-Bete ametsa, eta etorri osorik bueltan etxera.

 


-Eta orain, zer? Zein da flana?
-Txitxiroak arrozagaz, arnoa eta lotara.
-Dantzarako gogoa daukat, gidari. Pinchamos algo?
-Venga, vale, baina la pista de baile es esa roca.
-Orishas, al son de Pineta.
-Perdido rock festival.

 


-Nondik igoko gara bihar?
-Norte klasikoa. Begira hor ezkerreko hodi hori, rimalla igaro, zeharkaldia eskuinera eta ezkerreko korridorea.
-Para, para. Zeharkaldi horrek zenbat graduko malda dauka?
-Bah, 60 gradillos. Calderilla.
-Gaur ez det lorik egingo. Hormatzarrarekin ametsetan.
-Hotzik bai?
-Hotzikarak.
-Jantzi nire lumasa.

 

-Ainho, esnatu, 03:30. Izarrak zain dauzkazu, begira.
-Perdido igo gabe ere, zoriontsu jaitsiko nintzateke jada.
-Has picado vivac!
-Anuskari esan behar diot.
-Gaua hemen eta gure hatsaren hotsa. "Hatsaren hotsa".
-Gaueko burutazioak artikulurako.



 
-Me encanta kranpoien zarata.
-Zelako ondo goazen, Ainho. Speed Perdido.
-Non daude los 60 gradillos?
-Zure oinpean.
-Benetan? Hau da bart loa kendu didan malda pikoa?
-Yes! Ez da horrenbesterako, ezta?
-Zure ipurdiari begira joateak errazten du bidea. Eta egunsentia hormatzar zuri honetan ikusteak.

 

-Ainho, se nos termina el festival. Uste baino azkartxoago goaz, aurki gara goian.
-Argazki batzuk familia eta lagunei, onik gaudela esateko eta inbidia apur bat emateko.
-Non dago tontorreko piruloa?
-Elurpean, gure oinpean.
-07:05. Perdido North Face.
-Ezin ordainduzko uneak.
-Hemendik ez da itsasoa ikusten.
-Gu ez gara itsasokoak.
-Aurten azkenean egingo dira estropadak.
-Akordatzen Kontxako Banderan izan gineneko hartaz?
-Ikatz kaleaz akordatzen naiz.
-Jendez mukuru zegoen, eta eskua eman zenidan, kalea zeharkatzeko. Mendian leku zailetan bezala. Ezagun batek esan dit aurten karramarro team asko egongo dela uretan.
-You mean, coronavirusak jotako arraunlariak?
-Bai, piscifactoriako arraunlariak.


 

-Kontuz jaitsieran. Akordatzen eskupideran izan genuen sustoaz?
-Bai. Badira urte batzuk. Iaz aitak ez zuen zati hau ikusi.
-Pena izan zen eguraldia, bai. Baina mendiak horrela behar du.
-Bai, gustatuko litzaidake udan hona ekartzea. Barneratuta dauka Balaitous ez daukala eskura, baina Perdido... bere ametsen zerrendan dago.
-Zingira izoztua. Leku ederra hau ere, vivac-erako.
-Jende gutxi dabil. Zortedunak gu.



-Marboreko lepotik behera elurra urtzen ari da. Eguzkiak gogor jotzen du.
-Rappel bat egin behar degu, Ainho. Soka finko bat dago.
-Bale!
-Begira, zu honi zaude lotuta. Hasi jaisten eta eraman zurekin lokarria.
-Ez neukan ikusia malguki moduko hau.
-Se le llama nudo prusik o machard.
-Nik neure eskalada hiztegia sortuko det: katxibatxe, malguki, katxarrito, moskitoi...
-Begira, Ainho! Hortik igo zara.
-Benetan? Nire popí hortik pasa al da?
-Zurí, ta nerí.
-Unbelievable.



-Vivac-ean berriro! 6 orduan egin dugu itzulia, eta ordubete egin dugu tontorrean.
-Zenbat aldiz begiratu ote diodan hormatzar honi argazkietan. Orain nirea daukat, eta nire popí pasa dan korridorea markatuko det.
-Zoragarria izan da. Dena den, hurrengoan enaiz ezin ukituzko lagun batekin etorriko.
-Ya, ezin da vivac bat pikatu, lagun ukiezin batekin.
-Kar, kar, kar.

 

-Isilik zoaz.
-Bai, bestela artikulua amaigabea aterako zaigu. Hitz bakoitzeko esaldi bat datorkit-eta burura.
-Ke atzitzarre. Bero latza. Zergatik zoaz isilik?
-Pentsamendu ezkor batzuk etorri zaizkidalako.
-Etorri, loramen. Eman besarkada bat.
-Te quiero. Izugarri. Ondoan zauzkanak, zelako zortea.
-Katu oinak erosiko ditut etxera iristean.





Bazoaz etxera, etorri zinen bezala. Eta ni kotxeko retrovisoretik begira. Soka larrosa lepoan zilintzik. Buru-makur, nekeak jota, baina zentimetro bat hazita. Enegarrenez igo zarelako Perdidora, baina ni igo nauzulako, ipar hormatik. Eta hasi dudan ametsen zerrendan beste bat markatzen lagundu didazulako.

***

-Erosi ditut katu oinak, Jos. Boreal.
-Ze modelo?
-No fucking idea. Bufatxen dosta. Ni enaiz eskalatzailea, ezta izan nahi ere. Hauek hartu ditut.
-Joker! Erabili dugun soka ere Joker da.
-Gran pelikula. Mejor actor. Izugarri gustatu zitzaidan Ainhoren argazkia.
-Gizartean pailazo asko dago, eta joker gutxiegi.
-Amets bati data jartzen diozunean, helburu bihurtzen omen da. Baina zer gertatzen da amets bat betetzen duzunean?
-Beste amets bati atea zabaltzen diozula.

***

-07:05, Karakaten. Atzo Perdidon ginen ordu honetan.
-Ez dezu atsedenik hartzen, eh, Ainho?
-Ezin det, amets bat bete dudanez, beste baten atea zabaldu det.
-Zein izango da?
-Zuk esango didazu, zurekin izango da eta.
-Aspaldi ez nintzen horren zoriontsu sentitzen.