HERRIALDEAREN BIHOTZETIK
Urraki mendigunean barneratuko gara, Urrakiko mendi-multzoa Hernio eta Murrumendi mendien artean dago. Aurkituko ditugun gailurrak ez dira altuak, baina kokapen geografikoaren esker eta inguruko kilometro askotan hiri handirik gabeko eremua izatea, leku partikularra bihurtzen du. Hiru gailur kateatuko ditugu, Garrintza (730 m.), Urraki (825 m.) eta Illaun (822 m.), mazizo honetako 4. gailurra Beleku (805 m.) beste egun baterako utziko dugu.
Ibai-Eder urtegian hasiko da ibilbidea, Nuarbe auzoan (Azpeitia). Urtegia, Urola-erdia eta Urola-kostako herriak urez hornitzeko erabiltzen da. Inguru ederrean, mendiz inguratuta, leku lasaia da. Urtegiaren inguruan 8 kilometroko bide lau eta erosoa dago, oinez ibiltzeko ezin hobea.
Gure lehen helburua Garrintzako tontorra igotzea da, gure urratsak ipar-mendebalderantz bideratuko ditugu, mendi-pista zabal eroso batean goraka eginez. Aldapa gora bezain hasi pronto paisaia aldatuko da eta txakolin sail batetik eta baserri batzuen ondotik pasako gara. Goian antena bat ikusten dugu eta bertara iritsi arte goruntz doan pista bat jarraituko dugu, urtegiren bista gure oinen azpian utziz.
Hemendik aurrera ibilaldiaren planta era bat aldatuko da. Bide definiturik gabe batzutan galtzen den bidezor batetik, gora egingo dugu sasien eta harrien artean. Laister sentituko dugu Garrintzako tontorra gertu eta inguruko mendien eta haranen ikuspegiaz gozatuko dugu. Inguru honetako parajerik bakartienetako bat izango da. Gailurrean bere garaian izan zen erpin geodesikoaren zatiak baino ez ditugu aurkituko.
Maldatsua jarraitzen du bideak baso bidetik eta aurrena Urraki gaineko buzoira iritsiko gara justu baso amaieran, buzoia bitxia eta polita, 2 mendizaleen oroimenezko inskripzioarekin eta Arantzazuko Amaren irudiarekin, berehala erpin geodesikoa aurkituko dugu. Tontorra ingurarzen duen basoak ikuspegiak eragozten ditu, hego-mendebalderaantz bakarrk ikusten da Izaspi mendia.
Urrutitik Illaungo gurutzea ikus dezakegu. Tontorra talaia pribiligiatua da Gipuzkoako mendiak ikusteko eta behean Beizamako herria, inguruan sakabanatutako baserri ugariekin.
Beizamara jaisten lehen belardi zabaletan zehar egingo dugu, bideak ez du galbide handirik, norabidea oso argia da, baina giltzaz itxitako hesiak aurkitu ditugu eta baita aurrera joaten eragozten duten txarrantxak ere.
Oztopoak gaindituz, San Lorenzo ermitara iritsiko gara, hemendik bideak Beizamako plazara eramango gaitu. Beizama Gipuzkoako herririk altuenetakoa da, landa-eremuko herri asko bezala populazio galera nabarmena izan du, udalerri txiki eta lasaia da, mendi eta haran berde artean, paisaia natural ikusgarriak eskaintzen ditu.
Beizamatik Ibai-Eder urtegira jarraituko dugu ibilbide zirkularra amaitzeko. Aiertza erreka ondotik doan bidezor berde eta hezetik jatsiko gara urtegira. Erreka bazterrean errota zahar baten hondakinak aurkituko ditugu. Erreka ondoko bidean ur murmurioa nagusitzen da eta ur-jauzi txikiak non-nahi aurkituko ditugu. Aiertza errekak beste erreka btzuekin batera elikatzen dute urtegia. Gutxi-gorabehera 3 kilometro jatsi ondoren, bat batean bidea eta paisaia irekitzen dira. Amaiera iritsi geran seinale.
Azkenean bukatu dugu Gipuzkoako sakonean egin dugun ibialdi zirkularra. 16 kilometro 850 metroko desnibelarekin, datoak ez dira teknikoak soilik. Urraki mazizoaren paisaia eta biodibertsitatea ezagutzeko aukera eman digu, etengabe aldatzen diren paisaiak eskeini dizkigu: Pagadi, pinudi eta larre zabalak lotuz.