jueves, 20 de agosto de 2026

CANIGO MENDIAREN ITZALEAN

 

          Kataluniako iparaldean barneratuko gara gure abentura bizitzeko. Pirinio Katalanak  Frantziako hegoaldean daude, lurralde hau Okzitania  izeneko eremu barruan dago, administratiboki Frantzian dago baina historikoki  Kataluniaren parte izan da.

          Canigó mendiaren inguruan ibiliko gara. Ibilbide honek paisaia ikusgarriak, naturarekiko harremana eta erronka fisikoa biltzen ditu. Batere aterpetik abiatuko gara. 1.490 metroko altuera du

          Helburua Cortalets aterpea da. Bidea GR10 ibilbide ezagunaren zati bat da. Frantziako Pirinioak ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duena. Bidea nahiko zabala da, zenbait lekutan maldak eta bide malkartsuak badaude ere, ondo senalatuta dago eta ez du zailtasun handirik.

      Cortalets aterpera hurbildu ahala Canigó mendiaren ikuspegi zabala dugu.

           Aterpea beteta dago, afari xumea, mahai luze baten inguruan mendizale zahar eta gazte. Berriketa luzeak eta isilune  laburrak.

          Goiz ateratzen gara  gaurko jomuga dugun Marialles aterpera. Aurretik Canigó tontorrera igo behar dugu. Barbet gailurraren ertzetik doan bideari jarrituz igoko gara.

          Gailurretik txapela kentzeko moduko bistak. 2.784 metroko mendian burnizko gurutzea aurkituko dugu.

          Canigoko sua urtero ospatzen den errito herrikoa da. Ekainaren 23an goizean goiz boluntarioak  sua Canigoko gailurretik hartzen dute eta Katalan herri osora  banatzen dute. Canigoko suak Kataluinako kulturaren eta identitatearen ikurra da. Sua herri batetik bestea zabaltzean, Katalan herri guztien arteko anaitasuna eta kohesio soziala indartzen da. Katalanentzat mendi sakratua da.

  

          Gailurretik, Canigó lepora jaitsiko gara bide harritsu eta maldatsu batean. Altuera jaitsi ahala paisaia ere aldatzen joango da.


          Baso ilun baten sartzen da bidea eta zuhaitz artetik agerian ditugu gailur zorrotzak, inguru karstiko dotorea osatuz.

          Marialles Aterpeko inguru ederrak  harrera egiten digu. Mendi altuez inguratuta atseden leku lasaia da. Baita ere, leku egokia Canigó mendira igotzeko.

          Marialles aterpetik Py herrixkra jaitsiko gara, 7 kilometro inguruko ibilbide erosoa. Basoko giro freskoarekin gozatuz. Zati honetan ere uraren presentziak bizitasuna ematen dio inguruaari. Bide bukaeran Py herria aurkituko dugu,   harrizko etxeak eta kale estuak dituen herri polit bat.

          Hemen ematen diogu bukaera hiru eguneko zeharkaldiari, 37 kilometro eta 1.750 denibelasrekin.






No hay comentarios:

Publicar un comentario